XII. Bizkai-Vinos Bilbon, tartean 150 upategi baino gehiago dirala

Bizkaie! 2010-02-15 11:50   Jan edanak

Gaur, zezeilak 15, eguerdiko 12:00etan hasi eta gaueko 21:00ak bitartean, Bilboko Euskalduna jauregian da hitzordua eta, parte-hartzaileek, besteak beste, 'Eminasin', Duero Erriberako Matarromera Upategiak egin dauen alkoholik bako lehenengo ardaoa probau ahal izango dabe.

Espainiako 38 jatorri izendapeneko 152 upategi eta AEB, Zelanda Barria, Txile, Italia eta Frantziako beste 25 upategi Bilbora ekarri ditu topaketa enologikoen artean Bilbokoa erreferentzia izatea lortu dauen Manu Martin enologo eta sumiller bizkaitarrak. Gaur, zezeilak 15, eguerdiko 12:00etan hasi eta gaueko 21:00ak bitartean, Bilboko Euskalduna jauregian da hitzordua, ostalaritzako profesionalentzat, bantzaileentzat zein zaleentzat, oro har.

Ekitaldian parte hartu eta aukeran egongo diran ardaoak probau ahal izateko nahitaezkoa izango da Riedel kopa bat, XII. Bizkai-Vinos honetan diran upategi eta ardaoen katalogoa, poltsa oroigarria eta boligrafo bat, dana 10 euroan erostea.

Parte-hartzaileek, besteak beste, 'Eminasin', Duero Erriberako Matarromera Upategiak egin dauen alkoholik bako lehenengo ardaoa probau ahal izango dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu