Perretxiko nahaskia
2009-06-24 12:09 Jan edanakPerretxiko nahaskia lako plazerrik ez dago. Oraingoan perretxikoetan erregea erabiliko dogu baina beste edozein mota erabilita be errezeta gozo-gozoa preparauko dozue.
Omega-3, osasunaren koipea
2009-06-15 12:08 Jan edanakOmega-3 arrain urdin eta landare-iturri batzuetan dagoan gantz-azidoa da. Gantz-azido insaturatu horrek odolaren koagulazinoa eta bihotz-hodietako gaixotasunak prebeniduten laguntzen dau. Hori dala eta, arrain urdina jatea oso komenigarria da guztiontzat, baina batez be zirkulazino arazoak izaten dituenentzat.
Behikiak ezagutzen
2009-05-19 13:50 Jan edanakBehikia nutrizino balio handiko elikagaia da. Edozelan be, ganaduaren edadearen eta kontsumiduten dan atal edo zatiaren arabera, nutrizino ekarpenetan sekulako desbardintasunak dagoz. Abereak zahartu ahala, batetik ur gitxiago daukie eta, bestetik, koipe eta kaloria gehiago. Baina proteina-kopurua edadearen arabera ez da aldatzen.
'Egunean bi baso ardao edateak gibeleko koipea gitxitzen laguntzen dau'
2009-05-12 17:45 Jan edanakElizabeth Hijona Muruamendiaraz (Lazkao, 1981) EHUko Biokimikako lizentziadunak eta Dietetika eta Elikaduran espezializatuak bere ikerketa batean ondorioztatu dau egunean bi baso ardao edateak gibeleko koipea gitxitzen laguntzen dauela.
Ardao gorria: 'coupage' nahasketea ala metodo tradizionala?
2009-05-04 14:45 Jan edanakEuropar Batasunak ardao baltz eta zurien nahasketea edo coupage dalakoa onartu egingo dau. Orain arte, praktika hori Jatorrizko Izendapeneko ardaoetan baino ez egoan onartuta, baina beste lurralde batzuetan, Australian edo Txilen berbarako, aspaldian egiten dabe nahasketea.
Bizkaiko Txakolinaren miloe bat litro baino gehiago produzidu dira 2008ko uztan
2009-04-28 15:03 Jan edanakNekazaritzako foru diputadu Irene Pardok produkzino-ahalmena handitu izana goraipatu dau, 1.073.535 litro lortu baitira. Ardaoaren ezaugarriei jagokenez, 'ardao usaintsuak, finak eta ondo egituratuak' dirala nabarmendu dau.
Bitaminak
2009-04-28 14:53 Jan edanakAntxina, hainbat mediku elikadura-ohitura desegoki batzuk hainbat gaixotasunakaz euken lotura zuzenaz jaubetu ziran. Hori dala eta, VII. mendean beriberia ebitetea lortu zan eta, XII. mendean, eskorbutua. Gaixotasun horreetatik babesteko, eguneroko dietan janari ezagun batzuk sartu behar zirala konturatu ziran medikuak, onurea ekarten eben substantziak zeintzuk ziran jakin ez arren. Egun, badakigu bitaminak dirala eta babesle-funtzinoa egiten dabela.
Jateko azkarra, ona ala txarra?
2009-04-15 15:26 Jan edanakDöner kebab jateko azkarra nutrizino-balio handiko elikadura-aukerea izan daiteke, dieta osasuntsu baterako beharrezkoak diran jateko-taldeak ditualako: laboreak (ogia), okelea eta barazkiak (egosiak edota gordinik, bitaminak mantenduz).
Begihandi entsaladea, kipula konpota eta zitrikoen ozpin-orioa
2009-04-08 13:01 Jan edanakUrte osoan zehar jateko aproposak diran arren, urteko sasoi honetan hasi eta uda osoan jaten doguz gustorago entsalada freskagarriak. Hona hemen behin probau ezkero, baztertuko ez dozuen errezeta bat.
Ardaoaren kontsumoak gora egin dau Kanadan
2009-04-07 11:03 Jan edanakKanadan, urtean personako 10´6 litro ardao edateraino ailegau dira eta, azken bost urteotan, kontsumoaren gorakadea % 3koa izan da. Ondorioz, garagardaoaren eta beste edari batzuen kontsumoak behera egin dau. 'Leader-Post' egunkariak inoan legez, ardaoa modako edari bihurtu da ia herrialde guztian.
Digestino-hodietako haizeak
2009-03-30 13:00 Jan edanakJentaurrean uzkerrak edo korrokadak botaten hastea edukazino txarrekoa izateaz ganera, lotsagarri geratzeko motiboa be izan daiteke. Gizarteak ez ditu jarrera horreek onartzen. Halanda be, askotan, gatxa izaten da aguantetea, batez be aerofagia edo meteorismoa daukien personentzat.
Armozetako zerealak
2009-02-25 13:45 Jan edanakGau osoa pasetan dogu jan barik eta normalean 10-12 ordu pasau daitekez afaritik armozura. Askotan, ogean azken minutuak gozau guran, korrika eta prisaz ibilten gara eta, ondorioz, ez dogu armozetan. Armozu ona eta aldi berean arina egiteko, merkaduan badira 'armozurako zerealak' izeneko produktuak.
Zeliakoentzako menuen ganeko informazinoa banatu dabe euskal jatetxeetan
2009-02-12 11:10 Jan edanakEusko Jaurlaritzako Industria Sailak zeliakoentzako menu batentzako osogai egokien ganeko informazioa batzen daben 50.000 liburuxka argitaratu ditu. Euskeraz, gaztelaniaz eta ingelesez editautako diptiko horreek Euskal Autonomia Erkidegoko 3.000 jatetxetan banatuko dira euskal ostalaritza-establezimenduetan lan egiten daben langileei informazinoa emotearren.
Bizkaiko Txakolinaren uztak miloe bat litro baino gehiago produzidu ditu lehenengoz
2009-02-12 10:40 Jan edanakBizkaiko Jatorrizko Izendapenaren Alkarteak jakinarazo dau aurtengo erronken artean txakolinari etxetik kanpoko ateak zabaltzea dagoala, hau da, Estaduan eta mundu zabalean txakolina zabaltzea.
Oliba-orioa, osasuna eta gehiago
2009-02-06 14:36 Jan edanakDendetan makina bat orio doguz: oliba, ekilore, soia, arto eta bestez egindakoak. Zeri erreparau behar jako bata ala bestea aukeratzeko orduan? Danak dira kontsumiduteko modukoak, baina batetik bestera sekulako aldeak dagoz nutrizino-balioari, ezaugarri organoleptikoei, sukaldeko erabilera egokienei eta, areago, osasunaren barruan izango dituen eraginei jagokenez.
Esnea ona al da helduontzako?
2009-01-28 13:50 Jan edanakHeldu askori kalte egiten deutse esneak. Ugaztun guztiak amaren esnea digeriduteko gai dira, baina haztean gaitasun hori galtzen dabe. Gizakiak salbuespena ete gara? Gizakiok aro guztietan eutsi egiten deutsagu esnea digeriduteko gaitasunari, beraz ezinbesteko galderea da ondokoa: bizitza osoan esnea hartzea ona da? Txarra da?
Ardao konsumoaren etorkizuna
2009-01-22 12:19 Jan edanakArdaoaren salmentei jagokenean, oro har, aurreikuspen baikorrak egiten dira, nahiz eta mehatxu batzuk egon badagozan, besteak beste, Europa Mendebaldeko gobernuak alkoholaren kontra hartzen ari diran neurriak, batez be, Frantzia eta Erresuma Batuan.
Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzeak Elika sartu dau erakunde laguntzaileen zerrendan
2009-01-19 11:28 Jan edanakIgazko abenduaren 18an, Europako Batasuneko programako zuzendaritzeak onetsi egin eban lankidetza zerrendea zabaltzea eta, hautagaiak aztertu ondoren, Elika Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazinoa izan zan aukeratuetako bat.
Zientzia Gastronomikoen lehen Unibersidadea sortuko dabe Donostian 2011n
2009-01-16 13:18 Jan edanakDonostiak Zientzia Gastronomikoen lehen Unibersidadea hartuko dau 2011. urtean, mota honetako lehen zentroa Espainiako Estaduan eta bigarrena Europa osoan.
Euskal umeen ia % 70ek ez dau armozetako beharrezko denporarik hartzen
2009-01-13 11:23 Jan edanakEguneko lehenengo otorduari oso denpora gitxi emoten jako, izan be, umeen % 67k gosaltzen 10 minutu baino gitxiago emoten dabe. Horrek modu egokian gosaltzen ez dabela esan gura dau, beharrezkoak diran elikagai guztiak gosaltzeko (esnea, kakaoa, frutea, ogia, orioa eta indioilar-hestebetea), gitxienez 10 minutu behar diralako.
Iruzkintxu bat: neuk, harako hatan K.Michelenak proposatu eban modura, "euzko" ibiliko neuke "vasco" esateko, eta "euskal" "euskaldun" esateko bakarrik...
»» 50 euskal enpresa baino gehiago ...