Azukerea, bai ala ez?

Amaia Laforga Dietetika Eta Gizaki Elikaduran Diplomaduna 2008-12-09 14:54   Jan edanak

Azukerearen osogai nagusia karbohidrato sinpleak dira eta eraldatzeko findu behar diranez, oso pobreak dira bitamina eta mineraletan. Sakarosea (glukosa eta fruktosea) baino ez dauka, % 99 hain zuzen be, eta ez dauka beste ezelako nutrienterik; horregaitik esaten da bere ekarpena 'kaloria hutsak' dirala.

Gusto gozoa eta karbohidrato ekarpen altua dira pasinoa sortzen dauen produktu honen ezaugarriak. Ohiko azukera zuria eta baltza azukera-kanaberatik edo azukera-erremolatxatik lortzen dira. Produktuon osogai nagusia karbohidrato sinpleak dira eta eraldatzeko errefinau behar diranez, oso pobreak dira bitamina eta mineraletan. Sakarosea (glukosa eta fruktosea) baino ez dauka, % 99 hain zuzen be, eta ez dauka beste ezelako nutrienterik; horregaitik esaten da bere ekarpena 'kaloria hutsak' dirala.

Bestalde, gero eta arreta handiagoa jarten dogu azukera-kontsumoa mugatzeko, baina era berean, gero eta gehiago kontsumiduten doguz azukerea oinarri daben produktuak, gailetak eta gozokiak batez be. Esate baterako, umeek hain gustora jaten dituen gozokien % 95 azukera hutsa da. Azukerea ez da gaileten osogai bakarra; horrezaz gan, uruna, koipea, aromatizatzaileak, gatza edo bestelakoak be badaukiez, eta gaileta motaren arabera beste osogai batzuk be bai, berbarako, mermeladea edo txokolatea.


Azukerea eta dieta orekatua

Dieta orekatuaren kontzeptu nagusiena da energia osoaren % 55 gitxienez jateko desbardinetatik lortutako karbohidratoetatik lortzea. Karbohidratoak ugari dagoz zereal (arroza, garia...) eta deribatuetan (pasta, ogia, galletak...), leka, patata, fruta, barazki edo jaki gozoetan (azukerea, eztia, mermeladea, etab.).

Energia ekarpenari dagokionean, jateko horreek ez leukie persona baten eguneko beharren % 10 baino gehiago suposatu beharko. 2.000 kcal-eko dieta batean, 6-8 azukera koilarakada bakarrik kontsumiduta lortzen da. Karbohidratoak energiaren iturri nagusia dira, baita sakarosea be. Garunak, esate baterako, energiaren % 20 kontsumiduten dau eta glukosea substratu moduan baino ez dau erabilten dau. Baina garuna ez da azukereea behar dauen bakarra, izan be, organismoko ehun guztiek behar dabe eta, horregaitik, modu iraunkorrean mantendu behar da haren maila odolean minimotik gora (gluzemia).


Azukera kontsumoaren alde negatiboak...

Janari azukeredunen kontsumo kontrolau bakoak kaloria asko eta nutriente gitxi esan nahi dau eta, horrenbestez, elikadura ez orekatuta dakar. Gainera, osasun nahasketen garapena errazten dau, gehiegizko pisua edo hipertriglizeridemia, esate baterako. Azukera kontsumoaren eta diabetesaren sorrerearen arteko loturearen froga argirik ez dagoan arren, frogatuta dago obesidadeak, azukerea era kontrolau bakoan kontsumidutearen ondorioetako bat, diabetesaren garapen aukerea areagotu egiten dauela.


...eta positiboak

Azukera kontsumoak umeakan hiperaktibotasuna sortzen dauen ustea oso zabalduta dago baina egun doguzan datuen arabera, ez dago uste hori baieztatzerik; bai, ostera, frogatuta dago azukera kontsumoaren ondoren organismoak endorfinak askatzen dituala. Gorputzaren eta buruaren ongizate maila altuakaz lotuta dagoz endorfinak. Era horretara, pentsau daiteke persona askok gehiegizko janari gozo kontsumiduten dituela, ondoeza arintzen eta erorialdiari aurre egiten laguntzen deutsela sentiduten dabelako.


Azukera baltza

Gaur egun azukera baltz moduan saltzen dana melaza estraktua gehitzen jakon azukera zuria da. Melazak kolore eta gusto berezia emoten deutso azukereari eta bitamina eta mineral kantidade apalak, nutrizinoaren ikuspegitik garrantzirik bakoak. Benetako azukera baltza edo integrala prozesau eta findu bako azukera kanaberaren zukuaren kristalizazinoaren bitartez lortzen da, lohitasunak eta zikinkeriak kenduz, besterik barik. Ontziaren proportzinoagaz alderatuz, produktu astuna da, marroi kolorekoa eta itxura trinkoa dauka. Egiaz eta pentsetan danaren kontra, gatz mineral eta bitamina kantidade txikiak ditu. Beraz, azukera mota bat edo bestea aukeratzea, gustu personalaren arabera izango da eta ez horrenbeste nutrizino propiedadeen arabera.


'Azukerarik bako' produktuak

Produktuaren etiketan 'Azukera erantsirik bakoa' irakurten badogu, garrantzitsua da gogoratzea beti ez dituela kaloria gitxiagoko produktuak izentetan, nahiz eta hori pentsetako jokerea izan. 'Azukera erantsirik bakoa' dakarren produktu batek kaloria gitxiago eukiko ditu kaloriarik bako edulkoratzaileak dituanean (sakarinea, aspartame, ziklomatoa, azesulfamea). Baina produktuak fruktosea badauka, azukeradun produktuak lako kaloria kantidadea eukiko dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu