Barrikearen garrantzia
2003-04-01 00:00 Jan edanak
Barrikea egiteko prozesua
Ardaoa zahartzeko barrikea 'bordele' muetakoa izan behar da. Barrika mueta horrek 225 litro hartzen ditu eta egiaztaturik dago oreka ona lortzen dauela egurraren eta likidoaren arteko bolumenaren artean. Barrika txikiagoetan, egur gehiegi egongo litzateke eta handiagoetan, barriz, likido asko eta oxigenoa sartzeko arazoak.
Neurrira ebagitako egur sikuak bata bestearen parean ipinten dira eta makurdurea lortzeko uztai bategaz atontzen dira.
Behin zirkulua egin ondoren, bigarren eta hirugarren uztaia ipiniko dogu eta haritz egurragaz eginiko sua barrikaren erdi-erdian sartu ...
Pil-Pil Sariak
2003-04-01 00:00 Jan edanak
Lehenengo sarirako honeek izan ziran hautagaiak eta irabazlea kreatibidade onenaren sarian:
Guggemheim
Martin Berasategi
Miramon Arbelaitz (saritua)
Mugaritz
Zuberoa
Bigarren sarian, makailaoaz egindako plater onena. Hautagaiak eta irabazlea:
Aretxondo
Baserri Maitea
Cubita kaia
El Refor
Gaminiz (saritua)
Hirugarren sarirako, ingenio onenaren sarirako. Hautagaiak eta aukeratua:
Akelarre
Arenalde (saritua)
Fagollaga
Gaminiz
Mugaritz
Laugarren sarirako (presentazino onena) aukeratutakoak ondokoak izan ziran:
Akelarre
Alameda (saritua)
Andra mari
Etxanobe
Martin Berasategi
Bosgarren saria, postrerik onenari:
Arzak
Guggenheim
Martin Berasategi
Mugaritz (saritua)
Seigarren sarirako, hau ...
Eguneroko ogia (I)
2003-04-01 00:00 Jan edanak
Ogi integrala
Ogi integralak 100 gramotan 239 kilokaloria ditu, ogi zuriak baino apur bat gitxiago baina dietearen orokortasunean, hau da, gure eguneroko 2000-2500 Kilokalorien barruan 16 kilokaloria horreek ez dira hain garrantzitsuak.
B taldeko bitamina gehiago eta minerale gehiago be baditu (potasioa eta magnesioa esaterako) eta, zer esanik ez, zuntz gehiago be bai. Zuntzak hesteetako 'transito' ona ahalbidetzen dau, baina gogoratu aldi berean mantenugaiak be 'eroan' egiten dituala eta, beraz, ogi integralak bitamina eta minerale gehiago izan arren, zuntzaren eraginez ...
Octopus vulgaris galiziar erara
2003-03-15 00:00 Jan edanak
Olagarroa galiziar erara
Osogaiak:
- Pare bat kiloko olagarroa.
- Pimentoia.
- Gatz lodia.
- Oliba-orioa.
Zelan egin:
Ez da produktu edo osogai asko behar eta alde horretatik ikusita, preparetako modua ezin da gatxa izan. Lapiko bat urez bete eta irakiten ipiniko dogu. Bien bitartean, olagarroa ur hotzetan garbitu; ondo garbitzea oso garrantzitsua izango da gero hondarrik edo bestelako hondakinik ez topetako ahoan. Olagarroa aurrez izozotua bada askozaz hobea izango da ze izozte prozesuan olagarroaren ura izoztu eta zuntzak apurtu egingo diralako eta, beraz ...
Gailetak, pastelak, kakaoa eta txokolatea
2003-03-15 00:00 Jan edanak
Hori guztia gogoan hartuta, ondoko kontuak azpimarratu geinkez: energia, azukera, koipe eta estimulatzaileetan aberatsa danez, jaten dogun txokolate kopurua kontrolau egin behar da eta gehiegi jatea ez da komenidu. Aitatutako berezitasun horreengaitik hain zuzen be, oso ona da energia asko behar dogun egoeretarako, berbarako mendian gabilzanerako; beste kasu batzuetan, esnea gustetan ez jaken umeakaz, esnea edan daien errekurtso ona izaten da kakaoagaz nahastetea.
