Gozotzaileak: azukerea eta eztia
Elikagai bera izan arren jatorria desbardina izan daitekela aitatu dogu gaur eta arlo honetan persona bakotxaren eretxiak eta jarrerak errespetagarriak dira. Gai honegaz lotuta, Jean Trémoliér handiaren esaldi bat aitatu gura deutsuet horren inguruan gogoeta egin edo besterik ez bada be, kuriosidade hutsagaitik irakurri daizuen:
'Hasiera baten txarrikiaren inguruko tabua artzain nomadentzako zera izan zan, arerioaren -egipziar nekazarien- elikagaia ukatzea. Gaur egunn, elikagai naturalen mitoa, bizimodu industrializatuaganako ukapena izan daitekee, elikagai bat jaterakoan elikagai hori sortu dauen zibilizazioagaz bat egiten dogulako'.
Larraitz Artetxe,
Dietetika eta nutrizinoan diplomatua,
ELAN VITAL Mediku Zentrukoa.
Hemen gaiatortzuez barriro be honezkero ezaguna dozuen miszelanea taldeko elikagai gehiagogaz.
Azukerea
Azukera-kanaberatik edo erremolatxatik ataraten dan produktua da eta edariak ta janariak gozotuteko erabilten da gehienbat. Persona gehienoi azukerea asko gustetan jaku, batez be, haurtzaroan ta zahartzaroan.
Zeintzuk dira azukerearen nutriente edo mantenugaiak?
Mantenugai bakarra dauka azukereak: sakarosea edo karbohidrato sinplea (sakarosea, glukosa eta fruktosaz osotua dago).
Azukera morenoa zelakoa da
Azukre moreno edo baltzak zuriak baino fibra eta mineral apur bat gehiago dauka baina fibra eta mineral kopuru hori oso txikia da eta beraz ez da aintzakotzat hartzen. Horregaitik, azukereak zuria zein baltza izan karbohidratoak bakarrik emongo deuskuz, hau da, energia besterik ez.
Nutrizinoaren ikuspuntutik azukera zuria eta baltza oso antzekoak dira baina beste ikuspuntu batetik begiratuta persona batzuk beste arrazoi batzuengaitik erabagiten dabe azukera baltza erostea: berbarako, herrialde pobre edo behartsuetako nekazarien produktuak prezio bidezkoagoetan erosteagaitik, azukera horren iturria nekazaritza ekologikotik datorrela ziurtatzen deutsielako eta bestelako arrazoi batzuengaitik. Elikagai guztiekaz pasetan da hori, mantenugaiez ganera, beste faktore asko be kontuan izan geinkez.
Edozelan be, nutrizinoaren ikuspuntutik, azukerea beharrezkoa ez dan elikagaia da, energia bakarrik emoten deuskulako eta normalean gure gizarteko elikatzeko moduan energia larregi hartzen dogulako; kasu askotan, azukerea obesidadearen edo loditasunaren eta kariesaren eragile zuzena izaten da ganera (Beraz, diabetikuek kontrolau egin beharko dabe azukerearen kontsumoa).
Beste alde batetik, balio emozional garrantzitsua be izan leikela esan dogu lehen eta, horregaitik, azukerea jatea ez jako inori galarazoten, azukereagaz zerikusia dauen gaixotasunik ez dagoan artean behintzat.
Zenbat azukera jan geinke?
Egunean gehienez 50 gramo azukera kopurua dan gomendagarriena baina gitxiago bada hobeto. Gogoratu esneari edo kafeari botaten deutsagun azukeraz ganera beste elikagai batzukaz be hartzen dogula, berbarako kolakao, pastel, gaileta edota gozokiakaz.
Eztia
Erleek sortutako produktu gozo eta likina da normalean, azukerea ordezkatuz gozotzaile moduan erabilten doguna.
Eztiaren mantenugaiak
Eztia, fruktosa edo fruitu eta loreen azukerea da gehienbat eta kopuru txikiagoan glukosea eta sakarosea be baditu, karbohidrato sinpleak beraz.
Azukereak legez, eztiaren funtzino nutritibo garrantzitsuena energia emotea da eta, beraz, jaten dogun ezti kopurua jagotea komenidu da. Lehentxoago aitatu doguzan 50 gramo horreek azukera eta eztiaren batuketeagaz ez dira gainditu behar.
Eztiaren beste propiedade batzuk
Eztiak baditu entzima, hormona eta beste substantzia aktibo batzuk oso konzentrazino txikietan. Eztiaren propiedadeen ganean asko idatzi da baina momentuz zientifikoki frogatuta dagoan propiedade bakarra arnasketa aparatuko geruzak onera ekarten edo birsortzen edo barriztetan laguntzen dauela da eta, horregaitik, lagungarria suertetan jaku katarroagaz gagozanean eztia hartzea.
Korronte naturistek eztiak jatorrizko landareen berezitasunak edo propiedade terapeutikoak gordetan dituala dinoe. Puntu hau ez dago zientifikoki frogauta baina horrek ez dau esan gura guzurra danik.
Kontuak kontu, eztia edo azukerea hartzea noberaren aukerea da, gustoen araberako aukerea eta eztiak beste propiedade batzuk dituan ala ez sinistea oraingoz hortxe itxiko dogu.