Jan-edanak  II. urtea // 24. zenbakia - 2003ko apirilaren 15a

Arroz esne likorea


Zelan egin:

Kazola batean esnea, kanela eta laranja azala ipiniko doguz. Laranja azalaren kasuan oso garrantzitsua da zati zuriak ondo kentzea, horrek gusto mingotsa emoten dauelako. Kazolako osogai horreek irakiten ipini. Ondoren, esnea irakiten hasten danean, arroza gaineratuko dogu eta 18 minutuko irakinaldia emon. Hamazortzi minutuak oso garrantzitsuak dira, ez gehiago ezta gitxiago be. Kontua da ze arroz esne likidoa behar dogula likorea lortzeko eta arroza 18 minututik aurrera bere almidoia askatzen hasten dala; apurka-apurka esnea loditzen joango litzateke eta ez da komenidu.

Arroza egosten 15 minutu pasetan diranean, azukerea bota behar da. Irakite prozesuan ahalik eta gitxien eragin behar da, bestela almidoia errezago askatuko dalako eta guk arroz esne likidoa behar dogulako. Surtan 18 minututan euki ondoren, kolau eta esneagaz geratuko gara. Gura izan ezkero, sobran geratu jakun arrozagaz barriro esnea gaineratuta arroz esnea egiteko aprobetxau geinke. Likorearen prozesuagaz jarraituz, esnea hotzitzen itxiko dogu rona bota aurretik, bestela alkohol graduazinoa ebaporau egingo litzatekelako. Beraz, hotzitu ostean rona botako deutsagu. Osogaietan 200 gramo aitatzen dodaz baina gitxi gorabeherako kopurua da hori ze alkohol kontuetan bakotxak bere gustoak izaten ditu.

Likorea zerbidu baino lehen, botileari astindu batzuk emon behar jakoz, bestela ronaren dentsidadearen ondorioz botilearen barrenean geratzen da eta. Hotz zerbidu behar da eta, beraz, atara aurretik botilea hozkailuan euki behar da. Azkenik, ez ahaztu likore naturala danez eta osogaietan artean esnea dagoanez, ez dala luzaroan gordeta eukitekoa, bost egunetik gora eukitea ez da ona.

BeƱat Ormaetxea,
Aretxondo Jatetxeko Sukaldaria.

Oraingo honetan ez dogu preparauko jateko hotzik, ezta berorik be eta postrea edo azkenburukoa be ez da izango. Oraingoan, likore berezi bat zelan preparau erakutsiko deutsuet, likore fresko-freskoa, udabarri epelerako edo udarako oso aproposa. Egin aprobea eta ez zarie damutuko. Preparazinoa erraz-erraza da, danok ezagutzen dogun elaborazino prozesuaren ondorioa dalako. Beste barik, jantzi amantala eta goazen kozinara.


Arroz esne likorea

Osogaiak:

- Litro bi esne.
- Kanela gardama erdia.
- Laranja azal atal bat.
- 150 gr. azukera.
- 200 gr. arroz arrunta.
- 'Bacardi ron zuria (200 gr. gitxi gorabehera).