Jan-edanak  II. urtea // 25. zenbakia - 2003ko maiatzaren 1a

Gaztai-pastela


Kaixo irakurleok, gozozaleen zoramenerako gaur gazta pastela preparauko dogu; gitxi asko danok gara gozozale eta gaztai-pastela zer dan badakigu eta platerera ekarten deuskuenean, denpora larregi ez dau egiten bertan. Etxean egiteko oso erraza da eta gaur ikasiko dogu pastel hau egiten. Gaztai-pastel hotza eta beroa dagoz eta gaur, hotza zelan egiten dan ikasiko dogu.

Gaztai-pastela

Osogaiak (10 razinoko pastela egiteko)

- 400 gr. philadelphia gaztaia.
- 250 gr. esnegain likidoa.
- 150 gr. azukera.
- 50 gr. ur.
- 3 gelatina orri.
- Franbuesa mermeladea.
- Erositako pastel basea.

Zelan egin:

Lehenengo eta behin, ontzi bat eta irabiagailua hartu eta osogaiak nahasten joango gara. Ezer baino lehen, philadelphia gaztaia eta esnegain likidoa nahastau. Bien bitartean, beste ontzi baten ur hotzetan tapauta jarriko dogu gelatinea hidratazino prozesuan, bost minutuz gitxi gora behera. Bitartean, zartagin txiki baten ura eta azukerea jarriko doguz irakiten, 'almibarra' lortu arte, hau da, irakin eta azukerea desegin arte. Almibarra bero dagoanean, gelatina berridratatuak gaineratuko deutsaguz eta irabiatu egingo dogu desegin arte. Ostean, almibar guztia, philadelphia gaztaia eta esnegaina nahastauko doguz eta dana batera ondo irabiatu behar da.

Ondoren, nahaste osoa pastel basera botako dogu eta hozkailuan sartu behar da pare bat orduz. Ordu bi geroago, pastela hozkailutik atara eta gainetik franbuesa mermeladea ipiniko deutsagu. Hori bai, mermeladea ipini aurretik, lodi dagoala ikusi ezkero, ur apur bategaz mehetu. On egin.

BeƱat Ormaetxea,
Aretxondo Jatetxeko Sukaldaria.

Udabarrian danok ditugu
tximeletak sabelean
baina hori bezain pozgarria da
arkumeren bat laban,
frantsezporruak, baba freskoa
ta mailukiak ortuan,
urteko lehen perretxikoak
mendiaren magalean,
antxoak eta salmoneteak
itsasotik zuzenean;
Sabela zelan bete badago
tximeletarik ezean.