Jan-edanak  II. urtea // 26. zenbakia - 2003ko maiatzaren 15a

Sojeagaz preparautako produktu gehiago (II)


Soja lezitinea

Kimikearen ikuspuntutik, lezitinea soja garautik bereizitako fosfolipidoak dira. Lezitinak bai landareen eta bai animalien ehun askotan dagoz, berbarako arrautza gorringoan, garunetan eta giharretan, esnean, lekaleen garauetan (sojan batez be) eta landareen orio batzuetan.

Lezitinearen propiedade garrantzitsuenak honeek dira:

a) Koipearen digestinoa erraztu egiten dau, koipea emultsionau egiten dauelako eta modu horretan behazun edo urberdearen beharra erraztu.

b) Elikagaien biskosidadea hobetu egiten dau, ahosabairako atseginagoa eginaz; horregaitik asko erabilten da elikagaien industrian pastelak, txokolateak eta bestelakoak preparetako.

c) Antioxidatzaileak dira eta antioxidatzaile guztien moduan gure gorputza gazte eusten eta hainbat gaixotasun ebitetan laguntzen dabe.

d) Fosforoan oso aberatsa da eta, gainera, fosforoa lezitinan dagoan forma kimikoagaitik oso ondo bereganatzen dau gure gorputzak; gure ehunak barritzen laguntzen dau eta aktibidade intelektualetan be bai.

e) Odoleko koipeak erreguletan laguntzen dau eta horregaitik sarritan erabilten da odoleko kolesterola altu dagoan kasuetan. LDL edo 'kolesterol txarra' jaisten eta HDL edo kolesterol ona' igoten laguntzen dau.

f) Zaingorrietako ateromei (gaixotasu kardiobaskularrak) aurre egiten deutse.

g) Larruazalaren elastikotasunerako oso ona da.

Kontuan hartu lezitinearen % 90 koipea dala eta, beraz, energia asko emongo deuskula: 100 gramo lezitinak 700 kilokaloria daukaz.

Soja lezitinea modu askotan topau geinke dendatan: lezitina garauak (esneagaz, yogurragaz, entsaladetan edo egosietan jateko), perlak eta konprimituak. Dana dala, erabilienak lezitina garauak dira.

Larraitz Artetxe,
Dietetika eta Nutrizinoan diplomatua,
ELAN VITAL Mediku Zentrukoa.

Aurreko atalean soja lekalearen berezitasunak eta sojeagaz preparautako hainbat elikagai ezagutzen hasi ginan eta orain gauza gehiago ikasiko dogu.

Tofua

Soja haziak uretan eho, prentsau eta soja esnea ataraten da. Kaltzio eta magnesio sulfatoak gehitu eta irakiten euki ondoren, likidoa gogortu egiten da (gatzatua egiten dogunean lez) eta horixe da tofua.

AEBetan elikagaien industriak saltxitxak, pizzak, izozkiak, txokolatea eta bestelako jateko batzuk preparetako erabilten dau tofua osogai lez. Europan be, geroago eta gehiago erabilten da.

Sufra (Fermentau eta aromatizautako tofua da)

Tempeha (Soja garauak zuritu, egosi eta 'Rhizopusa' gehitu ostean lortzen da)

Misou edo Teonsoua (Sojeagaz preparetan dan gaztaia)

Tamaria (Soja fermentauagaz egindako saltsea. Ohiko tamaria sojea, garia eta itsasoko gatza nahastau eta zahartzen itxita egiten da. Jatekoei gustoa emoteko erabilten da)

Misoa (Japonian asko jaten dan produktua. Sojea eta arroza batera egosi eta hartzidura bidez lortzen da)

Shoyua (Sojea, arroza eta garia nahastau, egosi eta hartzidura edo fermentazino bidez ataraten da)

Hartzidurearen bitartez, B taldeko bitaminak (gehienbat B12) gehitzea lortzen da, baita proteinen kalidadea be. Horrezaz ganera, fermentautako elikagai guztiek gure hesteetako mikroorganismoak mantentzeko eragin onuragarria dabe.

Soja esnea

Soja haziak uretan eho, prentsau eta soja esnea ataraten da. Soja esnea mendeetan zehar Asian preparau izan da eta gaur egun, barriz, herrialde askotako industrietan; hainbat lekutan postreak, yogurrak eta bestelakoak egiteko be erabilten da.

Soja esnea ez da 'benetako' esnea, hau da, ez dauka laktosarik, askosaz kaltzio gitxiago dauka (merkatuan badago kaltzioagaz aberastutako soja esnea) eta beste osogaietan be desbardinak dira. 100ml-tan honakoa da konposizinoa:

Soja esneaEsne osoaEsne deskrematua
Energia:36 kcal6836
Proteina:3,6 g3,53,6
Karbohidratoak:0,6 g4,65
Koipeak:2,1 g3,90,1
Aseak:0,4 g2,10
Monoinsaturatuak:0,4 g0,950
Poliinsaturatuak:1,3 g0,10
Kolesterola:0,0 mg14 mg0

Soja esneak behi esnearen antzeko proteina kopurua dauka eta kalidade biologiko onekoa edo 8 aminoazido esentzialak dituana. Oso koipe gitxi dauka eta insaturatua, osasunerako ona. Esne osoak ostera, koipe asea edo osasunerako arriskutsuagoa eta kolesterol maila handia daukaz. Dana dala, arazo horreek ebitetako hor dago esne deskrematua.

Zein da soja esnea eta behi esnearen arteko desbardintasunik garrantzitsuena?

Sojadunak ez daukala laktosarik hain zuzen be. Laktosea esnearen azukerea da eta esnean bakarrik dago. Persona batzuk ezin dabe laktosarik jan, beheranzkoak eta beste arazo batzuk sortzen deutsiezalako eta eurentzat ona da soja esnea.

Normalean, era honetako produktuen arazoa prezioa izaten da, behi esnea baino askosaz karuagoa izaten dalako.