Jan-edanak  II. urtea // 22. zenbakia - 2003ko martiaren 15a

Octopus vulgaris galiziar erara


Olagarroa galiziar erara

Osogaiak:

- Pare bat kiloko olagarroa.
- Pimentoia.
- Gatz lodia.
- Oliba-orioa.

Zelan egin:

Ez da produktu edo osogai asko behar eta alde horretatik ikusita, preparetako modua ezin da gatxa izan. Lapiko bat urez bete eta irakiten ipiniko dogu. Bien bitartean, olagarroa ur hotzetan garbitu; ondo garbitzea oso garrantzitsua izango da gero hondarrik edo bestelako hondakinik ez topetako ahoan. Olagarroa aurrez izozotua bada askozaz hobea izango da ze izozte prozesuan olagarroaren ura izoztu eta zuntzak apurtu egingo diralako eta, beraz, egosi ostean, aurrez izoztutako olagarroa bigunago edo samurrago egongo da.

Lapikoan irakiten ipini dogun uretan olagarroa sartu eta atara egin behar da tentakuluetako bentosak jauzi ez daitezan; prozesu hori ura irakiten hasten danean, barriro egin behar da eta, hirugarrenean, uretan bertan itxi; momentu horretan hartu behar da lehen aitatu deutsuedan denpora erreferentzia hori.

Pare bat kiloko olagarroa izan bada, 40 minutuz egosten euki ondoren, olagarroaren puntua zotz bategaz ikusiko dogu, olagarroaren tentakuluan sartu, atara eta ez dau barrutik haizerik bota behar. Hori ikusi ondoren, lapikoa surtatik atara eta uretan bertan hotzitzen itxi behar da. Geroago, artaziak erabili zatiak interesaten jakun neurrira ebagiteko. Galizian egurrezko plater edo tauletak erabilten ditue olagarroa mahaira atarateko.

Azkenik, olagarroa kondimentetea faltako jaku. Norberaren gustoaren arabera, gatz lodia, pimentoia eta oliba-orioa botako doguz. Aitatutako pausu guztiak zorrotz jarraitu badozuez, olagarro gozo-gozoa preparauko zenduen seguru. On egin.

BeƱat Ormaetxea,
Aretxondo Jatetxeko Sukaldaria.

Hemen gagoz barriro irakurleok, suetean sartu eta zeozer barria ikasteko asmoagaz. Sarritan itaundu deustie olagarroa zelan egosi eta preparetan dan eta oraingo tarte hau horretarako aprobetxauko dogu. Olagarroa ondo egosi eta preparetea gatxa dala entzun izan dot baina esango neuke beste errezeta batzuetan legez, prozesu sinple-sinplea jarraituz ez dagoala errezeta gatxik.

Hasierako kontu honeekaz jentea animau gurako neuke, bape bildur barik olagarroa galiziar erara preparau daizuen, ez da bape gatxa, benetan. Olagarroa itsosoak emoten deuskun produktu harrigarria da; harrigarria dinot, kutsatuta ez badago behintzat, jateko natural eta oso sanoa dalako eta, ganera, olagarroaren ganean irakurri eta ikertu ezkero, konturatuko gara misterioz betetako piztia dala.

Olagarroa erostera goazenean, ondoko kontuak gogoan hartzea komenidu da: olagarroa egosten dogunean, pisuaren erdia edo galduko dau, izan be, olagarroaren gorputzaren erdia ura dalako eta egoste prozesu horretan ur guztia kanpora doalako; prozesu horri mermateka esaten deutsagu sukaldariok. Arraindegian beraz, olagarroa zenbat lagunentzat preparau gura dozuen kontuan hartu ze bestela bateren bat gora begira geratuko da gero.

Olagarroa egosteko, denporearen erreferentziatzat, ondokoa erabili zeinkie: pare bat kiloko olagarroa 40 minutuz egosi behar da. Datu hori ahaztu barik, jantzi amantala eta hasi gaitezan beharrean.