'Wine Star 2007' saria emon deutsie Errioxako ardaoari
2007-11-22 11:54 Jan edanakEstadu Batuetako entzute handiko Wine Enthusiast aldizkari espezializatuak jakitera emon dau 'Wine Star 2007' saria Errioxako jatorrizko izentapenari emon deutsiela ardaogintzarako urteko lurralde onenaren kategorian.
B12 bitaminea
2007-11-21 13:51 Jan edanakKobalamina legez be ezagutzen da B12 bitaminea oso garrantzitsua da globulu gorrien osotarako eta nerbio-sistema zentralerako, hau da, garunaren eta bizkarrezur-muinaren garapena lortzeko.
Azea, neguaren oparia
2007-11-13 10:53 Jan edanakUdako egun luze eguzkitsuetan baliogarriak diran elikagaiek ez dabe balio honezkero. Natureak neguan izaten diran katarro eta hotzei aurre egiten lagunduko deuskuen sasoiko elikagai osasuntsuak eskaintzen deuskuz, tartean, azea.
Haretx egurrezko txirbilen erabilerarako araudi barria
2007-11-12 18:47 Jan edanakHelburua, haretx egurrezko ontzietan onduak, fermentatuak edo zahartuak izan diran ardaoak babesteko araudia berrargitaratzea izan da, izan be, Europako Batasunaren araudian, haretx gustoa emoteko haretx egurrezko txirbilak ardaotara botatea onartua dago eta bateko eta besteko teknikak bereizteko araudia zehaztu beharra egoan.
Mahaiko ardaoaren prezioak nabarmen egin dau gora
2007-10-26 14:30 Jan edanakOgiagaz edota esneagaz batera, ardaoaren prezioak igon dau gehien jatekoen artean. Baina 2008ko urtarriletik aurrera, gorakada hori nabarmenagoa izango da, % 25-30 bitartekoa.
Makrobiotikea
2007-10-19 15:36 Jan edanakMakrobiotikea elikatzeko filosofia bat baino gehiago da: oreka fisiko, emozional eta espirituala lortzeko bide bat. Orain mende bat baino gehiago, ekialde Urrunean, Japonian jaio zan, osasuna eta gaixotasuna kontrolpean eukiteko.
Sitevi 2007 barrikuntzen erakustoki
2007-10-15 15:17 Jan edanakAzken 30 urteotan, Sitevi ardaogintza alorreko erreferente bihurtu da nazinoartean. Erakusketeak 40.000 metro koadro inguruko azalerea dauka eta 22 herrialde desbardinetako 900 erakusle inguru egongo dira seigarren ekitaldi honetan. Duda barik, ardaogintzearen inguruko gorabeherak ezagutzeko leku parebakoa.
Jogurta
2007-10-04 15:49 Jan edanakJogurta, proteinen aldetik balio biologiko handikoa da, funtsezko aminoazidoetan aberatsa dalako. Esneak baino proteina gehiago ditu jogurtak. B multzoko bitamina (B2, B1 eta azido nikotinikoa) eta A eta D bitamina liposolubleak ugari ditu eta asimilazino errazeko kaltzio iturri oparoa da jogurta.
Onddoen risottoa
2007-10-01 12:45 Jan edanakUdagoienean sartuta, ganean dogu onddo eta perretxikoen denporaldia be. Horregaitik, denporaldiko produktuak aprobetxetako, gaur onddoakaz eginiko arroza preparauko dogu. Arroza preparetako erea rissotoa izango da.
Txaptalizazinoa
2007-09-28 12:50 Jan edanakEnologiaren ikuspuntutik, ardao bat egiterakoan, alkohola gehitzea, behar badau, ardaoaren onerako izaten da. Hainbat metodo dagoz hori egiteko, tokiaren eta egoeren arabera, batzuk legearen barruan dagozanak eta beste batzuk legediatik kanpo. Erremolatxearen azukerea edo kainabera azukerea erabilten diranean, prozesuari txaptalizazinoa deitzen jako.
