XVI. Mahats-batzearen Jaia irailaren 13an Paganos herrian

Bizkaie! 2009-09-08 17:17   Jan edanak

Irailaren 13an, mahats-batzearen garaiagaz bat eginez, urtez urte Arabar Errioxako udalerri batean egiten dan Mahats Batzearen Festako XVI. edizinoa ospatuko da. Aurten jai herrikoi hori Páganos herrian egingo da eta urtero hurreratzen diran 15.000 bisitariak batzea espero da.

Irailaren 13an, mahats-batzearen garaiagaz bat eginez, urtez urte Arabar Errioxako udalerri batean egiten dan Mahats Batzearen Festako XVI. edizinoa ospatuko da. Aurten jai herrikoi hori Páganos herrian egingo da eta urtero hurreratzen diran 15.000 bisitariak batzea espero da.

Pregoia emon ondoren, jaiari hasierea emoten jako mahatsa zapalduz eta lehen muztioa edanez. Kopa eskuan dabela, bisitariak herritik ibilbide bat eginez doaz, hainbat udalerritako eta upeltegitako ardaoak probetako. Aldi berean, Arabar Errioxako ardaoa beste zenbait produktugaz senidetzen da eta edade eta gustu guztietarako jarduera-programa zabal bat garatzen da, umeentzako jokoak, lehiaketak edo musikea tarteko.

Ardao bikainez gan, Arabar Errioxak izen edo ospe handiko sukaldaritzea be badauka. Arabar sukaldaritzako onena ezagutzera emoteko, Páganos, Samaniego eta Laguardia udalerrietako hamahiru jatetxek 'Sukaldaritza Tradizionaleko I. Jardunaldietan' parte hartuko dabe irailaren 11tik 20ra. Establezimenduek eskualdeko errezeta tipikoetan oinarritutako menu bereziak emongo ditue 29 eurotik aurrera. Arabar Errioxa bisitetako urteko une erakargarrienetako batean plater eta ardaorik onenak probetako aukera parebakoa izango da.

Esneko arkume bat upeltegi zahar batean jatea, edo barazki-menestra bat XXI. mendeko harribitxi bat dan Frank Gehry arkitektoak diseinautako hotelean, edo torrada bat Laguardiako Erdi Aroko herri historikoan... Bisitariak ekitaldi gastronomiko berezi horretan topau ahal izango dituanak dira. Kontuak kontu, jardunaldi horreei esker bisitariek era desbardin, erakargarri eta nahiko merke batean ezagutu ahal izango dabe eskualdea.


Informazino gehiago:

www.turismoriojaalavesa.com
Tel.: 945 600 845 / 945 606 632
http://cocinatradicional-riojaalavesa.blogspot.com

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu