Barriken biziraupena luzatzeko metodo barria

Imanol Sarasola Enologoa 2008-05-13 14:35   Jan edanak

Barena Hispania deituriko entrepresa batek oraintsu patentau dau sistema bat barrikak behin erabili ostean, bigarren ziklo bat izan daien. Sistema barri honi esker, upategiek dirutzea aurreztuko leukie. Barrika baten batezbesteko biziraupena, lauzpabost urtetik zortzi hamar izatera pasauko litzateke sistema barriagaz.

Ardao upategietako ardura nagusietako bat kriantzarako erabilten diran barriken biziraupena da, izan be, enologia alorrean sekulako garrantzia dauen ezaugarria da, batez be, kriantza ardaoetarako, ze barrikearen ezaugarriek zehazten dabe neurri handi batean ardaoa.

Barena Hispania deituriko entrepresa batek oraintsu patentau dau sistema bat barrikak behin erabili ostean, bigarren ziklo bat izan daien. Sistema barri honi esker, upategiek dirutzea aurreztuko leukie. Barrika baten batezbesteko biziraupena, lauzpabost urtetik zortzi hamar izatera pasauko litzateke sistema barriagaz.

Barrikek hasierako urteetan usain ezaugarriak eransten deutsiez ardaoei, eugenol, bainilina eta bestelakoak eta ezaugarri horreek dira hain zuzen be ardaozaleek estimetan dituen berezitasunak. Hasierako urte horreek pasau ostean, barrikak aitaturiko ezaugarriak galtzen joaten dira eta lauzpabost urte igaro ostean, desagertu egiten dira. Honi gaineratzen badeutsagu denporearen poderioz barriketan ardaoarentzako kaltegarriak izan daitekezan mikroorganismoak agertzen joaten dirala, nahitaez, barrikak aldatu behar izaten ditue upategietan.

Estaduan, une honetan, bi miloe barrika inguru ei dagoz, honeetatik miloe bat errioxako izendapenean.

Orain arte hainbat saiakera egin dira barriken biziraupena luzatzeko baina emoitzak ez dira onak izan, ez behintzat egurraren berezko ezaugarriak lortzeko besteko emoitzarik.

Aitaturiko Barena entrepresak, une honetan Bordelen kokatua dagoanak, ardaoa ontzeko erabilten diran haritzezko barrikak barriztetea lortu dau. Horretarako, kristalezko partikula batzuk injektetan deutsiez barrika erabiliari presino bidez barrikearen barruko geruzea kentzeko. Metodo hau, Barena Hispaniak erabilia, Frantzian be erabilia izan da eta oso emoitza onak emon ditu.

Metodo hau Suitzan patentatua dago eta metodoaren oinarria barrikea bere horretan ixtea da, hau da, barrikea desegin barik eta barruko egurraren ezaugarriei eutsiz, prozesu kimikorik erabili barik, ardaoari egurrari jagokiona baino ez daiotsen erantsi barrikek.

Zehaztasun handiko makinen bidez barriken barruko egurraren bi milimetro inguruko geruzea kentzen jako eta azaleratzen dan egurrak barrika barri baten ezaugarriak izango ditu, izan be, beirazko injekzinoak ez dau egurra bape eraldatzen.

Egurra barriztau ondoren, ohiko erreketearen bidez tratetan dira barrikak eta ardao bakotxari berezitasun desbardinak emoten deutsoz.

Ondoren, mikroorganismo mueta guztiak desagerrarazoteko 105 gradutan lurrunezko bainua emoten jake barrikei barrualde guztia garbi-garbi ixteko. Eta azken pausuan, SO2 (azufre dioxidoa) injektetan deutsie, erabili arte mikroorganismoetatik babesteko. Erabilten dan unean, barriz, ardaoari behar dituan berezitasunak eta oxigenazinoa emongo deutsoz.

Sistema barri honen asmatzaileek enologoak konbidau ditue asmakizun hau probai daien, izan be, edozein bodega arduradunek, amerikar haritzezko barrikak erabilita % 60 aurreztuko leuke sistema honegaz eta frantziar haritzezko barrikakaz, barriz, % 500.

Barrikak barriztetako 110 euro inguru izango da barrika bakotxeko kostua, kontuan harturik frantziar haritzezko barrika barri baten kostua 600 euro ingurukoa dala, ez dago bape txarto sistema barria.

Azken buruan, Barena Hispania, haritzezko barrikak barriztetako enpresea, Nafarroan Bianan ipintekotan dagoz, Logroñotik hur Errioxako Izendapenaren inguruan. Bertan, 35 langilek egingo dabe lan eta urtean 20.000 barrika barrzitetako aurreikuspena dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu