Zerealak
2007-09-07 02:00 Jan edanakZerealei zor deutsegu zibilizazinoa, artea, aurrerakuntzea, baita egun bizirik irautea be. Edozein zibilizazino handik zereal-muetaren batean izan dau oinarria.
Zerealei zor deutsegu zibilizazinoa, artea, aurrerakuntzea, baita egun bizirik irautea be. Edozein zibilizazino handik zereal-muetaren batean izan dau oinarria. Zereal langintzea nagusitu aurretik kazea, arrantzea eta batzeazan elikagaia lortzeko bide nagusia. Gure arbasoak nomadak ziran eta urteko garai batzuetan, neguan eta udabarriaren hasieran, gosea pasetan eben. Zerealak lantzen zituan giza taldea, barriz, ez ebilen batera eta bestera eta normalean ez eban goserik pasetan. Euren elikadurearen % 70 zerealetan oinarritzen zan. Gaur egungo kontserbazino eta garraiobideei esker gure elikadurea ikaragarri aberastu da.
Ia aledun guztiak gramineoak dira, eta batzuen ustez zerealtzat hartzeko gramineoak izan behar dabe. Beste batzuentzat ale uruntsuak emoten dituezan urteko landarea izatea nahikoa da zerealtzat hartzeko. Edozelan be, gramineoak eta zerealak izan ez arren,
Zerealen garrantzia
Azalak alea babesteko funtzinoa dauka. Gehienbat zelulosa azukera konplexuaz osotua dago; guretzat interesgarriak diran bitaminak eta gatz mineralak ditu, urun integralari esker eskuratuko doguzanak. Gainera zelulosak baditu bi funtzino aitagarri gure digestino aparatuan: jandakoan hezetasuna hartzen dau, bolumena areagotuz. Horrek betetasun sentsazinoa eragiten dau. Era berean, idorreriari eta koloneko minbiziari aurrea hartzen jake.
Alean dagoz lotan landare barria emoteko gai diran zelulak. Egoera egokia danean, albumenetik behar dan energia hartuz, prozesu biokimiko ugari eta konplexuak abiarazoko ditue.
Aleak almidoiz osotuta dagoz, ia erabat, energiaren biltegia baitira. Horregaitik zuria eta hauts modukoa da. Ogi eta urun zurietan erabilten dan zati bakarra da. Gizaki elikaduran energiaren iturri nagusia zerealen uruna da.
Elikadura ekologikoa dala eta, zereal mueta asko zabaldu da merkatuetan. Hona hemen ezagunenak:
- Garia: badira 9.000 urte Pertsia, Turkia eta Kaukaso inguruan garia lantzen dala. Egiptoarrek, greziarrek eta erromatarrek Mediterraneo inguruan zabaldu ondoren, gehien Errusiak, Txinak, AEBek, Indiak eta Kanadak produziduten dabe. Berau da munduan gehien lantzen dan zereala. Europan erabiliena da. Ekialde Erditik etorria, uruna eta ogia egiteko aproposena da.
- Gari gogorra: urun horixkea emoten dau eta italiar pastarako, kuskusa eta bulgurra preparetako aproposena da. Seitana gari honen proteineagaz egindako prestakina da. Iluna da, gomatsua eta gure artean gero eta ezagunagoa.
- Arroza: Asian aspaldi-aspalditik gehien landu dan zereala da. Gaur egun ugari lantzen da mundu guztian zehar, gariaren atzetik bigarren uzta nagusia dalarik. Arrozaren sustraiek oso lur hezeak behar ditue. Aldagai eta modu askotakoa izan daiteke: integrala, zuria, lurrineztatua, ale luzekoa, beltza edo basatia...
- Artoa: Amerikan sortu zan. Inkek, Maiek eta Aztekek artoari zor deutse euren zibilizazinoa. Artoa modu askotara konsumidu daiteke.
- Garagarra: Europako zereal zaharrenetakoa da. Errusian, AEBetan eta Txinan lantzen da gehien. Garagardaoa eta whiskya egiteko erabilten da, baita kafearen ordezko osasungarria dan malta egiteko be.
- Kinua: Peru, Bolivia eta Ekuador ingurunean aspalditik landua, hemen ia ezezaguna da. Elikagai aldetik oso aberatsa da (aminoazidoetan besteak baino orekatuagoa) eta gusto berezikoa. Kinua ez da gramineoa eta oso itxura berezia dauka, bai landareak bai aleak, batez be egosi ondoren.
- Kixkia, arto baltza edo gari baltza: Asian sortua. Orain mende batzuk da ezaguna Europan, Afrika Iparraldetik etorrita. Europan gehien lantzen dabenak Polonia, Frantzia eta Uugoslavia ohia dira. Errusiako jaki nazionala da. Ogitarako erabil daiteke, batez be opil eta gailetatarako.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!