Behikiak ezagutzen
2009-05-19 13:50 Jan edanakBehikia nutrizino balio handiko elikagaia da. Edozelan be, ganaduaren edadearen eta kontsumiduten dan atal edo zatiaren arabera, nutrizino ekarpenetan sekulako desbardintasunak dagoz. Abereak zahartu ahala, batetik ur gitxiago daukie eta, bestetik, koipe eta kaloria gehiago. Baina proteina-kopurua edadearen arabera ez da aldatzen.
Oliba-orioa, osasuna eta gehiago
2009-02-06 14:36 Jan edanakDendetan makina bat orio doguz: oliba, ekilore, soia, arto eta bestez egindakoak. Zeri erreparau behar jako bata ala bestea aukeratzeko orduan? Danak dira kontsumiduteko modukoak, baina batetik bestera sekulako aldeak dagoz nutrizino-balioari, ezaugarri organoleptikoei, sukaldeko erabilera egokienei eta, areago, osasunaren barruan izango dituen eraginei jagokenez.
Esnea ona al da helduontzako?
2009-01-28 13:50 Jan edanakHeldu askori kalte egiten deutse esneak. Ugaztun guztiak amaren esnea digeriduteko gai dira, baina haztean gaitasun hori galtzen dabe. Gizakiak salbuespena ete gara? Gizakiok aro guztietan eutsi egiten deutsagu esnea digeriduteko gaitasunari, beraz ezinbesteko galderea da ondokoa: bizitza osoan esnea hartzea ona da? Txarra da?
Azukerea, bai ala ez?
2008-12-09 14:54 Jan edanakAzukerearen osogai nagusia karbohidrato sinpleak dira eta eraldatzeko findu behar diranez, oso pobreak dira bitamina eta mineraletan. Sakarosea (glukosa eta fruktosea) baino ez dauka, % 99 hain zuzen be, eta ez dauka beste ezelako nutrienterik; horregaitik esaten da bere ekarpena 'kaloria hutsak' dirala.
Oliba eta hazi orioak, osasuna gure elikaduran
2008-11-25 13:41 Jan edanakKaloria gehien dituen elikagaiak badira be, orioa gure dietan egunero hartzea komenidu da baina gehiegikeriarik barik. Onena, sukaldean olibez edo haziez moldaturiko orioak erabiltea da elikabide orekatuagaz eta bihotz-osogarriak agintzen dauenagaz bat egingo dogulako.
Elikagai funtzionalak (I): prebiotikoak eta probiotikoak
2008-11-04 11:35 Jan edanakAzken urteetan asko zabaldu dira elikadura produktu honeek, organismoaren hesteen floran nahiz osasunean, oro har, on egiten dabelako. Gero eta seguruago dakigu oso garrantzitsua dala dieta orekatu bat izatea gure osasunaren onerako, eta holako elikagaiek gerora izan daitekezan minei aurrea hartzen deutsee.
Umearen elikadurea urtebetetik hiru urtera
2008-08-28 15:42 Jan edanakUmeari danetarik jaten erakutsi behar jako, mueta askotako elikagaiez osotutako dieteak apetitua suspertu, nutrizino beharrak bete eta behar bezelako ohiturak finkatzen lagunduko deutsolako.
Elikaduraren piramidea (II)
2008-06-24 12:47 Jan edanakBarazki guztietan zati handiena (% 90 inguru) ura da, eta oso energia gitxikoak (20-40 kcal. bakarrikk 100 gr.ko) izan arren, gatz mineral eta bitamina-densidade handikoak dira; barazkiak janari erregulatzaileak dira eta bitaminek metabolismoa erreguletan dabe.
Elikagaien piramidea (I)
2008-06-05 14:39 Jan edanakElikagai-piramidean, janari-mueta bakotxetik zenbat jatea komenidu dan adierazoten da.
