Ardao gorria: 'coupage' nahasketea ala metodo tradizionala?
2009-05-04 14:45 Jan edanakEuropar Batasunak ardao baltz eta zurien nahasketea edo coupage dalakoa onartu egingo dau. Orain arte, praktika hori Jatorrizko Izendapeneko ardaoetan baino ez egoan onartuta, baina beste lurralde batzuetan, Australian edo Txilen berbarako, aspaldian egiten dabe nahasketea.
Europar Batasunak ardao baltz eta zurien nahasketea edo coupage dalakoa onartu egingo dau. Orain arte, praktika hori Jatorrizko Izendapeneko ardaoetan baino ez egoan onartuta, baina beste lurralde batzuetan, Australian edo Txilen berbarako, aspaldian egiten dabe nahasketea.
Coupage edo mahai-ardo desbardinak nahasteko onarpenaren harian eta, batez be, Frantziako ardao-produktoreen haserreari aurre egiteko, Europar Batasunak hainbat proposamen egin ditu azken urteotan. Egun, herrialde gehienak onarpenaren alde dagoz eta Frantziak ez dau botorik emon.
Erabagi zentzu zabalago batean ulertu behar da, hau da, hainbat arlo zehazten dituana: ardaoaren etiketaduaren araudia zelakoa izango dan edota 2007an onarturiko ardaogintza-merkaduaren erregulazinorako erreformearen aplikazinoa.
Mahai-ardaoetan coupagea onartuko dauen araudia Komertziorako Mundu Erakundean proponidu dabe eta, Europar Batasuneko herrialdeetan aztertu eta baiezkoa jaso ondoren, 2009ko abuztuaren 1etik aurrera aplikau ahal izango da.
Nekazaritzarako Europako Komisario Mariann Fischer Boel-ek esan dauenaren arabera, ardao-nahasketak onartu arren, jatorrizko izentapeneko edo izentapen geografikoa daben ardaoek nahasketa metodoen kontra egiten eta euren metodoak babesten jarraitu ahal izango dabe.
Nahasketak onartzeko erabagiagaz batera, kontsumitzaileei ezaugarri hori jakinarazoko deutson etiketea jartea be onartu da. Europar Batzordeko Komiteak, produktoreek kontsumitzaileak informau ahal izateko araudiaren alde egin eban, kontsumitzaileak jakin dagian edango dauen ardao gorria zelan eginda dagoan. Etiketearen bidez, coupagearen bidez eta metodo tradizionalen bidez eginiko ardao gorriak bereiztuko litzatekez.
Europatik kanpo, leku askotan, nahasketearen metodoa oso ohikoa da. Europan, aitaturiko araudia indarrean jarteko, Komertziorako Mundu Erakundeko kide diran Europar Batasuneko bazkide komertzialek legea Bruselan aztertu beharko dabe. Edozein modutan, Europar Batzordeko gestino batzordean harturiko erabagia 2009ko abuztuaren 1erako martxan egotea espero da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!