Ardaoak buruko mina sortuko deuskun ala ez jakin daiteke honezkero
2007-12-21 10:42 Jan edanakNASAko ikerlari batek, zenbait ardaotan egon daitekezan osogai burukomin sortzaile kalkulau ahal izateko tramankulua asmau dau. Hainbat amina biometrikok (ardao batzuetan berez sortzen diran osogaiak), buruko mina sortzen dabe bihotzaren erritmoa igoarazoten dabelako.
Jakeka deituriko buruko minaren jatorria, gehienetan, persona bakotxaren portaera eta jokabidean ei dago. Adituek oso gitxitan lotzen dabe janari edo edariakaz. Halan da be, jakeka eta zenbait janari eta edariren arteko loturea topau dabe, besteak beste, gaztaia, alkoholdun edariak (batez be ardao baltza), eskabetxetan dagozan jatekoak, kontserbak, aza fermentatua, aguakatea, maguriak eta platanoak burukomin sortzaile izentau ditue.
NASAko ikerlari batek, zenbait ardaotan egon daitekezan osogai burukomin sortzaile kalkulau ahal izateko tramankulua asmau dau. Hainbat amina biometrikok (ardao batzuetan berez sortzen diran osogaiak), buruko mina sortzen dabe bihotzaren erritmoa igoarazoten dabelako. Tiramina izenagaz ezagutzen dan aminoazido eraldatua da min sortzaileetariko bat.
Jakeka batzuk burmuineko arteriak handitzean sortzen dira, eta emoten dau elikagai eta edari batzuen osogai kimikoek sor leikiela arteria handitze hori, amina biogenoek, berbarako, buruko mina izateko joerea dabenei eragiten deutse.
Richard Mathies, Berkeleyko Unibersidadeko Kimika irakasleak, aitatu doguzan osogaiok atzemoteko tresnea sortu dau. Berau, Mars Organic Analyzer NASAko ikerlaria da eta egitekoa planeta gorrian dagozan molekula organikoak atzemon eta aztertzea da.
‘Beira mikrofabrikatuzko diseinu’ bat erabiliz, Mathies eta bere ikasleek sentsorez beteriko neurri txikiko txip bat sortu dabe. Txipean ardao tanta bat jarri eta likido berezi bategaz nahastuta, ‘adierazle fluoreszente’ bat sortzen da eta honen intensidadeak ardaotan dagoan amina kopurua adierazoten dau.
Kimikako irakasle honen arabera, alkoholdun edari askotan agertzen dira amina desbardinak. Sakeak (arroz ardao japoniarrak), adibidez, alergiak sortarazoten dituan histaminak ditu. Bestalde, tiraminea, buruko mina sor leikena, gehiago agertzen da hartzidura malolaktikoa egin daben ardao baltzetan. Tiramineak adrenalinea askatzen dau eta erritmo kardiakoa eta odolaren presiona igoten ditue eta ondorioz buruko mina sortzen da. Ardaoetan amina biogenak egoteak zerikusi zuzena dauka harztidura edo fermentazino malotaktiko edo bigarren fermentazinoagaz, eta hau ardao baltzek egiten dabe.
Azken buruan, tresna sortu barria sano erabilgarria da, izan be, ikertzaile honen arabera, jenteak berehala jakin leike zein ardaok dituan buruko mina eragin leikioen osogaiak eta horren arabera, erabagi leikie zein ardao edan. Bestalde, irakasle honek ezin izan dau azaldu zergaitik hartzidura malolaktikoak sortzen dauen tiramina gehiago, ezta zergaitik substantzia hau gitxiago sortzen dan ardo zurietan baltzetan baino. Antza danez, oraindino ikertzen dabilz eta ez dago zehaztuta sistematikoki zeintzuk sortzen daben; edozelan be, frogatuta dago ardao beltzek gehiago sortzen dabela.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!