Elikaduraren piramidea (II)

Amaia Laforga Dietetika Eta Gizaki Elikaduran Diplomaduna 2008-06-24 12:47   Jan edanak

Barazki guztietan zati handiena (% 90 inguru) ura da, eta oso energia gitxikoak (20-40 kcal. bakarrikk 100 gr.ko) izan arren, gatz mineral eta bitamina-densidade handikoak dira; barazkiak janari erregulatzaileak dira eta bitaminek metabolismoa erreguletan dabe.

Aurreko artikuluan ikasi genduan elikagai multzoak balio nutrizionalaren arabera agertzen dirala elikagaien piramidean. Zerealak eta patatak karbohidratoen iturri nagusiak dira. Proteina iturri, barriz, okelea, arraina, esnekiak, gantzak eta orioak. Oraingoan, fruta eta barazkien multzoa aztertuko doguz eta polemika iturri diran garagardao eta ardaori buruz, dieta mediterraneoaren piramidean agertzen diranak.

Fruta eta Barazkiak

Barazki guztietan zati handiena (% 90 inguru) ura da, eta oso energia gitxikoak (20-40 kcal. bakarrikk 100 gr.ko) izan arren, gatz mineral eta bitamina-densidade handikoak dira; barazkiak janari erregulatzaileak dira eta bitaminek metabolismoa erreguletan dabe.

Euren karbohidrato-kopurua % 12 baino gitxiagokoa da eta gehienak glukosa, fruktosa eta sakarosa moduan dagoz. Zuntzean be aberatsak dira. Denporaldiko lehenengo landareen zuntza biguna izaten da eta horreek gordinik be jan daitekez. Amaierakoena, barriz, askoz gogorragoa danez, erraz digeriduteko beharrezkoa izango da egosi edota birrinduta hartzea. Ez dabe ia koiperik eta proteina-kopurua be oso urria da, proteina gehienak propiedade bereziko entzimak diralarik.

Kontuak kontu, fruta eta barazkaien gatz mineral eta bitamina-kopuruei eusteko, ezinbestekoa da aholku batzuk betetea. Barazkiak erosi eta ahalik eta azkarren konsumidu behar dira. Entsaladen kasuan, preparau eta berehala jatea komenidu da, eta jan aurretik mahaian luzaroan eukiko badagogu, ozpina edo limoi-tangada batzuk botatea da onena bitaminarik ez galtzeko.

Elikagai guztien artean, frutea da gorputz-garbiketarako gaitasun handiena dauena. Beraz, frutea oinarri dauen dieteak organismoa desintoxikau eta toxinak baztertzen ditu. Fruta freskoa jatea da onena, freskagarria eta energetikoa dalako eta ahalegin txikienagaz asimilatzen diran substantzia nutritiboak eskaintzen ditu. Organismoan daben eraginaren arabera, ondokoak izan daitekez: nutritiboak (platanoa, mahatsa edo pikuak), garbitzaileak (limoiak, naranjak eta marrubiak) edo digestiboak (sagarra eta madariak); era berean, antioxidatzaileetan aberatsak dira mugurdi, masusta eta melokotoiak eta diuretikoak, barriz, anana eta sagarra).

Halan da be, batzuetan dudea izaten dogu zein ete dan momenturik onena frutea jateko, otorduak baino lehen ala ostean. Ez dago zehaztutako momenturik horretarako eta bakotxak bere gustura hartuko dau. Fruta gehienek fibra, ur eta mineral ugari daukie, ia kaloriarik emoten ez dabenak. Izan be, kilokaloria kopuru bera dabe otorduak baino lehen zein ostean edo postretzat hartuta. Organismoak era berean asimiletan ditu. Aditu batzuen arabera, komenigarria da otorduak baino lehen jatea, ur eta fibra kopuru handi horrek janari kopuru handia jatea ebitetan dauelako. Bestalde, lurrin-osogaiek edo azidoak urdailaren sekrezinoa estimuletan dabe digestinoa erraztuz.

Kontua da ze piramidearen bigarren elikagai talde dirala barazki eta frutak, beraz, bai postre moduan, bai platerean zein otordu artean, egunero bost anoa hartzea komenidu da, barazki eta fruten ezaugarri garbitzaile, erregulatzaile eta antioxidatzaileak ondo aprobetxau gura badozuez.


Ardaoa eta garagardaoa be osasungarriak dira

Ardaoak, eta batez be ardao baltzak, garagardaoak baino ospe hobea dauka osasunaren ikuspuntutik. Edozelan be, ‘ardaoa ona da eta garagardaoa txarra da’ lako esaldi errazek ez dabe oinarririk. Izan be, ardaoa garagardaoa baino osasuntsuagoa dan ustea zalantzan ipini dabe azken ikerketek. Horrek ez dau esan gura ardaoari autortzen jakozan onurak benetakoak ez diranik. Egia esan, garagardaoak be baditu onurak; horreetako batzuk ardaoan be agertzen dira, baina, horreez gan, beste batzuk be baditu garagardaoak. Gainera, onurak ez ditue ardaoak eta garagardaoak bakarrik, baita hartzitutako beste edari guztiek be (sagardaoak esaterako).

Orduan, zergatik goraipatzen dira ardaoaren ezaugarriak eta ez garagardaoarenak? Edaleen ohituretan egonleiteke erantzuna. Ardaoa erosten dabenen dietea garagardaoa erosten dabenena baino dieta osasuntsuagoa dala erakutsi dau ikerketearen emoitzeak. Ardaoa erosten dabenen poltsan barazkiak eta frutak agiri dira. Garagardaozaleenean, barriz, preparautako jatekoak. Ardaozaleenean behi-okelea, hegaztiak, arraina eta oliba-orioa; bestean, barriz, txerri-okelean, prijiduteko patatak eta saltsak. Beraz, ardaoa edaten daben personak garagardaoa edaten dabenak baino osasuntsuago dagozala dinoen teoriak ez dira zalantzan jarten, baina garagardaoa errubakoa dala frogatu dabe. Ardao eta garagardao edaleen ganerako ohiturak dira arrazoia.

Edozein modutara, itauna hor dago: ardaoa eta garagardaoa edatea osasuntsua da? Bada, graduazino txikiko edariak eta neurri txikian edan ezkero, osasuntsuak izan leitekez. Baina, kontuz! Neurri txikian. Hau da, nahikoa da basokada bat egunean. Azken finean, alkoholdun edarien osogai nagusienetakoa alkohola da, eta egin leikiezan kalteak onurak baino handiagoak dira.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu