Frantziako nekazarien ardurea ardaoaren inguruan

Imanol Sarasola Enologoa 2007-06-15 02:00   Jan edanak

Ardaoaren merkaduan itzelezko aldaketak izaten dira egunetik egunera. Kontsumitzaile eta produktore barriek erabat aldatu dabe enologiaren merkadua. Mundu barria deituriko ardao produktoreek salneurri egokiak eta kalidadea be bermatzen ditue.

Ardaoaren merkaduan itzelezko aldaketak izaten dira egunetik egunera. Kontsumitzaile eta produktore barriek erabat aldatu dabe enologiaren merkadua. Mundu barria deituriko ardao produktoreek salneurri egokiak eta kalidadea be bermatzen ditue. Bestalde, Europako produktore tradizionalak ikusten hasi dira urtetik urtera salmentak beherantz doazela. Aurreikuspen apur bat eginez esan daiteke orain arte produktore handitzat izan doguzan lurralde batzuk, epe motzera, izen handia galduko dabela eta ardaogintzan ibilbide laburreko herrialdeek hartuko leukiela leku hori.

Gatxa ei da ardaoaren erreformea Europan, izan be, COPA-COGECA erakundeak, Europar Batasuneko Nekazarien Alkarteak, oraintsu atzera bota dau Batasuneko Gobernuak eskainitako erreforma proposamena. Proposamen honetan, besteak beste, Mundu barriko ardaoen antzera, kalidade kontrolei kasu gitxiago egitea eta mahasti landare bariedadeen liberazinoa proposatzen ziran.

Frantziar produktoreek Nicolás Sarkozy presidentearen kontrako kanpainea egingo dabela dinoe. Antza danez, arazoaren jatorria Frantzian dago. Izan be, kanpoko herrialdeetakoakaz lehiatzea ezinezkoa da produktore frantziarrentzako, jarraitu beharreko araudia zorrotzegia dalako eta, bitartean, kanpoan, araudi askoz malguagoagaz, antzeko kalidadeko ardaoak egiten dituezalako prezio erdian. Ondorioz, urtetik urtera, gitxiago saltzen dabe eta galera ekonomikoak aguantau ezinekoak dira. Egoerea oso larria da eta nekazarien jarrereari ‘terrorismo ideologikoa’ be deitu izan deutse. CRAVkoek, Ardaogintza Ekintzarako Komitea izeneko mobimentu bateko kideek tirokatu egin ei ditue kanpoko ardaoa daroen kamioak eta supermerkadu handien kontrako erasoak be izan dira ardaoa dala eta.

Egoerea larriagotzeko, ‘talde terrorista enologikoa’ deitutakoak azken aukerea eskaini deutso Frantziako presidenteari egoerea aldatzeko. Ikusteko dago Sarkozyk zer egingo dauen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu