Udan, entsaladak
2007-07-12 02:00 Jan edanakBeroagaz, goserik ia-ia ez da sentiduten eta horregaitik frutak, barazkiak eta era guztietako entsaladak inoiz baino erakargarriagoak izaten dira. Ez hori bakarrik, elikadurearen ikuspegitik be, oso osasuntsuak dira.
Beroagaz, goserik ia-ia ez da sentiduten eta horregaitik frutak, barazkiak eta era guztietako entsaladak inoiz baino erakargarriagoak izaten dira. Ez hori bakarrik, elikadurearen ikuspegitik be, oso osasuntsuak dira. Dieta mediterraneoari erreparau eutsenean, nutrizino-adituak jaubetu ziran dieta horregaz osasun-arazo gitxiago sortzen zirala.
Urte osoan eskura egoten diran arren, udan jaten da barazki gehien: gordinik jan daitekez, kozinauta, zumoa eginda, bakarrean zein nahasian entsalada moduan.
Oraingoan, entsaladak aztertuko doguz. Erraz preparetan dira eta errazago jan. Freskagarriak izateaz gan, nutrizio ikuspuntutik oso aberatsak izan daitekez. Dana dala, askotan desorekatuak eta gantz gehiegigaz preparetako arriskua dago. Dieta mediterraneoko entsaladetan barazkiak gordinik erabilten dira eta oliba orioagaz. Gaur egun aurrez egindako entsaladak erosi geinkez supermerkatuetan, ia guztiak maionesa edo antzeko saltsakaz. Askotan, preparautako entsalada horreek, kontserban saltsen dira, beraz, nutrizioaren aldetik galerak izan ohi dira, batez be bitaminen galerak.
Elikadura orekatua beteteko ezinbestekoak dira entsaladak. Ez dira dietearen konplementu bat, funtsezko elikagaia baino. Arrazoiak ondokoak dira:
- Hidratau eta freskatu egiten gaitue. Entsaladearen oinarri izanik, edozein barazkiren osoketearen % 90 baino gehiago ura da. Entsaladea hartzea, beraz, egun beroetan gorputza hidratetako modu azkarra da.
- Bizitasuna emoten dabe. Elikagai begetalak bitamina iturri bikainak dira eta, halakotzat, hamaika prozesu organiko erreguletan dabe..
- Organismoa araztu egiten dabe. Nabaria da entsaladearen efektu desintoxikatzaile eta diuretikoa. Horrenbestez, entsaladea egunero hartzeak gehiegizko likidoa kanporatzen laguntzeaz gainera, mesedegarria da hipertensinoa, likido-erretentzinoa eta oliguria (gernu produkzino urria) dabenentzat. Kanporatzen dan gernu bolumena handitzean, likidoak ez eze, bertan disolbautako hondakinak be kanporatzen dira (azido urikoa, urea…). Beraz, hiperurizemia, hezueria, giltzaduretako afekzinoak eta era askotako erreumatismoak sufriduten dituenek edota gultzurrunetan harriak izateko jokerea daben personek entsalada ugari kontsumidutea gomendatzen da.
- Larruazala babesten dabe. Entsaladak hartu ezkero, larruazala bikain mantentzeko beharrezkoak diran oinarrizko mantenugaiez horniduten gara. Kolore bizietako barazkiek (azenarioa, erremolatxa, piperrak, tomatea, etab.) A-bitamina bihurtuko dan beta-karotenoa daukie (larruazala eta mukosak barriztatzen ditu), eta C-bitamina (larruazala zimurrik barik mantentzen dauen kolagenoaren produkzinoa hobetzen dau). Barazki horreek aguakate edo frutu sikuakaz batera hartzen badira gehi oliba oria erabiliz, biderkatu egingo jakuz efejktu onuragarriak. Horrezaz gan, A, C, eta E bitanaminak eta barazkietan dagozan beste substantzia asko (azido alfa-lipoikoa, likopenoa, flabonoideak, selenioa…) antioxidatzaileak dira, funtsezkoak larruazalaren zahartzearen kontra egiteko.
- Bihotza zaintzen dabe. Antioxidatzaileakaz jarraituz, entsaladea bihotzearen lagun mina da. Gatx kardiobaskularren, endekapenezkoen eta minbiziaren garapenean eragina dabelarik, erradikal libreen eragin kaltegarria geldiarazoten dabe.
- Hesteen funtzinoa erreguletan dabe. Entsaladak zuntzean aberatsak diranez, idorreria prebenidu edo bere sintomak hobetzen ditu. Beste aldetik, zuntzak odoletako kolesterola murrizten eta gluzemia kontroletan laguntzen dau.
- Kaloria gitxikoak dira.
- Anemiari aurre egiteko onak dira. Burdin edo azido folikorik eza era batzuetako anemiarekin lotu izan da, baina orri berdedun barazkiek klorofila eta folato ugari daukienez, anemia dabenentzako oso onak dira. Landarezkoen burdina (hemo ez dan burdina) harik eta hobeto aprobetxetako otorduan C bitamina ugari daukien elikagaiak sartzea aholkatzen da: zitrikoak, kiwia, piperra, tomatea, etab. Beste aldetik, folato asko daukienez, haurdun dagoan emakumearen dietan entsalada horri berdeko barazkiak erabiltea komenidu da.
Azken buruan, arrazoi inportantena egunero entsaladak jateko zera da: oso goxoak eta nutritiboak dirala. Entsaladan zenbat eta barazki mueta gehiago sartu oparoagoa izango da nutrizinoaren aldetik. Entsaladak preparetako orduan, osogarri lez, frutu sikuak, gaztaia, garagardao legamia, sesamo haziak, galorratza edota bestelako produktu dietetikoak sartzea oso ona da.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!