Txokolatea ona da neurriz kontsumidu ezkero: umeei gosarian edo meriendan txokolatea emotea errekurtso ona izan daiteke baina ...
Makailao brandadea entsaladeagaz
2003-03-01 00:00 Jan edanak
Zelan egin:
Brandadea egiteko, kazola batean ipiniko doguz esnea eta ura biak nahastean. Likido horretan sartuko doguz patatak egosten joan daitezan gatz apur bat botata. Bor-bor hasten danean, 20 minututan eukiko dogu bertan egosten eta behin denpora hori pasetan danean, lapikoa surtatik atara. Behin kazolea kanpoan dagoala, makailaoa bertara bota behar da eta lehendik izango dauen beroagaz makailaoa egingo da. Prozesu hau bost bat minutukoa izango da, ez gehiago. Ondoren iraztontzi batetik pasau eta, era horretara, alde batetik, makailaoa patatakaz ...
Gozotzaileak: azukerea eta eztia
2003-03-01 00:00 Jan edanak
Elikagai bera izan arren jatorria desbardina izan daitekela aitatu dogu gaur eta arlo honetan persona bakotxaren eretxiak eta jarrerak errespetagarriak dira. Gai honegaz lotuta, Jean Trémoliér handiaren esaldi bat aitatu gura deutsuet horren inguruan gogoeta egin edo besterik ez bada be, kuriosidade hutsagaitik irakurri daizuen:
'Hasiera baten txarrikiaren inguruko tabua artzain nomadentzako zera izan zan, arerioaren -egipziar nekazarien- elikagaia ukatzea. Gaur egunn, elikagai naturalen mitoa, bizimodu industrializatuaganako ukapena izan daitekee, elikagai bat jaterakoan elikagai hori sortu dauen zibilizazioagaz bat egiten ...
Kaliforniako ardaoak
2003-03-01 00:00 Jan edanak
Zorionak Mikel Garaizabal
Mikel Garaizabal enologo eta Bizkaie!-ko kolaboratzaileak idatzitako 'Mahatsaren orpotik dator. Euskal Herriko ardoak' gida eta hiztegia Gourmand Worl Cook Awards 2002 sarietarako proposatu dabe.
Ardaoaren ganean euskeraz idatzitako lehenengo liburua da eta aitatutako sarietan hautagai izateko euskeraz idatzitako liburu bat aukeratzen daben lehenengo aldia.
Sukaldaritza eta ardaoen ganeko argitalpenen nazinoarteko lehiaketa bakarra da hori eta esan daiteke ardaoen ganeko liburuen 'Oskarrak' dirala. Aurten, 60 herrialdetako eta 40 hizkuntzatan idatzitako 3.500 liburu aurkeztu dira.
Hezkuntza arloko ...
Ardaoa eta erlijinoak
2003-02-15 00:00 Jan edanak
Judutarren ardoa (Kosher ardoa)
Kosher ardaoa da juduek edan leikien ardao bakarra. Juduen erlijinoan ardaoa sano garrantzitsua da jai ospakizun seinalatuetan, berbarako Pazko garaian edo barikuetan egiten dituen ospakizunetan; esandako moduan, ardaoa da hartu leikien fermentautako produktu bakarra (baldintza nagusia, beti euren errituari jarraituz egitea da).
Ardaoa elementu garbia da judutarrentzako eta, dakigunez, juduek gauza 'puruak' baino ez ditue jaten. Euren testu sagraduak (Tora) dakarrenez, judua ez dan persona batek ezin leike ardaoa ukutu. Judu askok ez deutse judua ez ...
Errefreskoak eta batidoak
2003-02-15 00:00 Jan edanak
Light edariakaz zer?
