Txaptalizazinoa

Imanol Sarasola Enologoa 2007-09-28 12:50   Jan edanak

Enologiaren ikuspuntutik, ardao bat egiterakoan, alkohola gehitzea, behar badau, ardaoaren onerako izaten da. Hainbat metodo dagoz hori egiteko, tokiaren eta egoeren arabera, batzuk legearen barruan dagozanak eta beste batzuk legediatik kanpo. Erremolatxearen azukerea edo kainabera azukerea erabilten diranean, prozesuari txaptalizazinoa deitzen jako.

Azukera industrialagaz eginiko txaptalizazinoa espainiar estadua edo Italia lako estaduek onartu ez arren, OIV edo Ardaogintzarako Nazinoarteko Erakundea jakinaren gainean egonik, Alemaniak eta Frantziak izkutuan, sekulako diru etekinak ataraten ditue teknika hau erabiliz. Ahalegin guztiak egiten dabilz bai prentseagaz eta baita polítika mailan be, erabilten jarraitu ahal izateko inork salatu barik.

Enologiaren ikuspuntutik, ardao bat egiterakoan, alkohola gehitzea, behar badau, ardaoaren onerako izaten da. Hainbat metodo dagoz hori egiteko, tokiaren eta egoeren arabera, batzuk legearen barruan dagozanak eta beste batzuk legediatik kanpo. Erremolatxearen azukerea edo kainabera azukerea erabilten diranean, prozesuari txaptalizazinoa deitzen jako. Teknika hau, Frantziako edo Europako gaur eguneko ardaoaren definizino legalagaz kontraesanean egongo litzateke: ‘Ardaoa, mahats morda (zapaldu edo ez zapalduakaz) edo muztioaren hartzidura alkoholikoaren ondorioz lorturiko produktua da’.

Herrialde hotzetan, plubiometria handiagaz, gaixotasun kriptogamikoak gehiago dira, eta horregaitik, beharrezkoagok dira botritisa, mildiua edo oidioa lako gaixotasunei aurre egiteko tratamendu fitosanitarioak. Lurralde horreetan, txaptalizazinoa konponbide bat izan daiteke. Gaixotasunen arriskuaren bildurrez, mahatsa heldu aurretik batu eta gero, hartzidurarako berez ez dauen azukerea gehitzen jako, holan, produkzinoari eusteko. Teknika hau, batez be, ardao zuriakaz erabilten da, edukin fenolikoa ez dalako ardao baltzen binifikazinoan bezain garrantzitsua. Muztioari azukerarik ez gehitzeko, aukera bat muztio kontzentratua erabiltea da. Espainiar estadua edo Italia lako herrialdeei azken hau komenidu jake gehiegizko produkzinoari atarabidea emoteko. Gainera, muztio kontzentratuak, mahatsetik ataratakoa izanik, ardaoaren definizinoaren baldintzak beteko leukez.

Ardaogintzarako Nazinoarteko Erakundeak egin nahi dauen erreformea egiterakoan, partaide diran herrialdeak ez dira ados jarten gai honi jagokonean. Europako Batzordeak, txaptalizazinorako baimenak kentzea proposatu eban, pentsaurik holan ebitau egingo litzatekeela teknika honen erabilerea Europan.

Orain dala gitxi, Nekazaritzarako Europako Komisarioak, Mariann Fisher Boelek, adierazpen batzuetan onartu dau zailtasun handiak dagozala ardaoari azukerea gehitzea galarazoteko proposaturiko lege proposamenaren aurrean. Italia edo Espainiar estatua alde agertzen dira baina, Alemania edo Frantzia kontra.

Kontuak kontu, emoten dau txaptalizazinoaren desagerpena erreformeak proposatzen dauen beste neurri bati lotua agertzen dala, Espainiar estadurako txarra izango litzatekeena, hau da, muztioari diru laguntzinoak kendu ipar eta hegoaldeko produktoreen arteko lehia eragozteko, iparraldekoek azukerea erantsi behar deutsenez ardaoari, produkzino gastuak handiagoak diralarik. Fischer Boel and.ak esandakoaren arabera, muztioari emoten jakozan laguntzinoak, urtean 229 milioi Eurokoak dira eta dirutza hori ondo legoke beste erabilera batzuetarako, besteak beste, ardaoaren promozinorako.

Alde batetik, alemaniar ardaogileak kexu agertzen dira, azukerearen erabilerea galarazo ezkero, euren ardaogintza bertan behera geratzeko arriskua ikusten dabe. Izan be, australiar eta estadubatuar ardaoak gero eta zabalago dabilz Europan eta honeek be azukerea gehitzen deutse ardaoei.

Beste aldetik, aldaketa klimatikoa be garrantzitsua da; azken aldiko ikerketek, batez be, Aviñoneko INRAkoek dinoe beroketa globala dala eta, gero eta txikiagoa dala azukerearen beharra gaur egun. Gainera, egunetik egunera, kontsumitzaileek gradu gitxiagoko ardaoak eskatzen ditue eta, beraz, badirudi txaptalizazinoak ez dauela indar handirik izango etorkizunean. Bestalde, frantziar ardaogintzaren nazinoarteko izen ona galtzea ekar leike teknika honen erabilereak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu