Jan-edanak  II. urtea // 22. zenbakia - 2003ko martiaren 15a

Gailetak, pastelak, kakaoa eta txokolatea


Hori guztia gogoan hartuta, ondoko kontuak azpimarratu geinkez: energia, azukera, koipe eta estimulatzaileetan aberatsa danez, jaten dogun txokolate kopurua kontrolau egin behar da eta gehiegi jatea ez da komenidu. Aitatutako berezitasun horreengaitik hain zuzen be, oso ona da energia asko behar dogun egoeretarako, berbarako mendian gabilzanerako; beste kasu batzuetan, esnea gustetan ez jaken umeakaz, esnea edan daien errekurtso ona izaten da kakaoagaz nahastetea.

Txokolatea ona da neurriz kontsumidu ezkero: umeei gosarian edo meriendan txokolatea emotea errekurtso ona izan daiteke baina gaztaiagaz edo urdaiazpikoagaz egindako ogitartekoak eta frutea be ez doguz ahaztu behar. Ganera, oso argi izan behar dogu, esneagaz egindako txokolatea ez dala basokada esnearen ordezkoa, besteak beste, bataren eta bestearen propiedade nutritiboak ez diralako bardinak; gogoratu, umeek egunean litro bat esne edo esnekietan horren baliokidea hartu behar dabela, berbarako: basokada bi esne, yogur bat eta gaztai errazino bat.

Kontuak kontu, jan daigun gustora gure txokolate zatitxua baina ez gaitezan txokolateagaz bete. Gustau ezkero, hartu daigun noz edo noz miszelanea taldeko elikagairen bat baina kantidadea neurtu egin behar dogula jakinda. Ondo dago gustetan jakuzan elikagaiakaz disfrutetea eta geure buruari 'sariren' bat emotea; dana dala, ez daiguzan saria eta plazerra gure gorputzaren eta gure osasunaren borrero bihurtu.

Larraitz Artetxe,
Dietetika eta nutrizinoan diplomatua,
ELAN VITAL Mediku Zentrukoa.

Geldiro-geldiro baina bagoaz Miszelanea taldeari azken ukutuak emoten. Talde honetan badagoz egon elikagai gehiago be, baina gure tarte honetan ahaleginduko gara miszelaneko kontuak apur bat biribiltzen eta datozen aleetan beste talde batzuk be ezagutzeko bidea zabaltzen.

1.- Gailetak eta pastelak

Uruna, azukerea eta jatorri desbardinetako koipeez osotutako elikagaiak dira. Pasteleria eta boileria egiteko txarri koipea, gurinea, margarinea, koko eta palma-orioak eta bestelakoak erabili daitekez. Osogai horreezaz ganera, beste batzuk be euki leikiez: kakaoa, fruta egosia, frutu sikuak, arrautzak, etab. Produktu integralak badira, zuntzean be aberatsak izango dira.

1.1.- Zein da gaileta eta pastelen garrantzia nutrizino mailan?

Gaileta eta pastelek karbohidratoetatik eta koipeetatik eratorritako energia edo kaloriak emoten deuskuez gehienbat eta elikagaion gehiegizko kontsumoak obesidadea eragin leike. Dana dala, noz edo noz jan ezkero, bizigarri edo pozgarri izan daitekez (miszelanea taldeko elikagai guztiak bezela).

Gomendio bat gura badozue, hona hemen bat: gailetak jan barik ezin badozue bizi, trankil, gailetak beste mueta bateko zerealen (Corn-flakes eta antzekoak) edota ogiaren lekuan hartu zeinkiez batzuetan; pastelak, gehien jota astean behin edo birritan baino gehiagotan ez jatea da nire aholkua. Jakina, kasu guztiak ezin dira bardin tratau, guztiok ez dogu kanteran edo eraikuntzan behar egiten eta guztiok ez dogu kirolik egiten; kontua da ze kaloria beharrizana desbardina dala personen artean. Edozelan be, dultzeakaz ez dira onak gehiegikeriak.

Gaur egun merkatuan oso eskaintza zabala dago: koipe gitxigaz preparautakoak, uruna transgenikoa ez dala ziurtatzen deuskuen markak, integralak ala zuriak, etab.; norberaren gustuakaz eta eretxiakaz bat etorteko besteko eskaintza zabala, baina hori bai, beti be neurriz eta zentzunez jokatu.

2.- Kakaoa eta txokolatea

Kakao arbolea lurralde epeletan hazten da, lurraren ekuadorraren inguruan kokatutako herrialdeetan zehatz esateko. Hiru eta erdi eta 8 metro bitarteko altuerea hartu leikien arbola honeetatik, indaben antzera, baba luzenka bat hasten da eta barruan haziak ditu. Kakao hazietatik, fermentazinoaren bitartez kakao hautsa lortzen da. Kakao hautsa gusto mingotsekoa da eta koipetan oso aberatsa da, batez be, koipe saturatu edo osasunerako arriskutsuagoak diranetan. Koipe horreek bereizi egin leitekez eta kakao-mantekea izenekoa sortu.

2.1.- Zelan preparetan da txokolatea?

Kakao hautsari azukerea gehituz txokolatea lortzen da. Eta honi esnea bota ezkero, guztiok inoiz probau dogun edari magikoa sortzen da. Txokolatea egiteko orduan, batzuetan kakaoari koipearen parte bat kendu egiten jako eta beste batzuetan kakao-mantekea gaineratu.

Koipe apur bat kendutako kakaoari, azukerea eta transformazino txiki batzuk jasandako uruna (dextrino malteatuak) gehitu ezkero, txokolate hautsak lortzen dira eta honi esnea gaineratuta txokolate likidoa preparau geinke.

Tabletatako txokolatearen batez besteko konposizinoa marka batetik bestera zeozer aldatu daitekela jakin arren, oro har ondoko erreferentzia interesgarria dala pentsetan dot: 100 gramo txokolatek 530 kilokaloria; 2 gr. proteina, 63 gr. karbohidrato eta 30 gr. koipe ditu.

Beste modu baten esateko, txokolatearen osogaien artean azukerea eta uruna (edo hautsa) dira nagusi eta gero koipea. Esan beharrik be ez dago txokolateak energia edo kaloria asko dituala. Txokolateak berak proteina gitxi ditu baina esneagaz eginda badago, esnearen proteinak eta kaltzioa hartuko ditu. Horrezaz ganera, Frutu sikuak nahastau badeutsiez, honeen koipea, proteinak eta kaltzioa be hartuko ditu. Txokolatea aberatsa da mineral batean, magnesioan hain zuzen be (100g. tabletako txokolatean—100 miligramo dago).

Kakaoak ganera substantzia estimulatzaile bat be badauka, teobromina izenekoa eta kafeinearen antzeko alkaloide bat da.