2007an ardao produkzinoa % 6’9 bajatu zan

Imanol Sarasola Enologoa 2008-04-29 13:04   Jan edanak

Produkzino jatsiera handiena, ardao produktore nagusienak diran lurraldeetan emon zan, Italia, Frantzia eta Espainian. Ardao produkzinoa, Europan % 9’33 bajatu zan, 2002koagaz batera, azken 15 urteetako daturik bajuena Europako Batasunean.

OIV edo Nazinoarteko Ardoaren Erakundearen arabera, 2007an % 6’9 ardao gitxiago produzidu zan munduan. Nahiz eta aurreko bi urteetan igoerea egon, 2007an Europan upealako beherakadea egon zan eta hori ez zan beste herrialdeetako ardaoagaz bardindu edo orekatu.

Produkzino jatsiera handiena, ardao produktore nagusienak diran lurraldeetan emon zan, Italia, Frantzia eta Espainian. Ardao produkzinoa, Europan % 9’33 bajatu zan, 2002koagaz batera, azken 15 urteetako daturik bajuena Europako Batasunean.

Espainiar estaduari jagokonean, 2007an, aurreko urtean baino 3,473 miloe hektolitro gitxiago produzidu ziran, 34,700 miloe hektolitro, hain zuzen be.

Askoz handiagoa izan zan Italiako jatsierea, 7,562 miloekoa, hain zuzen; dana dala, munduko produktore nagusiena izaten jarraitzen dau 45,900 miloe heltolitrogaz. Frantziak 45.400 produzidu zituan, aurreko urtean baino 6,876 miiei hektolitro gitxiago.

Federico Castellucci, OIVko Zuzendari Nagusiak, hiru ezaugarri aitatu zituan produzkinoaren beherakada hori arrazoitzeko, batetik, prezioen geldialdia, bestetik, aurreko urteetako gehiegizko produkzioa eta azkenik, agintariek bultzatutako mahasti kentzea.

Beste alde batetik, OIVko arduradunak baieztatu eban Hego hemisferion eta Estadu Batuetan izandako igoerea adierazgarria izan dala; horrezaz gan, Brasilen izandako igoerea be esanguratsua dala jakinarazo eban eta Brasil etorkizunerako ardaogintzan protagonista nagusietako bat izango dala. Brasileko produkzinoa 2006an 2,372koa izatetik, 2007an, 3,337miloe hektolitro izatera igaro zan.

Argentinan, ostera, 3,50 miloe hektolitro gitxitu zan eta 2,22 miloe Txilen, baina asko igon zan Estadu Batuetan eta Zelanda Barrian.

Ardao kontsumoari jagokonez, OIVko arduradunak adierazo eban 2006koaren antzeko datuak izan zirala 2007an.

Europako Batasunean, kontsumo joerek jatsierea erakusten jarraitzen dabe, OIVko arduradunaren arabera, kontsumo tradizionala galtzen ari da eta bezero barri zorrotzagoak sortzen ari dira, honeek bariedade desbardinak eta kalidadea eskatzen dabelarik.

Produktore handietan emon dan beherakadearen aurrean arduratuta egon behar dala gaineratu eban, barruko merkatua produkzinorako pizgarria dalako.

Ardaoen salmentak 7’1 hazi ziran 2007an munduan. Espainiak Frantzia gainditu eban salmentetan, hau bigarren izan zalarik Italiaren atzetik.

Italiar ardaoak izan ziran kanpora gehien saldu ziranak, 18’8 miloe hektolitro, guztiaren % 21. Ondoren, Espainiar estatukoak, 15’3 miloe (% 17) eta ondoren, Frantziakoak 15’2 miloe (% 17).

Europako Batasunean mahastiz landatutako lur sailak asko murriztu badira be, gehien landatua dauena Espainia da, 1.169 miloe hektarea mahasti. Frantziak, barriz, 867 miloe hektarea eta Italiak 840 miloe.

Ardeoen prezioei dagokienean, 2007an igoera bat atzemon zan produkzinoaren beherakadeak sortutakoa eta, beraz, 2004an gehiegizko produkzinoak sortarazotako prezioen beherakadea bertan behera geratu dala gaineratu eban.

Azken buruan, OIVko presidenteak adierazo eban, ardaogintza arloak aldaketa klimatikoaren eraginari be aurre egin beharko deutsola eta horretarako teknologia barrien alde apostu egitea proposatu eban. Bestalde, gaineratu eban, Argentinak OIV barruan sartzeko eskaerea egin dauela, orain arte begirale baino ez dalarik izan; hurrengo Asanblada Orokorra Italiako Verona herrian izango da bagilean eta hantxe onartu ahal izango dabe bertako kide.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu