Pil-Pil Sariak
Lehenengo sarirako honeek izan ziran hautagaiak eta irabazlea kreatibidade onenaren sarian:
Guggemheim
Martin Berasategi
Miramon Arbelaitz (saritua)
Mugaritz
Zuberoa
Bigarren sarian, makailaoaz egindako plater onena. Hautagaiak eta irabazlea:
Aretxondo
Baserri Maitea
Cubita kaia
El Refor
Gaminiz (saritua)
Hirugarren sarirako, ingenio onenaren sarirako. Hautagaiak eta aukeratua:
Akelarre
Arenalde (saritua)
Fagollaga
Gaminiz
Mugaritz
Laugarren sarirako (presentazino onena) aukeratutakoak ondokoak izan ziran:
Akelarre
Alameda (saritua)
Andra mari
Etxanobe
Martin Berasategi
Bosgarren saria, postrerik onenari:
Arzak
Guggenheim
Martin Berasategi
Mugaritz (saritua)
Seigarren sarirako, hau da, detaile onenaren sarirako:
Arzak
Baserri Maitea
Etxebarri (saritua)
Guggenheim
Maher
Zazpigarren saria, sukaldeko tradizino saria, bat bakarrarentzat izan zan:
Zortziko (saritua)
Esandako moduan, datoren hilean, maiatzean izango da PIL-PIL sarien banaketea eta atal honetan, ohiko kontu eta errezetez ganera, informazino zehatza emongo deutsuegu. Ondo bili.
BeƱat Ormaetxea,
Aretxondo Jatetxeko Sukaldaria.
Kaixo irakurleok, apirilean sartu baino ez gara egin baina goi sukaldaritzeari jagokonez, kontu bat aurreratuko deutsuet. Datorren hilean, maiatzean bananduko ditue PIL-PIL sariak. Sari honeek 94tik banatzen dira eta, urtero-urtero, udabarriagaz batera, hor inguruan izaten da sari banaketa ekitaldia eta aurten maiatzean izango da. Sariak ez dira beti leku berean emoten. Euskal Herri mailako sariak dira eta, beraz, urtero uriburu bat aukeratzen da. Aurten, Nafarroako uriburuan izango da. Sari honeen kalifikazinoa egiteko urte osoko beharra neurtzen dabe gastronomian adituek. Urtean zehar jatetxe desbardinetatik osterak egiten ditue eta plater barriak probetan ibilten dira platerik onenak saritzeko.
Zazpi sari emoten dira urtean eta honako honeek dira platerak saritzeko jarraitzen diran erispideak. Lehenengo saria kreatibidade onenaren saria da. Bigarren saria makailaoaz egindako plater onenaren saria da. Hirugarren saria platerik ingeniosoenak eroango dau. Laugarrenarentzat, ostera, presentazino onenaren saria izango da. Azkenburuko plater onenaren saria be badago, hau bosgarren saria izango da. Seigarren saria detaile onenari emoten jako eta, azkenik, zazpigarren saria plater tradizional onenak eroango dau.
Aurtengo sariak nora joango diran jakiterik ez dago baina erreferentzia bat izan daizuen pasa dan urteko sariak gogoratuko doguz.