Orwine, nekazaritza ekologikorako europar araudi barria

Imanol Sarasola Enologoa 2007-12-05 13:55   Jan edanak

Orain arte, mahats ekologikoagaz eginiko ardaoa arautua egon da, hau da, lehengaia; baina ez, ostera, produziduteko metodoa, ohiko metodoa jarraituz egiten dabe eta. Horregaitik, Orwine proiektuaren helburua ardaogintzarako teknologien araudia zehaztea da.

Orwinenekazaritza ekologikorako europar araudi barria izango da. Ikerketa proiektu hori Europako Komisioak diruz lagundu dau eta 2009an, lanak bukatu eta indarrean jartea espero da.

Orain arte, mahats ekologikoagaz eginiko ardaoa arautua egon da, hau da, lehengaia; baina ez, ostera, produziduteko metodoa, ohiko metodoa jarraituz egiten dabe eta. Horregaitik, Orwine proiektuaren helburua ardaogintzarako teknologien araudia zehaztea da. Arauon oinarria ardao ekologikoa egiteko orduan ingurumenagazko begirunea izatea da.

Proiektuaren izen osoa ondorengoa da: 'mahastigintza ekologikoa eta ardaogintzea: ingurumenagazko eta kontsumitzaileakazko begirunean oinarritutako garapen teknologikoak ardao ekologikoaren elaborazinoa hobetzeko eta zientzian oinarritutako lege araudi baten garapena'.

Proiektua aurrera eroateko, bodega pilotu deituriko lekuetan probak egingo dira teknologia berezi eta barritzaileakaz, nekazaritza biologikotik datorren ardaoaren kalidadea hobetzeko sulfito ahalik eta gutxien erabilita.

Proiektuak alkarreragilea izan gura dau. Hau da, Europa mailan zein nazinoarte mailan interesa dauen edonork parte hartzeko moduko ekimena izango da. Ganera, ataraten dan legedia gehiengoaren onarpenagaz eta gehiengoaren onerako izatea gura da.

Proiektuaren helburu nagusiak honakook izango dira:

- Ardaogintza ekologikoan erabilitako praktikak identifikau (bai ardaogile diran edozein lurraldetan, Europako Batasuneko kide diranetan zein izango diranetan) eta ingurumenagazko eragina eta ardaoaren kalidadea aztertzea.

- Erosteko arrazoiak eta ardao ekologikoaren merkaduaren beharrak identifikau, etiketen inguruko araudia osotzeko eta komunikazino estrategiak eregiteko.

- Ardoaren elaboraziorako teknologia berritzaileak garatzea, hauek oinarri ekologikoak izango dituztelarik, bereziki sulfitoen erabilera murriztea.

- Teknologia barritzaileak aplikau lursail-bodegan onarpen eta aplikagarritasuna ebaluau ahal izateko.

- Kodigo bat garatu. Holan, ardaogintza ekologikorako praktika onak eta UE2092/91 araudi barrirako aholkuak zehaztuko dira.

Proiektu honen lantaldea 4 herrialdetako 11 erakundek osotzen dabe. Herrialdeak Italia, Alemania, Suitza eta Frantzia dira. Danen artean ardaogintzako ikuspegi, disziplina eta esperientzia desbardinak batzen ditue. Bestalde, IFOAM UE taldearen bidez, beste lurralde batzuk be ordezkatzen dira bertan, Grezia, Hungria, Espainia, Portugal eta Bulgaria tartean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu