Txakolinaren mahats-batzearen VIII. Jaia Zarautzen
2007-09-12 02:00 Jan edanakOspakizun honetako ekitaldiak natureagaz zeozelako loturea dauenez, eguna txakolin upategi batera egingo dan bisiteagaz hasiko da. Ostean, txakolina probetako aukerea, bertsolariak, herri-kirolak eta beste hainbat ekitaldi izango dira.
Zarauzko Turismo Bulegoak eta ‘Getariako Txakolina’ Jatorrizko Izentapenak Txakolinaren mahats-batzearen VIII. Jaia antolatu dabe. Jaia udaletxeko plazan izango da zapatu honetan, irailak 15. Bertan, 1.200 txakolin botila izango dira publikoak edateko.
Ospakizun honetako ekitaldiak natureagaz zeozelako loturea dauenez, eguna txakolin upategi batera egingo dan bisiteagaz hasiko da. Iñurritza inguruko dunak eta padurea pasau ostean, Talaimendira igon eta Talai-berri upategia bisitauko da.
Eguerdiko 12:00etan, udaletxeko plazan jaiaren ekitaldirik ikusgarriena hasiko da. Bertan, upategi bakotxak bere mahatsa zapalduko dau publikoari teknikea erakusteko. Ondoren, Zarautz Abesbatza taldeak ekitaldia eskainiko dau Andoni Egañaren eta Sebastian Lizasoren bertso-saioaren aurretik.
Txakolin mueta desbardinak probetako aukerea
Jatorrizko Izentapenean inskribautako upategiek euren txakolina probetako aukerea eskainiko dabe 12:30ean. Bestalde, piper berdeak, antxoak, atuna eta beste hainbat jateko izango dira eskuragai.
Jatekoaz eta edatekoaz ganera, herri-kirolen erakusketea izango da, txistularien eta Iratzarriko Lagunak eta Zarautz Abesbatza taldeen laguntzinoagaz. Bestalde, ekimenarekin bat eginez, Zarauzko hainbat jatetxek txakolinagaz landutako menu bereziak egingo ditue.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!