Jan-edanak  II. urtea // 27. zenbakia - 2003ko bagilaren 1a

Txokolatezko pastela


Zelan egin:

Hojaldrezko basea prest daukagunean, trufea landuko dogu jarraian. Lapiko baten irakiten ipiniko doguz esnea, kipurra, azukerea eta arrautza gorringoak. Bien bitartean, txokolate koberturea txikituko dogu aizto bategaz, arto alearen neurria lortu arte.

Lapikokoa irakiten hasten danean, sua amatau eta txokolatea botako dogu esnetara. Geldiro-geldiro dana nahasten joango gara txokolatea desegin arte.

Ondoren, bero-bero dagoala, nahaste guztia hojaldrezko basera bota eta jarraian, dana batera hozkailuan sartu eta bospasei ordutan bertan itxi. Ondorioa oso trufa fina izango da hojaldrezko basearen gainean. Erraza beraz prozesua eta txokolate barik bizi ezin diranentzat zein beste guztientzat, postre gozoa; ganera, lehen esan dogu guarnizinoa norberaren gustora ipini daitekela, hori bai, franbuesazko saltsea ezin hobeto joako. On Egin.

BeƱat Ormaetxea,
Aretxondo Jatetxeko Sukaldaria.

Dultzeen artean izarra txokolatea da askorentzat eta, beraz, postre ederra aurkeztuko deutsuet. Pastela bi arlotan banatuko dogu; alde batetik, basea, hojaldrez babesturiko basea eta, bestetik, trufa bat landuko dogu pastelari amaierea emoteko. Gura izan ezkero, txokolatezko pastel hau franbuesazko saltsa bategaz lagundu daiteke. Osogaiak prest daukaguzala, sartu gaitezan kozinan.

Txokolatezko pastela

Osogaiak (4 lagunentzako):

- Moldea hojaldre baseagaz.
- Litro erdi esne.
- Litro erdi esnegain, bits edo kipur.
- Azukerea: 120 gramo.
- Zortzi arrautza gorringo.
- Txokolate koberturea: 450 gramo.