Hegaluze solomoak piperradan

Benat Ormaetxea Jauregibarria Jatetxeko Sukaldaria 2007-06-25 02:00   Jan edanak

Udeagaz batera, hegaluzea ugari dago gure arrain dendatan eta denporadako arrainik garrantzitsuenetakoa izanik, hegaluzea landuko dogu oraingoan denporadeari hasierea emoteko.

Kaixo irakurleok, udeagaz batera hegaluzea ugari dago gure arrain dendatan eta denporadako arrainik garrantzitsuenetakoa izanik, hegaluzea landuko dogu oraingoan denporadeari hasierea emoteko. Era tradizionalean egingo dogu orain baina aurrerago beste errezeta batzuk lantzeko amesa dogu.


Hegaluze solomoak piperradan

Osogaiak 4 lagunentzat:

- Hegaluzea: 0’88 kilo.
- Berakatz-atalak: 3.
- Kipulea, 0’60 kilo.
- Piper berdea: 0’20 kilo.
- Pipermorroa: 0’15 kilo.


Zelan egin:

Piperradea preparetako, lehenengo pipermorroak erre eta zuritu. Ondoren, piper berdea prijidu eta zuritu. Txikitu berakatza brunoisean eta zatitu berdura guztiak kubo txikitan. Jarri ontzi batean berdurak gogortasunaren arabera, eta azkenik, bota tomate-saltsea; osogai guztiak nahastau baina bakotxaren sendotasuna desagerrarazo barik. Gatz puntua jarri eta urunetatik pasau hegaluzea. Jarri zartagin batean orioa eta berakatz apur bat, egin hegaluzea bi aldeetatik larregi erre barik. Jarraian ondo sikatu piperradeari koiperik ez gehitzeko. Gehitu piperradea, eta itxi astiro-astiro berotzen. Azken buruan, platerera ataratea baino ez da faltako.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu