'Gastronomia gida' eta 'Pintxo bonoa' aurkeztu ditu Gernikako Turismo Sailak

Bizkaie! 2008-03-14 14:34   Jan edanak

Bisitarien artean ondare kultural eta gastronomikoa ezagutarazoteko asmoz, Gernika-Lumoko Udaleko Turismo Sailak eta ostalaritza eta merkataritzako ordezkariek hainbat ekimen abiarazo ditue. Horreen artean, esanguratsuenak 'pintxo bonoa' eta 'gida gastronomikoa' dira. Elai Alai aretoan aurkeztu ditue.

'Gastronomia gida' liburuxkean, ekimenean parte hartu daben 44 taberna eta dendaren fitxak jasoko dira. Lehenengo gidea 2006an kaleratu zan eta, orduan, 31 jatetxe, taberna eta dendek parte hartu eben. Orain, 13 gehiago dira. Gida honen helburuak Gernika markako Euskolabeldun produktuak sustatzea, herrira datozan turisten egonaldia luzarazotea eta bisitariek udalerrian ixten duten etekin ekonomikoa areagotzea dira.

Bestalde, 'pintxo bonoa' deritxana be aurkeztu dabe, udalerriko ondare kultural eta gastronomikoa sustatzeko. Pintxo bonoa, herriguneaz gan, beste gune batzuk ezagutzeko be erabili ahal izango da. Gida gastronomikoan, pintxo atalean agertzen diran taberna, jatetxe edo denda bakotxeko, 80 bono banatuko dira. Danetara, 1440 izango dira. Pintxo bonoa urte osoan saltzen dan txartel bakarragaz edo alokatutako audiogideagaz emongo da. Bono horreek nahastau ezkero, erabiltzaileak taberna desbardinetara joan ahal izango dira eta, holan, pintxoak gune desbardinetan jateko aukerea izango dabe.

Azkenik, esan beharra dago bihar, hilaren 15ean, goizeko 12:00etatik 14:00etara, 360 bono emongo dirala Turismo Bulegoan.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu