Odol taldearen araberako dietea
2008-03-18 09:50 Jan edanakOrganismoa egoera onari eusteko dagozan dieta ugarien artean, odol taldearen arabera egindakoa be badago. Odol talde bereko personen ezaugarri komunak kontuan izanik, dieta honek odol-talde bakotxari hobeto egokitzen jakozan elikagaiak zehazten ditu. Elikagai batzuk besteen aurrean zelan lehenetsi be azaltzen dau.
'Gastronomia gida' eta 'Pintxo bonoa' aurkeztu ditu Gernikako Turismo Sailak
2008-03-14 14:34 Jan edanakBisitarien artean ondare kultural eta gastronomikoa ezagutarazoteko asmoz, Gernika-Lumoko Udaleko Turismo Sailak eta ostalaritza eta merkataritzako ordezkariek hainbat ekimen abiarazo ditue. Horreen artean, esanguratsuenak 'pintxo bonoa' eta 'gida gastronomikoa' dira. Elai Alai aretoan aurkeztu ditue.
Gradu gitxiagoko ardao barri bat: Altos de la Ermita
2008-03-07 11:04 Jan edanakCasa de la Ermita taldeak teknika barri baten bidez 'alkohol gitxiagoko ardaoa' atara barri dau, % 6´5 - 7 gradukoa, ardao normal baten graduazinoaren erdia dauena. Ardao baltz barri horrek, Altos de la Ermita deiturikoak, merkadua gradu gitxiagoko ardaoak eskatzen dagoan momentuan sortutakoa bada be, legeak ezarritakoa bete beharko dau.
Itsaskia, edozein ospakizunetarako errege nutritiboa
2008-03-04 13:53 Jan edanakItsaskia oso aberatsa da gatz mineraletan, batez be burdinean, zinkean, potasioan eta iodoan, nahiz eta espeziearen arabera konzentrazinoak aldatu egiten diran.
Idiazabal gaztaiaren kremea
2008-02-26 11:33 Jan edanakIdiazabal gaztaia ardatz hartuta, krema bat preparauko dogu. Horretarako beste gazta batzuk be erabiliko doguz, baina honeek textura berezi bat lortzeko baino ez, izan be, gusto printzipala idiazabal gaztaiak emongo deutso.
Klima aldaketearen eragina ardaogintzan
2008-02-22 10:13 Jan edanakXanpainea eta Altsaziako ardaoak zorioneko dagoz. Europa osoan emon dan tenperaturen igoerea dala eta, bi edari horreek produziduten diran lurraldeek klima ideala topau dabe.
Kafea eta kafeinea
2008-02-14 11:32 Jan edanakKafea, kafeina gehien dauen edari naturala da. Eta kafeinea kafeak dauen substantzia ezagunena, bizigarritasuna ez eze mingostasuna be emoten deutsona.
Zenbat denpora gorde daiteke edan barik itxi dan ardaoa?
2008-02-07 13:47 Jan edanakAireztatzea errazten dauen oxigenoak berak kaltetzen dau ardaoa eta usainak eraldatzen hasten dira. Horrexegaitik, hasiera batean behintzat, erremediorik onena botilea barriro zarratu eta toki ilun batean gordetea da ahalik eta gehien iraun daian.
Bizkaiko Txakolinaren 905.000 litro egin dira aurten, 2006an baino 35.000 gitxiago
2008-01-28 18:21 Jan edanakKanpainan produzidutako txakolinaren % 80 Bizkaian kontsumiduko da. Ganerakoa Madrilera eta Bartzelonara joango da, eta 40.000 botila inguru nazinoarteko merkatuetara bialduko dira (AEBetara, Norvegiara eta Alemaniara).
Arrantzako produktu barriei buruzko jardunaldia Markina-Xemeinen
2008-01-28 17:39 Jan edanakLeartiker Lea Artibai Ikastetxeko Elikagaien Teknologiako sailak arrantzako produktu barriei buruzko jardunaldi teknikoa antolatu dau urtarrilaren 29rako. Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Sailaren laguntzinoagaz preparautako jardunaldi hau Markina-Xemeingo Esperanza eraikineko enpresa-aretoan egingo da.
Ardaoa edan ostean, zer egin botileagaz: berrerabili ala birziklatu?
