Legatz-isats betea laban
2007-12-20 14:27 Jan edanakKaixo irakurleok. Gabonetako otorduetarako egokia izan daitekeen errezetea aurkeztuko deutsuet. Oraingoan arraina landuko dogu eta ez edozelakoa, lebatza, hain zuzen be. Legatz-isats betea zelan preparau azalduko deutsuet baina arraindegian isatsik topetan ez badozue, trankil egon, solomo aldeagaz be egin daiteke eta errezeta hau. Jantzi amantala eta hasi gaitezan.
Legatz-isats betea laban
Osogaiak (4 lagunentzat):
- Lebatza: 1,20 kilo.
- Gurina: 250 gr.
- Otarrainxkak, 12 inguru.
- Brandya 0,10 litro.
- Esnea, 0,20 litro.
- Limoia, 0,05 kilo.
- Perejila, norberaren gustoaren arabera.
- Zanoriak, 0,20 kilo.
- Kalabazina, 0,20 kilo.
- Fumeta edo arrain-saldea.
- Saltsa amerikarra.
- Tomate-saltsea.
Zelan egin:
Lehenengo eta behin, hazurrak kendu legatz formea aldatu barik. Betegarria egiteko otarrainxkak txikitu, salteau gurin apur bategaz eta erre brabdyagaz. Gero, busti amerikar saltseagaz eta amaitzeko emon irakinaldi bat guztiari. Saltsa amerikarraren ordez, urun apur bat, tomate saltsea eta fumeta be erabili daitekez. Ondoren, legatz-isatsak bete eta sartu esnetan minutu batzuetan; jarraian, urunetan pasau eta gurinagaz gorritu. Sartu laban egin arte. Atara, eta bota ontzian limoi ur eta fumet apur bat. Irakin, surtatik kendu eta apurka-apurka bota gurina saltsa baten etxurea hartu arte (Gero, isatsaren gainetik botateko erabiliko dogu).
Hornigai modura bola formako patatak erabiliko doguz. Patatak egiteko egosi, salteau gurinagaz eta biribildutako zanoriak eta kalabazina bota.
Azken buruan, platerean mimo handiz jartea eta mahaira ataratea baino ez jaku faltako. On egin.
Bidebatez, Gabon jaiotarako eta urte barriari begira, osasuna, bakea eta lapiko betea opa deutsuedaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!