Galeperrak barazki-eskabetxeagaz eta okaran pureagaz
2007-06-11 02:00 Jan edanakKaixo lagunok. Etxean eukiten doguzan barazkiak erabilita, errezeta berezia egingo dogu gaurkoan. Berezitasun hori galperrek emongo deutse platerari. Goazen, ba, zelan egin ikustera.
Kaixo lagunok. Etxean eukiten doguzan barazkiak erabilita, errezeta berezia egingo dogu gaurkoan. Berezitasun hori galperrek emongo deutse platerari. Goazen, ba, zelan egin ikustera.
Galeperrak barazki-eskabetxeagaz eta okaran pureagaz
Osogaiak:
Galeperrak egiteko
- Galeperrak: 4
- Gatza.
- Piperbaltz zuria.
Barazki-eskabetxea egiteko
- Oliba orioa: 0,15 l.
- Zanoria: 0,20 kg.
- Kipulatxuak: 12 ale.
- Berakatza: 2 ale.
- Ura: 250 ml.
- Ardao zuria: 0,25 l.
- Ozpina: 0,25 l.
- Ereinotz-orri bat.
- Ezkai apurtxu bat.
- Piperbaltz baltza: 6 garau.
- Gatza.
Okaran-purea egiteko:
-Okaranak.
Zelan egin:
Galeperrak garbitu eta hazurrak kendu. Gatza eta piperra bota eta kordeltxu bategaz amarrau, prijidukeran apurtu ez daitezan.
Eskabetxea egiteko: preparau barazkiak: txikitu kipulatxuak eta egosi hamar minutuz, biguntzeko. Zuritu zanoriak (hiru zanoria persona bakotxeko) eta berakatza. Orioan, prijidu galeperrak eta, ostean, plater batera atara. Orio horretan bertan, zanoriak, egositako kipulatxuak eta berakatza prijidu, ardaoa, espeziak eta galeperrak ganeratu, tapau eta su txikian itxi 15-20 minutuz. Ostean, hotzitu arte itxi.
Garrantzitsua: eskabetxeak galeperrak tapau behar ditu eta, gero, hozkailuan euki 15 egunetan, beti be eskabetxe barruan.
Saltsea egiteko: epeldu 2 dl. eskabetxe eta disolbidu aurretik hidratautako gelatina gramo batean. Hotzitukeran barriro loditzen bada, eskabetxe gehiago bota.
Hornigaia: barazki-eskabetxea (zanoriak eta kipulatxuak) eta okaran purea.
Zelan atara mahaira: galeperren izterrak eta bularkiak banandu. Azalak kendu eta txikitu bularki bakotxa hiru zatitan. Jarri bularki zatiak plateraren alde batean, bestean izterrak eta erdian barazki-eskabetxea. Ganetik saltsea bota eta, azkenik, okaran-pure apur bat ganeratu inguruan. Bedartxuak erabili azken ikutua emoteko eta on egin.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!