Elikagai funtzionalak (I): prebiotikoak eta probiotikoak
2008-11-04 11:35 Jan edanakAzken urteetan asko zabaldu dira elikadura produktu honeek, organismoaren hesteen floran nahiz osasunean, oro har, on egiten dabelako. Gero eta seguruago dakigu oso garrantzitsua dala dieta orekatu bat izatea gure osasunaren onerako, eta holako elikagaiek gerora izan daitekezan minei aurrea hartzen deutsee.
Elikagai funtzionalei osogaietakoren bat gehitu egiten jake euren egitura kimikoa edo nutrienteen bio-baliogarritasuna eraldatzeko, edo biak aldi berean. Beraz, elikagai honeek bereizgarri bat daukie: euren osogaietakoren batek (nutrientea izan edo ez izan) organismoaren funtsezko funtzinoetan izango dau berariazko eragin mesedegarria. Baina elikagai aberastuen osogaiak betiko elikagaietan be badagoz eta, horrenbestez, dieta orekatua jarraitu eta bizitza-ohitura osasungarriak dituan personeak ez dau elikagai funtzionalak konsumidu beharrik, bere organismoak behar dituan nutriente guztiak hartzen baititu.
Elikagai funtzionalek hainbat gaixotasun osatu egiten dabela be sinistu izan dan arren, organismoak berezkoak dituen hazkuntza, mantenimendua eta antzeko funtzinoen gaineko eginkizun metabolikoan dabe eragin funtzionala. Ez dabe, ostera, patologia edo gaixotasun bat tratetako ahalmenik. Elikagai funtzionalak prebentzinorako dira onak baina osatu ez dabe osatzen.
Prebiotikoak
Prebiotikoak nahiz probiotikoak elikagai funtzionalak dira; izan be, mesedegarriak diran produktu aberastuak izateaz gan, osasunerako onak diran beste batzuk be baditue.
Elikagai prebiotikoek digeriduten ez diran substantziak ditue, eta horreek hesteetako floran bakterioak suspertu eta organismoaren funtzino askori on egiten deutse. Elikagai funtzionalak supermerkatuetako esnekien sailetan topau daitekez, eta beste aukera bat da eguneroko elikadura naturalerako.
Azken urteetan asko zabaldu dira elikadura produktu horreek, organismoaren hesteen floran nahiz osasunean, oro har, on egiten dabelako. Gero eta seguruago dakigu oso garrantzitsua dala dieta orekatu bat izatea gure osasunaren onerako, eta holako elikagaiek gerora izan daitekezan minei aurrea hartzen deutsee. Digestino aparatuak 400 bat bakterio mota ditu. Batzuk mesedegarriak dira, eta, beste batzuk, barriz, bakterio patogenoak dira, sarri organismoaren zati batzuk hartzen dituen gaixotasunen sortzaile.
Produktu prebiotikoak hartuta heste-flora bere onera ekar daiteke, eta infekzinoei nahiz gaixotasun larriei aurrea hartu, ultzeradun kolitisa eta kolongo minbizia, kasu. Organismoak ez dau substantzia horreen digestinoa egiten, eta hesteetan dagozan bakterio multzo zehatz batzuek elikagai legez erabilten ditue. Esangura horretan, organismoari on egiten deutsenen portzentajea handitu daiteke, eta heste-flora agresiboena murrizten dau.
Prebiotikoen artean, substantziarik ezagunenak inulinea eta oligofruktosea dira. Substantzia horreek zainzuri, kipula, berakatz, lekale edo platanoetan dagoz. Behin elikagaiak irentsitakoan, heste-florako bakterio bihurtu, eta kolonean hartzituten dira. Ikerketa askok frogatu dabe prebiotikoek kaltzioa, magnesioa eta burdina xurgatzen laguntzen dabela, eta horri esker hezurren trinkotasuna hobe daiteke, eta osteoporosiari aurre hartu. Bestalde, profil lipidikoa hobetzen laguntzen dabe, eta triglizerido maila altuak jaitsi; horrek gibelaren metabolizazinoa hobetzen dau. Kolesterolari buruzko eraginak azaldu dira, eta oso eraginkorrak dira idorreri kronikoa hobetzeko. Kolongo minbizirako be prebentzino eraginen bat izan leikiela planteetan da. Batzuetan, nahastu egiten gara elikagai prebiotikoak eta probiotikoak bereizterakoan. Lehenengoak berakatzean, kipulan, alkatxofetan edo erremolatxetan dagozan substantziak dira. Bakterioak elikatzeko balio dabe, eta hesteetako bakterio onen hazkunde berezitua eragiten dabe, bifidobakterioena eta laktobaziloena, esaterako.
Probiotikoak
Probiotikoei jagokenean, elikagai gehigarri moduan hartzen diran bakterio bizidun produktuak dira, eta heste-florako bakterioetan eragin positiboa daukie. Holako mikroorganismo bat definiduten dauen ezaugarri berezia zera da; urdail urinaren eta behazun-gatzen efektuen aurrean bizirauten dau, eta heste lodira bizirik heltzen da bere funtzino onak egiteko. Horreetako gehienak, laktobazilo edo bifidobakterio legez ezagunak, batez be, hartzitutako esnekietan egoten dira, yogurt eta gaztaietan, esaterako.
Azken ikerketen arabera, egiten dauen efektu positiboa beheranzkoetan, kolon narritakorretan, baginitisetan, gernu-traktuko infekzinoetan, idorrerietan, laktosea hartu ezin danean, hiperkolesterolemia kasuetan eta elikagaien alergietan ikusi da, besteak beste, eta, horregaitik egunero holako esnekiak hartzea (jogurta ala beste edozein bat) gomendagarria da digestino sisteman maila altua izateko.
Beste alde batetik, prebiotikoak eta probiotikoak konbinauta tratamentu sinbiotikoa dalakoa egiten da. Frogatuta dago ultzeradun kolitis kasuetan inflamazino prozesuan dagozan molekulen agerbidea murrizten dala. Gaur egun, prebentzinoaren eta hesteetako inflamazinoaren tratamenduen gaineko ikerketak egiten ari dira gehienbat, ultzeradun kolitisa edo Crhon gaixotasuna, esate baterako, tratau ahal izateko. Normalean heste meharretako azken zatiari eragiten deutso, baina heste hodiko edozein zatitara zabal daiteke, baita ahoraino be. Osa ezin daitekezan gaixotasunak dira, eta egun sintomak baino ez dira jagoten.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!