Depresinoa eta elikadurea
2007-09-21 12:22 Jan edanakUdagoienagaz batera, udabarrian pasetan dan legez, depresino kasuak ugariagoak izaten dira: oporrak amaitu, lanera eta eguneroko bizimodura buelta… Holako egoera eta sasoietan tristurea eta gogorik eza lako sentsazinoak ohikoak izaten dira. Gatx ziklikoa izateaz ganera (urte-sasoiaren arabera agertu eta desagertzen dana), depresinoa izan daiteke XXI. mendeko arazorik larrienetakoa.
Ardaoa ontziratzeko beste modu bat
2007-09-14 02:00 Jan edanakArdaoa botila edo kupeletan ez eze beste ontzi mueta batzuetan gordetea ohikoa da honezkero. Bizimodu aldaketeak eraginda alde batetik eta ardaoaren merkatua zabaldu nahiak bestetik, ardaoa eskaintzeko erak aldarazo ditu.
Txakolinaren mahats-batzearen VIII. Jaia Zarautzen
2007-09-12 02:00 Jan edanakOspakizun honetako ekitaldiak natureagaz zeozelako loturea dauenez, eguna txakolin upategi batera egingo dan bisiteagaz hasiko da. Ostean, txakolina probetako aukerea, bertsolariak, herri-kirolak eta beste hainbat ekitaldi izango dira.
Zerealak
2007-09-07 02:00 Jan edanakZerealei zor deutsegu zibilizazinoa, artea, aurrerakuntzea, baita egun bizirik irautea be. Edozein zibilizazino handik zereal-muetaren batean izan dau oinarria.
Azken urteotako mahats-batzerik eskasena Frantzian
2007-08-30 02:00 Jan edanakAdituek dinoe, 2003koa kenduta, XIX. menderaino joan beharko geunkela uzta hain goiztiarra ezagutzeko, eta aurreratze honek produkzinoa % 6 gitxiago izatea be ekarriko dauela aurreikusi dabe.
Mahatsaren genomea
2007-08-22 02:00 Jan edanakEuropako Batasuneko Ikerketa eta Garapenaren arloko hainbat herrialdek lagundu eta bultzatuta, European Science Foundation-ek (ESF) COSAT izeneko ardaogintzarako ikerketa programea atara dau.
Kriantza ardaoa: prozesua eta egurra
2007-08-13 02:00 Jan edanakBodegara sartu eta kriantza ardaoen lekura ailegaukeran, haretx egurraren usain nabarmenaz gan, bake sentsazinoa eta lasaitasuna be igarten dira.
Olibak
2007-08-10 02:00 Jan edanakDieta mediterraneoa hiru artikulutan landu ostean, oliba-orioaren garrantzia behin baino gehiagotan aitatu dogu. Gaurkoan, frutua bera aztertuko dogu.
Gurina eta margarinea
2007-08-01 02:00 Jan edanakKomunikabideek zabaltzen dituen publizidade-mezuak dirala eta, jente askok dudea izaten dau gurina ala margarinea aukeratzeko. Antzeko ezaugarri asko ditue gurinak eta margarineak, baina baita desbardinak diren beste asko be. Azken horreek komentauko doguz.
Hartzidura alkoholikoa zaintzeko tresna barria
2007-07-26 02:00 Jan edanakMontpelliereko Unibersidadean sortu daben hartzidura alkoholikorako simuladorearen bidez hartzidurearen zinetika deskribidu daiteke zehaztasun handiz eta hartzidurearen iraupena be aurreikusi daiteke % 90 inguruko zehaztasunagaz.
Iruzkintxu bat: neuk, harako hatan K.Michelenak proposatu eban modura, "euzko" ibiliko neuke "vasco" esateko, eta "euskal" "euskaldun" esateko bakarrik...
»» 50 euskal enpresa baino gehiago ...