Jan-edanak  II. urtea // 21. zenbakia - 2003ko martiaren 1a

Makailao brandadea entsaladeagaz


Zelan egin:

Brandadea egiteko, kazola batean ipiniko doguz esnea eta ura biak nahastean. Likido horretan sartuko doguz patatak egosten joan daitezan gatz apur bat botata. Bor-bor hasten danean, 20 minututan eukiko dogu bertan egosten eta behin denpora hori pasetan danean, lapikoa surtatik atara. Behin kazolea kanpoan dagoala, makailaoa bertara bota behar da eta lehendik izango dauen beroagaz makailaoa egingo da. Prozesu hau bost bat minutukoa izango da, ez gehiago. Ondoren iraztontzi batetik pasau eta, era horretara, alde batetik, makailaoa patatakaz izango dogu eta, bestetik, esnea uragaz.

Jarraian, makailaoa eta patatea irabiagailutik pasau behar da esne apur bat gaineratuz, beti be, norberak gura dauen trinkotasuna edo kontsistentzia lortu arte. Puntu honetan, kondimentazinoa faltako jaku eta, beraz, oliba-orioa eta piperrautsa botako doguz. Behin puntuan jarrita, brandadea apur baten hotzituten itxiko dogu masea loditu daiten. Brandadea amaituta daukagunean, gure gustoko entsaladea preparetea izango da azken pausua. On egin.

Beñat Ormaetxea,
Aretxondo Jatetxeko Sukaldaria.

Hemen gara barriro, suetean sartzeko prest. Orain arte, makailaoa lehengaitzat hartuta preparau izan doguz errezeta batzuk, izan be, arrain hau era askotara preparau daiteke. Preparetako modua edozein izanda be, seguru makailaoagaz disfrutauko dozuena. Makailao brandadearen ganeko errezetea aurkeztu behar deutsuet oraingo honetan; makailaoaren eta patatearen arteko nahastea baino ez da, esnetan egosia eta oliba-orioaz amaitua. Hotz jateko masa xamur bat da eta entsalada bategaz jateko oso aproposa. Horrezaz ganera, esan behar dot brandadea, makailaoa jateko era oso ekonomikoa dala, izan be, makailao apurrakaz egiten da eta ganera razinoa patatakaz horniduten da.

Esandakoak esanda, sukaldaritzearen afizionatuok, amantala jantzi eta sartu gaitezan eskaratzean makailao mueta hau zelan egiten dan ikasteko.

Makailao brandadea entsaladeagaz

Osogaiak:

- Kilo bat patata (ondoren, zuritu eta txiki-txiki egiteko).
- Kilo bat makailao okela garbia.
- Esnea, litroaren ¾.
- Ura, litroaren ¾.
- Piperrauts zuria.
- Oliba-orioa.