Danok ezagutzen doguz light edari freskagarriak, publizidadearen eraginez, lar ondo sartu deuskuezan edariak; kontua da ze azukerearen ordez sakarinea edo ziklamatoa gehituten deutsiela. Dana dala, ez dira oso gomendagarriak, badakigulako gozotzaile artifizial horreek (sakarina, ziklamatoa...) erabiltea ona izan daitekela kasu zehatz batzuetan baina gozotzaile artifizial horrek neurri barik hartzea be ez da ona ze gehiegizko kontsumoaren ganeko azterlanik oraindino ez dagoalako, hau da, ez dago jakiterik ze eragin izan leikien gorputzean (beti be, gehiegizko kontsumoa dagoanean).
Labur ...
Ahate gibela zartaginean eginda, onddo eta salda azidoagaz batera
2003-02-15 00:00 Jan edanak
Zelan egin:
Lehenengo eta behin ahate gibela lau zatitan ebagi eta jarraian gatza eta piperrautsa gaineratuko deutsagu zati bakotxari; holan itxiko dogu kondimentau edo ondu daiten.
Beste alde batetik, kazolatxu batean ipiniko dogu saldea irakiten eta bor-bor hasten danean, surtatik atara eta onddoa, trufa-orioa eta lima ura bota eta infusionetan itxi 5 minututan gitxi gorabehera. Ondoren, irazi eta saldea lehen erabilitako lapikoan itxiko dogu su oso bajuan.
Egindakoak eginda, ahate gibela preparetan hasiko gara. Zartagin bat ondo berotu eta oriorik ...
Edari estimulatzaileak
2003-02-01 00:00 Jan edanak
1) Tea
Tea Txinatik datorren edari bat da eta 'Té' izeneko arbola bateko orriak sikatu eta infusino bat eginaz preparetan da.
Te mueta nagusi bi saltzen dira: te berdea eta te baltza. Te berdeak tanino deitutako substantzia gehiago ditu eta horren eraginez, hesteak sikatuten laguntzen dau eta, horregaitik, beheranzkoa daukagunean ona da tea hartzea.
Te baltzak kafeina gehiago dauka eta beraz estimulatzaileen artean sartzen da.
Teak substantzia bizkorgarri bi ditu: kafeinea eta teinea. Substantzia horreei esker tonikoa, digestiboa, idortzailea eta ...
Artxoa laban erreta
2003-02-01 00:00 Jan edanak
Zelan egin:
Artxoa preparetea benetan erraza da. Artxoa garbi garbi emongo deuskue merkatuan eta, gura izan ezkero, baita zatituta be; bakotxak pentsau beharko dau zelan preparau: osorik ala zatituta.
Labarako prest dagoan plaka batean ipini artxoa eta bitartean labea martxan jarriko dogu berotzen joan daiten; gitxi gorabehera, 180 gradutan ipintea da nire gomendioa. Artxoari gatza botako deutsagu alde guztietatik eta ondoren, oliba-orioa bota; artxoa oriotan ondo bustitea komenidu da. Jarraian, plakearen azpialdean ur apur bat ipini; oso garrantzitsua da ura ...
Toskanako ardaoak (Italia)
2003-02-01 00:00 Jan edanak
Sienatik mediterraneoruntz, ipar-mendebalderuntz joan ezkero, San Gimignano herria topauko dogu. Bertan, 'Verneccia Di San Gimignano DOCG' aitamena daroen ardao zuri ederrak egiten dira. Ardao honeek gazte edatekoak izanda, kolore beilegi argia izaten dabe baina urteak aurrera joan ahala, urre kolorea hartu eta usain gogorra, luzea, freskoa eta sotila izaten dabe. Gustuari jagokonez, edakera siku, fresko, eta orekatua izaten dabe eta amaieran mingostasun puntu atsegina ixten dabe. 'Riserva' aitamenekoak be topau daitekez.
Toskanako ardaoen ganeko aitamen guztiak aztertzea artikulu bakarrean posible ...
Edari alkoholikoak energia iturri?
2003-01-15 00:00 Jan edanak
Gomendio orokorrak
Edari alkoholikoen kontsumoa murriztea da onena; dana dala, jatekoagaz graduazino txikiko edariren bat hartzea ona izan daiteke (sagardaoa, garagardoa eta ardaoa). Likoreen kasuan, edatekotan, noz edo noz edan beharko geunkez.
