Ahate gibela zartaginean eginda, onddo eta salda azidoagaz batera
Zelan egin:
Lehenengo eta behin ahate gibela lau zatitan ebagi eta jarraian gatza eta piperrautsa gaineratuko deutsagu zati bakotxari; holan itxiko dogu kondimentau edo ondu daiten.
Beste alde batetik, kazolatxu batean ipiniko dogu saldea irakiten eta bor-bor hasten danean, surtatik atara eta onddoa, trufa-orioa eta lima ura bota eta infusionetan itxi 5 minututan gitxi gorabehera. Ondoren, irazi eta saldea lehen erabilitako lapikoan itxiko dogu su oso bajuan.
Egindakoak eginda, ahate gibela preparetan hasiko gara. Zartagin bat ondo berotu eta oriorik barik gibela alde bietatik egingo dogu su motelean; kolore egokia hartzen dauenean, kanpora.
Jarraian, prozesuko azken pausua: gibela kazolan sartu saldeagaz batera eta bost bat minututan euki gibela egin arte. Azkenik, plater sakonean zerbiduko dogu bere salda eta guzti. ON EGIN.
BeƱat Ormaetxea,
Aretxondo Jatetxeko Sukaldaria.
Aupa irakurleok, oraingo honetan eskaratzean sartu eta ahatearen gibela landuko dogu. Aurretik, ahate gibela erosteko aholku batzuk emongo deutsuedaz. Lehenengo eta behin, ahate gibela foie-gras izenagaz ezagutzen dala merkatuan azpimarrauko dogu.
Ahate gibela edo eta foie-gras bat erosteko ondo begiratu behar dogu iraungitasun epea, izan be, oso arin alperrik galtzen da eta, beraz, oso freskoa eskuratzea komenidu da gero sustorik ez hartzeko. Gogoan hartzeko beste datu bat: foie-gras edo gibelaren pisua 500 gramokoa izan behar da ze kilo erditik gorako guztia koipea baino ez da izaten eta gero zartaginean ipinten dogunean, gitxitu egingo da. Orain arteko oharrei kasu egin ondoren, prest egongo gara errezeta hau preparetako.
Ahate gibela zartaginean eginda, onddo eta salda azidoagaz batera
Osogaiak (4 lagunentzako):
- 500 gramoko foie-gras bat.
- Gatza.
- Piperrauts zuria.
- Saldea (335 gramo gitxi gorabehera).
- Onddo deshidrataua (20 gramou).
- Trufa-orioa (5 gramo).
- Lima ura (15 gramo).