Eusko Ganberek txakolinaren ibilbideei buruzko liburuxka bat argitaratu dabe
2007-07-06 02:00 Jan edanakEgitasmoaren ideia da txakolinaren mundua ezagutarazotea, eta horretarako, bere historia eta zelan egiten dan azaltzen da liburuxkan. Upeltegietatik ibilbidea, lurrazalaren ezaugarriak, produziduten diran mahatsen aldaerak eta merkaturatzen diran markak dira liburuxkak batzen dituan ataletako batzuk.
Izozkiak urte osorako dira onak
2007-07-02 02:00 Jan edanakIzozkiak dietarako elikagai egokia dira eta arazorik barik jan daitekez neurriz kontsumidu ezkero. Eta ez dira udeagaz lotutako produktutzat hartu behar, urteko edozein sasoitan kontsumidu daitekez. Gainera, oso interesgarriak dira, batez be, gomendatutakoa baino esneki gitxiago kontsumiduten daben personentzako.
Ardaoa merkaduratzeko hitzarmena sinatu barri dabe Europak eta Australiak
2007-06-28 02:00 Jan edanakAsko kostata eta negoziazino luzeen ondoren, Europako Batasunak eta Australiak, ardaoen komertzializazinorako bitariko akordioa sinatzea lortu dabe.
Hegaluze solomoak piperradan
2007-06-25 02:00 Jan edanakUdeagaz batera, hegaluzea ugari dago gure arrain dendatan eta denporadako arrainik garrantzitsuenetakoa izanik, hegaluzea landuko dogu oraingoan denporadeari hasierea emoteko.
Transgenikoak
2007-06-15 02:00 Jan edanakElikagaion produktoreak ez dagoz gustura, izan be, transgenikoak hazten ari diran neurrian, elikagai transgenikoek osasunean izan leikien eraginari buruzko eztabaidea be gero eta beroagoa da.
Frantziako nekazarien ardurea ardaoaren inguruan
2007-06-15 02:00 Jan edanakArdaoaren merkaduan itzelezko aldaketak izaten dira egunetik egunera. Kontsumitzaile eta produktore barriek erabat aldatu dabe enologiaren merkadua. Mundu barria deituriko ardao produktoreek salneurri egokiak eta kalidadea be bermatzen ditue.
Galeperrak barazki-eskabetxeagaz eta okaran pureagaz
2007-06-11 02:00 Jan edanakKaixo lagunok. Etxean eukiten doguzan barazkiak erabilita, errezeta berezia egingo dogu gaurkoan. Berezitasun hori galperrek emongo deutse platerari. Goazen, ba, zelan egin ikustera.
Parmigiano-Reggiano/Idiazabal jatorrizko deituren Nazinoarteko I. Jardunaldiak Bilbon
2007-06-06 02:00 Jan edanakLaurogeita hamargarren hamarkadan hasi ziran alkarlanean Parmigiano-Reggiano Jatorrizko Deitura Babestua (JDP) eta Idiazabal gaztaiaren JDP. Ordutik, euren jarduerearen oinarritzat tipizidade eta kalidade organoleptikoa bermatzea lortu dabe
Plaza Barriak Bilbo Hiria Idiazabal Artzai-Gaztai Lehiaketea hartuko dau
2007-06-06 02:00 Jan edanakBilbo Hiria 2007 Idiazabal Artzai-Gaztai Lehiaketea, zapatuan, bagilak 9, izango da Bilboko Plaza Barrian. Alde Zaharreko Dendarien Elkarteak, Idiazabal Jatorrizko Deiturak eta Artzai Gaztak antolatu dabe ekitaldia, Bilbao Bizkaia Kutxaren laguntzaz.
Elikagaien etiketetako informazinoaren harian
2007-06-01 02:00 Jan edanakEtiketako informazioa adi irakurtea komenidu da fabrikatzaileak kontsumitzailearen aurrean hartu dauen konpromisoaren ezaugarria baita. Arauak, oro har, etiketeak argia eta zorrotza izan behar dauela xedatzen dau, ezaugarri, osoketa, izaera, kopuru, jatorri edo fabriketako moduari jagokonez; kontsumitzaileari nahasterik ez sortzeko modukoa izan behar dau.
'Oso ona' 2006ko uzta Errioxan
2007-05-31 02:00 Jan edanakErrioxako Jatorrizko Izendapeneko Plenoak, 2006ko ardao partideari kalifikazino ‘Oso ona’ emotea erabagi dau. Balorazino hau, Errioxako Jatorrizko Izendapen kalifikazinoa, uzta desberdinen kalifikazinoa, oraintsu onartutako ezaugarri zorrotzen arabera egina dago.
Ura eta hidratazinoa
2007-05-18 02:00 Jan edanakUdea gero eta hurrago dago eta eguzkiak gero eta gogorrago joten dauenez, izerdiaren bidez ur asko galtzen da eta gorputza behar bezela hidratetea komenidu da. Ura da geure organismoaren osogai nagusia, pisuaren % 55 eta % 60 bitartean
Entrekota parrillan patata eta hirugihar terrineagaz
2007-05-14 02:00 Jan edanak Kaixo irakurleok, oraingoan okelea landuko dogu, erabat modu tradizionalean preparauko dogu entrekota, izan be, produktu honek ez dau onartzen preparetako beste modurik. Baina guk errezeteari ukutu berezia emoteko guarnizinoa preparauko deutsagu, patateagaz eta hirugiharrez egindakoa. Goazen ba ikustera zelan egiten dan kartako plater hau.Ardaogintzarako lege proposamen barrirako nondik norakoak
2007-05-11 02:00 Jan edanakBruselako iturrien arabera, aurretiaz erabagitako 400.000 hektarea izan beharrean lurretik atara beharreko mahastiak, 200.000 hektarea izatea proposatzekotan omen dabil Europako Batzordea ardaoaren erreformarako sektoreari.
Bizkaiko Txakolinaren eta Sagardoaren ganeko XII. Enologia Jardunaldiak Zallan
2007-05-08 02:00 Jan edanak Maiatzaren 10etik 12ra bitarteanZallako Frutagintza Estazinoa eta bere Soto Esperimentalaren 2006-2007ko uztearen esperimentuzko lan eta emoitzak ezagutzera emongo dira jardunaldietan.
Edoskitze naturala (II)
2007-05-07 02:00 Jan edanakPasa dan artikuluan giza-esnea ezagutu genduan, bere inportantzia eta konposaketea umearen hazkuntzarako. Gaur, gai berberagaz jarraituko dogu, edoskitzaroa, nutrizino arloan, ugaztunen garai kritikoenetarikoa baita.
Azken 35 urteotan Catalunyan 20 bat egun aurreratu da mahats-batzea
2007-04-25 02:00 Jan edanak’Bendimiaren hasiera datan aldaketak Catalunyan, gizakiak klima aldaketan zuzeneko eragina erakutsi dauenetik (1971-2006)’ dau izenburu aitaturiko ikerketeak eta ondorio nagusiena da, beste espezie begetalen antzera, laborantzeak be aldaketa klimatikoaren ondorioak igarri dituala.
Edoskitze naturala (I)
2007-04-20 02:00 Jan edanakUgaztun-espezie guztiek esne berezia eta primerakoa produziduten dabe euren kumeak hazteko. Arrazoi asko dagoz edoskitze naturala beste edozein elikabide baino hobea dala esateko.
Aurreikuspen baikorrak ardaoaren kontsumoari jagokonez
2007-04-16 02:00 Jan edanakPasa den urtarrilaren 30ean Parisen argitaratutako artikulu baten arabera, Vinexporentzat egindako ikerketa batek dakarrenez, 2006-2010 urte bitartean ardaoaren kontsumoak gora egingo dau nazinoartean; % 4’8 igoko da bolumena eta % 9’4 ardaoaren fakturazinoa.
Concassé tomatea
2007-04-13 02:00 Jan edanakOraingoan guarnizino berezi bat landuko dogu, concassé tomatea, hain zuzen; merezidu dau ikastea zelan egiten dan ze ia plater guztien laguntzaile oso ona da eta, gainera erraza preparetan eta momentu batean egitekoa da. Jantzi amantala eta hasi gaitezan arrain, okela, entsalada zein hasierako plateretarako balio dauen guarnizino hau preparetan.
Iruzkintxu bat: neuk, harako hatan K.Michelenak proposatu eban modura, "euzko" ibiliko neuke "vasco" esateko, eta "euskal" "euskaldun" esateko bakarrik...
»» 50 euskal enpresa baino gehiago ...