Mahaiko ardaoaren prezioak nabarmen egin dau gora

Imanol Sarasola Enologoa 2007-10-26 14:30   Jan edanak

Ogiagaz edota esneagaz batera, ardaoaren prezioak igon dau gehien jatekoen artean. Baina 2008ko urtarriletik aurrera, gorakada hori nabarmenagoa izango da, % 25-30 bitartekoa.

Mahaiko ardaoaren prezioak itzelezko gorakadea izan dau espainiar estaduan. Ogiagaz edota esneagaz batera, ardaoa izan da gehien igon dauena. Besteak beste, % 25 eta 30 bitartean igon da mahaiko ardaoaren prezioa.

Ardaogintzearen industria jakinaren ganean dago urtarriletik aurrera igarriko dala, batez be, gorakada hori. Mahatsa karuago erosi ezkero eta kristalaren prezioa % 7 gehiago izango dala aurreikusita, mahaira ailegetan danerako izugarrizko gorakadea izango dau mahaiko ardaoak.

Mahaiko ardaoa da ardaogintza arloan egileari diru gitxien ixten deutsona, kantidadeaz jokatzen dabe horretan dabizanek eta etekinak atara ahal izateko asko saldu behar izaten da. Aurrerantzean, derrigorrez, kontsumitzaileak gehiago ordaindu beharko dau.

Banatzaile handiak oinarrizko jatekoetan prezio igoera handien kontra dagoz, batez be jakiok oinarrizkoak, egunerokoak, badira. Hor sartzen da, baita, mahaiko ardaoa eta, horrezaz ganera, bezeroak erakarteko produktua be badalako.

Zein da prezioaren igoerearen arrazoia?

Frantzia, Italia eta Grezian oso uzta eskasak egon dira aurten. Herrialde horreetako industria handiek muztio azufradu ugari, hau da, fermentau aurreko muztioa, erosi dabe. Normalean, muztio hori ez da ardaoa egiteko erabilten, zukuetarako baino. Halanda be, mahai ardaotarako aurreikusitakoa saldu ezkero, geratzen dana, gutxi izanik, asko garestituko da ez dagoalako askorik.

Espainiar estaduan, urtero, 5.500 miloe litro mahaiko ardao ataraten dira, ardao kontsumoaren erdia. Bestalde, mahaiko ardaoaren kontsumitzaileak beherantz doaz urtetik urtera. Antza, ardo mueta hori baztertu eta jenteak gurago ditu kalidade hobeagoko ardaoak. Urtetik urtera kontsumitzaileen % 5 inguru galtzen da.

Amaitzeko esan, uzta doan moduan joanda, eta mahats bilketea okertzen ez bada, aurreikusi da Errioxan mahats gitxiago etorriko dala, kalidade onekoa izango bada be. Beraz, nahiz eta inork jakin ez zer pasauko dan, baleiteke prezioek gora egitea. Ribera de Dueron, uztea ez da bape ona izan, muturreko egoerak izan diralako: batetik, uzta hobea izan dabenak eta, bestetik, txarragoa izan dabenak. Horregaitik, irabaziak eta galerak izango dira, uzta muetearen arabera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu