Idiazabal gaztaiaren kremea
2008-02-26 11:33 Jan edanakIdiazabal gaztaia ardatz hartuta, krema bat preparauko dogu. Horretarako beste gazta batzuk be erabiliko doguz, baina honeek textura berezi bat lortzeko baino ez, izan be, gusto printzipala idiazabal gaztaiak emongo deutso.
Aupa irakurleak, gaurkoan errezeta gozo eta erraz bat landuko dogu, idiazabal gaztaia ardatz hartuta, krema bat preparauko dogu. Horretarako beste gazta batzuk be erabiliko doguz, baina honeek textura berezi bat lortzeko baino ez, izan be, gusto printzipala idiazabal gaztaiak emongo deutso. Beraz, gaztaizalea bazara, pozik preparauko dozu errezeta hau. Besterik barik, amantala jantzi eta hasi gaitezan.
Idiazabal gaztaiaren kremea
Osogaiak (Sei lagunentzako)
- 100 gr. esne.
- 100 gr. esnegain.
- 100 gr. azukera.
- 100 gr. mascarpone gaztaia.
- 50 gr. philadelphia gaztaia.
- 50 gr. birrinduriko idiazabal gaztaia.
Zelan egin
Osogai guztiak lapiko batean sartu eta su motelean jarri, astiro-astiro eta etenik egin barik irabiatuz. Nahaste guztia gaztai zatirik barik geratzen danean, hau da, ondo disolbiduten danean, surtatik atara, eta geratzen dan kremea beste lapiko batera atarako dogu, bero dagoanez, barrenean inkau ez daiten. Jarraian, hozkailuan sartu, hotzitzen itxi eta prest egongo da jateko. Idiazabal gaztaiaren kremea bakarrik zein menbrillo kremeagaz eta intxaurrakaz batera jan daiteke. On egin.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!