Eusko Ganberek txakolinaren ibilbideei buruzko liburuxka bat argitaratu dabe
2007-07-06 02:00 Jan edanakEgitasmoaren ideia da txakolinaren mundua ezagutarazotea, eta horretarako, bere historia eta zelan egiten dan azaltzen da liburuxkan. Upeltegietatik ibilbidea, lurrazalaren ezaugarriak, produziduten diran mahatsen aldaerak eta merkaturatzen diran markak dira liburuxkak batzen dituan ataletako batzuk.
Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza ganberek Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako txakolinaren ibilbideei buruzko liburuxka bat argitaratu dabe, Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailagaz lankidetzan.
Txakolingintzeak eta txakolinaren kontsumoak azken aldian izandako gorakadeak upeltegiak bisitetako eta txakolina probetako interes turistikoa piztu dabe, Eusko Ganberen iturriek nabarmendu dabenez.
Egitasmoaren ideia da txakolinaren mundua ezagutarazotea, eta horretarako, bere historia eta zelan egiten dan azaltzen da liburuxkan. Upeltegietatik ibilbidea, lurrazalaren ezaugarriak, produziduten diran mahatsen aldaerak eta merkaturatzen diran markak dira liburuxkak batzen dituan ataletako batzuk. Gainera, eskaintza turistikoa osotzen daben eta bisitau beharrekoak diran beste leku batzuk be jaso dira.
EAEko Lurralde Historiko bakotxean, Jatorrizko Deiturearen Kontseilu Arautzaileak arduratzen dira Arabako Txakolinaren, Bizkaiko Txakolinaren eta Getariako Txakolinaren kontrolaz eta sustapenaz; Eusko Ganberek, bere aldetik, txakolinagaz lotutako eskaintza turistiko zabaltzea eta enoturismoaren garapenari balioa emotea dabe helburutzat.
Liburuxka informatiboak euskeraz eta gaztelaniaz dagoz, eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako txakolinaren ibilbide desbardinak ezagutarazoten ditue. Bilbo, Donostia eta Gasteizko eta eskaintza honetan parte hartzen daben upeltegiak dagozan herrietako turismo-bulegoak arduratuko dira liburuxken banaketeaz. Gainera, Estadu osoko turismo alorreko azoketan be banatuko da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!