Gomendioak emoten diranean, normalean ez da sagardaoaz ezer esaten, oso jende gitxik edaten dauelako sagardaoa egunero baina lehen esandako moduan, jatekoagaz sagardao apur bat edatea ez da kaltegarria. Garagardaoaren kasuan, edari hau ez da hain gomendagarria ze gasduna danez, batzuetan haize-minak sortu leikezalako.
Aholkuak gehienetan ardaoaren inguruan emoten ...
Rias Baixas
2003-01-15 00:00 Jan edanak
Lurraldearen berezitasunak
Lurralde honek ezaugarri berezi asko ditu eta berezitasun horreei esker ardao bereziak egiten ditue bertan. Ardao honeek ardao eskasak ziran bolada baten baina gaur egun, merkatuan dagoan ardao zuri onenetariko da Rias Baixas Jatorri Deiturakoa. Ardaoari nortasun berezia emoten deutsen ezaugarrien artean, nabarmenena eguraldia bera da. Euri zaparrada handiak, eguzki isolazino faltea edo eguna eta gauaren arteko tenperatura aldaketa handirik ez egotea (sano garrantzitsua mahatsaren heldutasun fenolikorako).
Beste alde batetik, mahastizaintzan aldaketea beharrezkoa zan eta, azken urteotan, teknika ...
Onddo baltzaren kremea
2003-01-15 00:00 Jan edanak
Zelan egin:
Lapiko batean oliba-orioa eta txiki-txiki egindako berakatza ipini berotzen. Ondoren, berakatzak kolorea hartzen dauenean, kipulea bota barrura eta kolorea hartu dauela ikusten dogunean, onddoak bota; komenidu da onddoak tako txikietan ebagitea. Orain arte aitatutako osogai guztiak minutu batzuetan egiten euki ostean, ardao zuria gaineratu eta jarraian uruna. Hurrengo pausua uruna egurrezko koilara bategaz ondo irabietea izango da, bolatxuak egin ez daitezan. Uruna guztiz deseginda dagoala ikusten dogunean, saldea bota eta 10 minutuz irakiten itxiko dogu gatz puntuan jarrita ...
Gabonetako turroi, polboroi eta mazapanak
2003-01-01 00:00 Jan edanak
Gozozale eta gozozale ez zarienontzako oharrak:
Gogoan izan, osasun arazo larririk ez badogu behintzat, gabonetako postre berezi honeetaz lasai disfrutatu geinkela (pasau barik, baina lasai); dana dala, postre gozoegi horreen konposizinoari begiratzea ondo dago, batez be, diabetisagaz edo obesidadeagaz arazoak doguzanean. Hori bai, gehiegikeriak be neurriz egitea da nire gomendioa baina egun batzuetako kontuagaitik zorrotzegi jokatu barik: gitxiago ala gehiago janda, egun berezi honeen enkantua sakon bizi eta urte barria ondo hasi!
2003rako osasuna, bakea eta lapiko betea danontzako
Larraitz ...
Arrain-zopa bero-beroa gabonetako gehiegikeriak garbitzeko
2003-01-01 00:00 Jan edanak
Zelan egin:
Lapiko baten legatz buru bategaz arrain saldea egingo dogu. Horretarako, lapikoan jarriko dogu legatz burua eta bi litro ur hotzez tapauko dogu buru hori, gatz apur bat eta oliba-orio txorrotada bat gaineratuta. Jarraian surtan jarri eta 45 minututan irakin, ez gehiago eta jarraian salda hori irazi egingo dogu.
Arrain saldea egiten dogun bitartean, beste lapiko baten, arrain-zoparako fondoa preparetan hasiko gara. Barazkiak txiki-txiki egingo doguz lehenengo eta behin (berakatza, kipulea, porrua, azenarioa, piper berdea eta tomate heldua takotxuetan ...
Iruzkintxu bat: neuk, harako hatan K.Michelenak proposatu eban modura, "euzko" ibiliko neuke "vasco" esateko, eta "euskal" "euskaldun" esateko bakarrik...
»» 50 euskal enpresa baino gehiago ...