Haretx egurrezko txirbilen erabilerarako araudi barria

Imanol Sarasola Enologoa 2007-11-12 18:47   Jan edanak

Helburua, haretx egurrezko ontzietan onduak, fermentatuak edo zahartuak izan diran ardaoak babesteko araudia berrargitaratzea izan da, izan be, Europako Batasunaren araudian, haretx gustoa emoteko haretx egurrezko txirbilak ardaotara botatea onartua dago eta bateko eta besteko teknikak bereizteko araudia zehaztu beharra egoan.

Espainiar Estaduko Ministroen kontseiluak, ardaogintzarako zenbait produkturen jatorria, aurkezpena eta babesaren erregulazinorako Errege Dekretua onartu dau orain dala gitxi.

Helburua, haretx egurrezko ontzietan onduak, fermentatuak edo zahartuak izan diran ardaoak babesteko araudia berrargitaratzea izan da, izan be, Europako Batasunaren araudian, haretx gustoa emoteko haretx egurrezko txirbilak ardaotara botatea onartua dago eta bateko eta besteko teknikak bereizteko araudia zehaztu beharra egoan.

Errege Dekretuagaz orain arte Europan indarrean egon dan araudia osotu egin da. Haretxa ardaoari eranstea teknika enologiko bat da, ez da haretxezko ontzian ardaoak berez egiten dauen zahartze edo ontze prozesua eta, beraz, teknikea adierazo beharra egoan.

Honen helburua, besteak beste, orain arteko tekniken bidez, haretxezko ontziak erabilita lortutako ardaoen izen ona eta prestigioa babestea da eta lehiarik ez sortzea bi tekniken artean.

Gauzak holan dirala, leku zehatzetan eginiko kalidadezko aparrik bako ardaoak ezin izango dira egin haretx egurra eranstea helburu dauen teknikearen bidez. Hau da, teknika hori erabiliz, inoiz ezin izango dira Mahasti eta Ardaoaren Legean araututako Kriantza, Erreserba, eta Erreserba Handi izentau Dekretu barriaren arabera.

Mahaiko ardaoak diranean be, Lurraldeko ardaoak, Noble, Añejo, kupela edo Haretxa, orain arteko Ardao eta Mahastiaren Legean aurreikusita egoan moduan erabili ahal izango dira, beti be, haretx egurra ardaoari eransten ez bajako, eta eranstekotan teknikea adierazotea nahitaezkoa izango da.

Azken buruan, leku zehatzetako kalidadezko ardaoetan teknika barria erabiltea galarazotea be aurreikusten dau Lege barriak, berbarako, Errioxan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu