Elikadura Jokaerearen Nahasteak, azterketa orokorra
2007-11-30 13:25 Jan edanakOinarria bardin antzekoa da elikadurearen nahasketa guztietan: norberaren gorputzaren ukapena. Bestelako sintomez gan, elikadura jokaerak aldatzen doaz, Elikadura Jokaeraren Nahastea gaixotasun larri bihurtu arte, berbarako, desnutrizinoa.
Elikadura Jokaerearen Nahastea bezela ezagunak diran gaixotasunak gero eta ohikoagoak dira gure gizartean. Gaixotasun horreen jatorrian hainbat faktore egon daitekez, biologikoak, sozialak eta psikosozialak, hain zuzen. Askotan horreen artean nerabeek dituen gatazkak, akaso, autonomia personala ezartzeko eragozpenak dira ezagunenak baina holako nahasteak edozein edadetan ager daitekez. Anorexia eta bulimia ezagunenak dira. Horreezaz eta gaurko gizartean agertzen ari diran beste mueta batzuk aztertuko doguz.
Anorexia nerbiosoa daben personek uko egiten deutse euren gorputza pisu egokian eusteari. Ikarea daukotse pisua irabazi eta lodi bihurtzeari, eta euren etxureagazko ardurea eta obsesinoa gehiegizkoa izaten da. Horrezaz gan, euren buruagazko daben eretxia, bakotxaren itxura fisikoak mugatzen dau. Elikaduran autokontrol ezak eta loditzearen bildurrak depresino muetako sentimendu eta pentsakerak sortarazoten deutseez.
Bulimia nerbiosoa elikagai gehiegi eta neurri barik jatea da, gero ezohiko jarrerakaz orekatzen saiatzen dana, okada, laxante eta diuretikoakaz. Ganera, dieta murriztaileen bidez, ohitura barriak sortu eta persona gaixoaren jokaerak aldatzen dira. Anorexiagaz pasetan dan legez, elikaduran autokontrol eza eta loditzearen bildurra da jatorria eta depresino muetako sentimendua sortarazoten deutse.
Bigorexia anorexiaren kontrakoa da, zeozelan. Izan be, kirolaren eta elikadurearen bitartez gorputz ederra, parekorik bakoa bilatzen daben gizonezkoei eragiten deutse oro har. Bigorexia berbeak ‘janariaren bitartez lortzen dan indarra’ esan nahi dau (vigor, 'indarra' latinez; eta orexia, 'apetitua' grekoz). Kalkuluen arabera, gimnasioetako ohiko bezeroen % 10engan dau eragina. Holakoak, oro har, ez dagoz gustura euren gorputzagaz eta hori hobetzea da euren obsesinoa. Bigorexiadunak modu konpulsiboan egiten ditu ariketak pisuakaz, saio amaibakoetan (egunean 4 edo 6 orduz), muskulu masa handitzeko helburu bakarragazn. Obsesino horren eraginez, personearen portaerea aldatzen da, elikadurea aldatzen dabe proteina gehiegi kontsumiduz (edari hiperproteikoak) eta dietearen orekea galduz.
Ortorexia osasunaren ardura obsesiboaren ondorioz sortzen dan gaixotasuna da. Gatxa daben personek janari garbia baino ez dabe jaten. Osasuntsu jatearen ondorioz, okeleari uko egiten deutse, ez dabe grasarik konsumiduten eta substantzia artifizialak dituen jakiak baztertzen ditue. Garbi jatearen obsesinoak, gorputzarentzat behar-beharrezkoak diran elikagaiak alboratzea dakar eta zenbait kasutan, gorputzak behar horreek asetzen ez dituanez, gatx larriagoak izateko arriskua be badago.
Ortorexia daben lagunak gizartetik isolatzen dira, euren eretxiz, etxetik kanpo ezin dabelako jan, eta horregaitik, nahiago dabe etxean bakarrik geratu. Anorexia eta bulimia janariaren kantidadearen inguruko elikadura ohituren nahasketa diran bitartean, nahasketa barri hau kalidadearen ingurukoa da.
Tratamendua
Oinarria bardin antzekoa da elikadurearen nahasketa guztietan: norberaren gorputzaren ukapena. Bestelako sintomez gan, elikadura jokaerak aldatzen doaz, Elikadura Jokaeraren Nahastea gaixotasun larri bihurtu arte, berbarako, desnutrizinoa.
Gaixotasun honeek nahikoa barriak dira eta ez dago tratamendu berezirik. Bigorexia eta ortorexia batez be, ez dira patologia legez ikusten. Atzemoten gatxak dira. Gaur egun janari osasuntsua kopuru handitan saltzen da eta jente askok argaltzeko nahia osasuntsu jateko nahiagaz izkutatzen dau.
Kontuak kontu, edozein elikadurearen jokabide nahasteren aurrean, tratamendu egoki bat egiteko azterketa psikologiko eta nutrizional zehatza egin behar da, desoreka nutrizional eta psikikoak aztertzeko.
Ikuspegi dietetiko eta nutrizionaletik, gizakiaren pisu-aldaketea geldiarazo eta nutrizino-premiak asetzea dira kontuan hartzen diran helburuak. Gero eta oinarrizko elikagai gehiago kontsumidu behar da, tratamenduaren hasierako egiazko pisua, adina, altuerea eta sexua gogoan izanik. Horregaz batera, elikatzeko ohiturak egokitu egin behar dira, gaixoaren dietea, egunean zehar, orekaz banatua eta osotua izan daiten. Otorduan sartu beharreko elikagaiak, personeak espontaneoki hartzen dauenaren arabera arautu behar dira, norberaren tolerantziak eta erritmoa kontuan hartuz.Elikatzeko jokabide aldaketak apurka-apurka egin behar dira, gorputz-itxurea onartzeko beharrezkoak diran aldaketa psikologikoak finkatzeko ainako denporea emonez.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!