Gastronomiaz gozetako aukerea, Foccus Bilbao 2009 azokan

Bizkaie! 2009-10-05 14:22   Jan edanak

BEC azoka-barrutiak Foccus Bilbao, Gastronomiaren eta Elikadurearen Azoka Profesionala hartuko dau bigarrenez. Ostalaritza eta sukaldaritzako profesionalek urriaren 5etik 7era izango dabe hitzordua bertan. Kalidadezko produktu barriak erakusteaz gan, bestelako jarduera bereziak be antolatu ditue.

Bilbao Exhibition Centre azoka-barrutiak Foccus Bilbao, Gastronomiaren eta Elikadurearen Azoka Profesionala hartuko dau bigarrenez. Ostalaritza eta sukaldaritzako profesionalek urriaren 5etik 7era izango dabe hitzordua bertan. Kalidadezko produktu barriak erakusteaz gan, bestelako jarduera bereziak be antolatu ditue.

Foccus Bilbao ekitaldiak izen handiko sukaldariek euren lana zelan egiten daben hurretik ikusteko aukerea luzatuko deusku. Oraingoan Fernando Canales (Bilboko Etxanobe jatetxea), Pedro eta Marcos Moran (aita eta semea, Asturiasko Casa Gerardo jatetxea) eta Patxi Eceiza (Gasteizko Zaldiaran jatetxea) izango dira 'Foccus Menua' prepareteaz arduratuko diranak, bertaratzen diranen gozamenerako. Aitatzekoa da hirurek Michelin izarra dabela. Chef ospetsuek sukaldean erabilten dituen trikimailuak eta euren sekretuak ezagutzeko aukera parebakoa izango da.

Azokaren barruan, Foccus 2009 Ardaoen Nazinoarteko II. Lehiaketea nabarmendu behar da. Horrezaz gan, ibilbide eredugarria izan dauen profesional bati saria emongo deutsie antolatzaileek eta Hondarribiko Ostalaritza Alkarteak antolatutako Euskal Herriko Pintxo Txapelketaren Bizkaiko finala be egingo dabe.

Urriaren 6an, barriz, Bidasoako sukaldari eta artista batzuek, Taupadak GKEak Bolivian dauen proiektu bat garatzeko ongintzako afari bat antolatu dabe. Berrehun lagunentzako lekua egongo da eta 50 euroko prezioa izango dau afariak personako.

Azken buruan, Foccus Bilbao 2009 azokearen barruan, Eneko Atxa, Larrabetzuko Azurmendi Jatetxeko sukaldariak eta Andoni Lupiañezek 'Errazetak' liburua aurkeztuko dabe urriaren 7an.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu