Ardaoa merkaduratzeko hitzarmena sinatu barri dabe Europak eta Australiak
2007-06-28 02:00 Jan edanakAsko kostata eta negoziazino luzeen ondoren, Europako Batasunak eta Australiak, ardaoen komertzializazinorako bitariko akordioa sinatzea lortu dabe.
Asko kostata eta negoziazino luzeen ondoren, Europako Batasunak eta Australiak, ardaoen komertzializazinorako bitariko akordioa sinatzea lortu dabe. Europako eta Australiako ordezkariek Camberran sinatutako akordioan, Europako Batasuneko ezaugarri geografikoak babestu eta legea indarrean jartzen danetik, Australian, Europan oso ezagunak diran 12 izen ez erabiltea onartu dabe. Besteak beste, ‘Jerez’ edo ‘Mantzanilla’. Australiak ‘Porto’ edo ‘Champagne’ izenak be ezin izango ditu erabili.
Urteak eta urteak emon ditue bi lurraldeek akordioa gauzatzeko. Aurretiaz egoan hitzarmena 1994koa zan. Hitzarmen barria lehenik, Europako Batasuneko ministroek sinatuko dabe baina behin betikoa izna daiten, Australiako agintarien sindaurea be beharrezkoa izango da.
Europako Nekazaritza Komisarioaren arabera, Marian Fischer Boel, hitzarmen barriak Europako Batasuneko indikazino geografikoak bere osotasunean babesten ditu, baita kanpora saltzeko egiten diran ardaoena be eta Europako etiketen araudia bere horretan onartzen dau.
Aurreko hitzarmenagaz alderatuta, 1994koagaz, hobekuntza ugari ditu eta Europako produktoreen behar nagusiak beregain hartzen ditu, besteak beste, praktika enologikoen hobekuntzak edo arbitrajerako egutegiak. Hitzarmen barriak, bestalde, praktika enologikoetarako erispide zehatzagoak ezartzen ditu, ezaugarri sanitario eta fitosanitarioak barne.
Bien arteko ardaoen komertzializazinoa defizitarioa da Europako Batasunerako, izan be, 2006an, Europatik Australiara 62 miloe euro saldu ziran ardaotan eta bertatik Europara, 868 miloe euro.
Hitzarmenak, ardaoen etiketazinorako Europako Batasunako araudia onartuko dau, izan be, australiarrek euren ardaoen etiketetan europarrek adierazoten dituen ezaugarriak aitatzea nahitaezkoa izango da eta era berean ezin izango ditue hangoak ez diran bariedadeak aitatu, besteak beste, Hermitage edo Lambrusco.
Azken buruan, hitzarmenaren arabera, australiarrek ardaoaren kalidadearen gainean ohiko dituezan definizinoak erabilten jarraitu ahal izango dabe baina horretarako ezinbesteko baldintza izango da Europako ardaoak ez kaltetzea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!