Udako ezinbesteko jatekoak
2008-05-15 15:42 Jan edanakJateko-ohiturak aldatzen ari dira, eta dieta mediterraneo egoki horretatik gero eta urrunago gabilz. Lehen hartzen genduzan barazki, fruta edo zerealak baztertu eta pintxo, plater konbinatu eta aurrez preparautakoak edo ogitartekoak jaten doguz sarri. Dana dala, udea mediterraneoko dietara bueltetako sasoi egokiena da.
Itsaskia, edozein ospakizunetarako errege nutritiboa
2008-03-04 13:53 Jan edanakItsaskia oso aberatsa da gatz mineraletan, batez be burdinean, zinkean, potasioan eta iodoan, nahiz eta espeziearen arabera konzentrazinoak aldatu egiten diran.
Almendrak eta Gabonetako postreak
2007-12-28 13:03 Jan edanakGizakiontzako, almendrea oso antxinatik da elikagai garrantzitsua. Nutrienteei jagokenez, eta sukaldean dituan propiedadeak dirala eta, oso estimadua izan ohi da. Ganera, almendrea oso elikagai gomendagarria da kirolarientzat edo lan fisko gogorra egiten dabenentzat.
Makrobiotikea
2007-10-19 15:36 Jan edanakMakrobiotikea elikatzeko filosofia bat baino gehiago da: oreka fisiko, emozional eta espirituala lortzeko bide bat. Orain mende bat baino gehiago, ekialde Urrunean, Japonian jaio zan, osasuna eta gaixotasuna kontrolpean eukiteko.
Jogurta
2007-10-04 15:49 Jan edanakJogurta, proteinen aldetik balio biologiko handikoa da, funtsezko aminoazidoetan aberatsa dalako. Esneak baino proteina gehiago ditu jogurtak. B multzoko bitamina (B2, B1 eta azido nikotinikoa) eta A eta D bitamina liposolubleak ugari ditu eta asimilazino errazeko kaltzio iturri oparoa da jogurta.
Zerealak
2007-09-07 02:00 Jan edanakZerealei zor deutsegu zibilizazinoa, artea, aurrerakuntzea, baita egun bizirik irautea be. Edozein zibilizazino handik zereal-muetaren batean izan dau oinarria.
Izozkiak urte osorako dira onak
2007-07-02 02:00 Jan edanakIzozkiak dietarako elikagai egokia dira eta arazorik barik jan daitekez neurriz kontsumidu ezkero. Eta ez dira udeagaz lotutako produktutzat hartu behar, urteko edozein sasoitan kontsumidu daitekez. Gainera, oso interesgarriak dira, batez be, gomendatutakoa baino esneki gitxiago kontsumiduten daben personentzako.
Transgenikoak
2007-06-15 02:00 Jan edanakElikagaion produktoreak ez dagoz gustura, izan be, transgenikoak hazten ari diran neurrian, elikagai transgenikoek osasunean izan leikien eraginari buruzko eztabaidea be gero eta beroagoa da.
Eztia versus azukerea
2007-03-27 02:00 Jan edanakOrain berrehun urte edari eta janariak gozotuteko erabilten zan gozogarri bakarra eztia zan. Gaur egun erabilerak asko aldatu dira, jatekoen gozogarri eta botika legez erabilten dogu-eta eztia.
Ardaoa gora, ardaoa behera
2007-02-28 01:00 Jan edanakEspainiako 15 eta 65 urte bitarteko personen artean osasun-arazo gehien sortarazoten dauen substantzia alkohola da, tabakoagaz batera.
Egia ala guzurra? Mitoak elikaduran
2007-01-26 01:00 Jan edanakDieta orekatua egin gura izatea eta argaltasuna goraipatzea gero eta joera ohikoagoak dira. Interes bizi horri esker, pisua mantendu edo bajau gura daben personak nahastau egiten dira, oinarri zientifikorik ez daukien teoriak dogmatzat hartzen diralako sarritan.