2008-01-25 11:21 Jan edanakEstaduko ingurumen ministeritzeak jatetxeetan ardao botilak hutsitu ostean berrerabilteko lege proposamena egin dau. Proposamen hori Hondakinen Nazino Planean dago eta hilabete gitxi barru indarrean jarteko asmoa dabe. Ardaogintza sektorea lege proposamenaren kontra dago.
Lekeitioko emakumeek herriko jatorrizko 28 errezetagaz osotutako liburua aurkeztu dau Udalak
2008-01-23 10:32 Jan edanak‘Lapikokuak, Zartainekuak eta Postriak. Lekeitioko Errezetak’ izenburuko liburuak Lekeitioko jatorrizko 28 errezeta berezienetakoak, honeek preparetako jarraibideak eta argazkiak batzen ditu.
Jateko garbigarriak
2008-01-15 11:27 Jan edanakEguneroko elikaduran fruta eta barazkiak sartzea oso ona da gorputzari gehiegikeria gastronomikoetatik 'desintoxiketan' laguntzeko.
Fruta eta barazkietan aberatsa dan dieta baten eragin garbigarria bere ur eta zuntz kopuru altuan, potasio aberastasunean eta sodio ekarpen bajuan oinarritzen da.
Europar Batasunak onartutako mahasti eta ardaogintzarako araudi barria
2008-01-08 14:46 Jan edanakArdaoaren OCM barria aldaketa handia izango da, izan be, merkatua arautze hutsetik lehiakortasunari lehentasuna emotera igaroko da. Aurrekoa sektoreko arazoei aurre egiteko malguegia zan eta barria askoz zehatzagoa izango da.
Almendrak eta Gabonetako postreak
2007-12-28 13:03 Jan edanakGizakiontzako, almendrea oso antxinatik da elikagai garrantzitsua. Nutrienteei jagokenez, eta sukaldean dituan propiedadeak dirala eta, oso estimadua izan ohi da. Ganera, almendrea oso elikagai gomendagarria da kirolarientzat edo lan fisko gogorra egiten dabenentzat.
Ardaoak buruko mina sortuko deuskun ala ez jakin daiteke honezkero
2007-12-21 10:42 Jan edanakNASAko ikerlari batek, zenbait ardaotan egon daitekezan osogai burukomin sortzaile kalkulau ahal izateko tramankulua asmau dau. Hainbat amina biometrikok (ardao batzuetan berez sortzen diran osogaiak), buruko mina sortzen dabe bihotzaren erritmoa igoarazoten dabelako.
Legatz-isats betea laban
2007-12-20 14:27 Jan edanak Gabonetako otorduetarako egokia izan daitekeen errezetea aurkeztuko deutsuet. Oraingoan arraina landuko dogu eta ez edozelakoa, lebatza, hain zuzen be: legatz-isats betea.Elikagaiek eragindako alergiak
2007-12-14 15:34 Jan edanakAlergiek gero eta herritar gehiagori eragiten deutsie. Polenari eta giroko hautsari alergia izatea dira hedatuenak. Baina elikagaietan be badagoz substantzia alergenoak. Artikulu honetan, ohikoak diran alergiak azalduko doguz.
Orwine, nekazaritza ekologikorako europar araudi barria
2007-12-05 13:55 Jan edanakOrain arte, mahats ekologikoagaz eginiko ardaoa arautua egon da, hau da, lehengaia; baina ez, ostera, produziduteko metodoa, ohiko metodoa jarraituz egiten dabe eta. Horregaitik, Orwine proiektuaren helburua ardaogintzarako teknologien araudia zehaztea da.
Elikadura Jokaerearen Nahasteak, azterketa orokorra
2007-11-30 13:25 Jan edanakOinarria bardin antzekoa da elikadurearen nahasketa guztietan: norberaren gorputzaren ukapena. Bestelako sintomez gan, elikadura jokaerak aldatzen doaz, Elikadura Jokaeraren Nahastea gaixotasun larri bihurtu arte, berbarako, desnutrizinoa.
Iruzkintxu bat: neuk, harako hatan K.Michelenak proposatu eban modura, "euzko" ibiliko neuke "vasco" esateko, eta "euskal" "euskaldun" esateko bakarrik...
»» 50 euskal enpresa baino gehiago ...