Tempranillo klon barria Errioxan
2008-04-15 17:50 Jan edanakHelburua, mahats ale eta mahats morda txikiagoak ataratea da, baina, era berean, kalidade handiagoko ardaoa emongo dabe bai kolorean eta baita ardaoa egiteko osogai kimikoetan be.
Errioxako entrepresa bat tempranilloaren mahatsondo klon barriak sortzen hasia da, 2008an merkaturatzeko asmoagaz. Helburua, mahats ale eta mahats morda txikiagoak ataratea da, baina, era berean, kalidade handiagoko ardaoa emongo dabe bai kolorean eta baita ardaoa egiteko osogai kimikoetan be.
Ikerketa proiektu hau, CSIC, INIA, Zientzi eta Teknologia Ministerioa eta Errioxako garapenerako Agentziaren kolaborazinoagaz egin da.
Viveros Provedo, 1926an sorturiko entrepresa da handiena espainiar estaduan mahastigintzarako landareak sortzen, fruta arbolak be landatzen ditualarik. Errioxako instalazinoez gan, Don Beniton, Extremaduran eta Alcazar de San Juanen, Ciudad Realen be baditue beste batzuk. Danetara, 60 lagunek egiten dabe lan bertan eta horreetariko dozena bat inguru, ikerketa prozesuetan ibilten dira buru-belarri.
Tempranillo klon barriak sortzeko proiektua, 70 urtetik gora dituen Errioxako 24 mahastitako 500 mahatsondo aukeratuta egin da. Azterketa desbardinak egin ostean, entrepresan 28 mahatsondo geratu ziran, horreek izan baitziran ondoen egokitu ziranak bila ebilzan baldintzetara.
Mahats barri horreen ezaugarria, aitaturiko entrepresako gerentea dan Ignacio Provedoren arabera, pisua eta mordak txikiagoak izatea da. Ondorioz, produkzinoa zehatzago neurtu daiteke, zama lanak nabarmen gitxitzen dira eta gaur egun Errioxako Jatorrizko Izendapenak derrigortuta bendimiau barik geratzen dan ardao kantidadea (eszedenteak dirala eta) ebitetan da.
Mahats morda barriak ez dira hain aletsuak, beraz, gaixotasun gitxiago hartzen ditue; horrezaz gan, aleak txikiagoak dira eta kolorea emoteko gaitasuna eta polifenolena, handiagoa da kalidade handiko ardaoak egiteko eta holan, gaur eguneko merkatura egokitzen joateko.
Gauzak holan dirala, gero eta beharrezkoagoa da ikerketea nekazaritzan, kalidadea bermatzeko, produkzino orekatua egiteko eta etorkizunera begira negozioa errentagarria izan daiten.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!