Arrantzako produktu barriei buruzko jardunaldia Markina-Xemeinen
2008-01-28 17:39 Jan edanakLeartiker Lea Artibai Ikastetxeko Elikagaien Teknologiako sailak arrantzako produktu barriei buruzko jardunaldi teknikoa antolatu dau urtarrilaren 29rako. Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Sailaren laguntzinoagaz preparautako jardunaldi hau Markina-Xemeingo Esperanza eraikineko enpresa-aretoan egingo da.
Leartiker Lea Artibai Ikastetxeko Elikagaien Teknologiako sailak arrantzako produktu barriei buruzko jardunaldi teknikoa antolatu dau urtarrilaren 29rako. Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Sailaren laguntzinoagaz preparautako jardunaldi hau Markina-Xemeingo Esperanza eraikineko enpresa-aretoan egingo da.
Antolatzaileek adierazo dabenez, arrantzako produktu barriak 1980ko hamarkadatik aurrera salmenta puntuetan topau daitekez. Produktu mueta honeen adibide batzuk dira Japoniatik ekarritako ‘Surimia’, plater kozinatuak edota semi-kontserbak.
Jardunaldia 9:00etan hasiko da arrantza sektorearen analisiagaz; ondoren, 10:00etan, arrantzatik eratorritako produktuen salerosketa eta banaketeari buruz egingo dabe berba Arrankoba, S.C.L. eta Pescados Llorente, S.L. enpresetako ordezkariek; 11:00etan, arrantza produktuen merkatu azterketak eta kontsumo joera barriak izango ditu berbagai Leire Arrizabalaga (Azaro Fundazioa); kaferako atsedenaldiaren ondoren, 12:00etan, arrantza produktu barrien garapenari buruzko ikerkuntzea aztertuko dau CSIC Vigoko Isabel Medinak.
Arratsaldeko saioa 15:00etan hasiko da, arraina kontserbetako teknikak eta bizi-iraupenari buruzko berbaldi bategaz; 16:00etan I+G+b zentroen eta enpresen arteko hartu-emonez eta elikagaigintza sektorearen sustapenaz hitz egingo dau Leire Arantzamendi (Leartiker); amaitzeko, mahai-inguru bat izango da 17:00etan.
Leartiker, Lea Artibai Ikastetxeko Teknologi eta Ikerkuntza zentroa, Euskal Teknologi eta Ikerkuntzarako Sarearen kidea da. Markina-Xemeinen kokatuta dago, eta bertan, polimeroakaz, elikagaien industriagaz, diseinu industrialagaz, metrologia eta mekanizatuagaz lotutako produktu eta ikerketa aurrerakoiak enpresentzat egiten dira. Zaintza teknologikoa eta administrazino aholkularitza zerbitzuak be eskaintzen dira.
Nazinoarte mailako ikerlari eta doktore entzutetsuek laborategietako proiektuak garatzen ditue. Horrezaz gan, lan eta proiektu bereziak lantzen dira eskatzen dituen enpresentzako. Zentroa merkatuko azken teknologiaz eta makineriaz horniduta dago, enpresa-munduko bezeroei zerbitzu eta kalidade onena eskaintzeko, beti be proiektu bakotxeko banakako jarraipena bermatuz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!