Perretxiko-nahaskia
Zelan egin:
Ezetan hasi aurretik, oso garrantzitsua izango da trapu busti edo umel bategaz, pazientzia eta kontu handiz perretxikoak ondo garbitzea. Hurrengo pausuan, zartaginean ipiniko doguz oliba-orioa eta txiki-txiki egindako berakatza; kolorea hartzen hasten danean, perretxikoak botako doguz eta gatza norberaren gustora. Perretxikoak ur ugari dauka barruan eta ur hori kentzea izango da hurrengo beharra; ebaporazinoaren bitartez lortuko dogu hori eta onena, zartagina tapau barik eta su motelean egitea da.
Bien bitartean arrautzak apur bat irabiatuko doguz, apurtu besterik ez eta perexil txikertua be nahastauko deutsagu.
Perretxikoek ura galdu dabenean, arrautza gainetik bota eta su oso motelean irabiatzen itxi barik landuko dogu bakotxaren gustora jarri arte. Eginda dagoala pentsetan dogunean, platerera arin ataratea komenidu da gehiago egin ez daiten eta lar erreta geratu ez daiten. ON EGIN.
BeƱat Ormaetxea,
Aretxondo Jatetxeko Sukaldaria.
Kaixo irakurleok, barri ona dakargu, izan be, honezkero gehienok izango dogulako aukerea udaberriko produkturik gozoenetakoa jateko. Lehenengo perretxikoak agertu ziranean, prezioa bildurgarria zan: 22000 pezetan kiloa, atara kontuak. Dana dala, orain 2500 pezetan topau daitekez eta, horregaitik, aukerea dogu perretxikoak probetako, ez eizue aukerea galdu. Perretxikoen denporaldia bagileko azken egunetan amaituko da, nahiz eta data zehatzik ez dagoan ze produktu naturala dan ezkero, eguraldiak edota klimatologiak esango dauelako aurten be perretxikoen boladea noiz amaituko dan.
Beste barik, ba, perretxikoak lortzen badozuez, animau zaiteze eta preparau daigun perretxiko-nahaski gozo-gozoa.
Perretxiko-nahaskia
Osogaiak:
- Perretxikoak: 100 gramo.
- Hiru arrautza.
- Oliba-orioa (2 koilarakada .)
- Berakatz-atal txiki bat.
- Gatza.
- Perexila.