Perretxiko nahaskia
2009-06-24 12:09 Jan edanakPerretxiko nahaskia lako plazerrik ez dago. Oraingoan perretxikoetan erregea erabiliko dogu baina beste edozein mota erabilita be errezeta gozo-gozoa preparauko dozue.
Kaixo lagunok. Perretxiko nahaskia lako plazerrik ez dago. Oraingoan perretxikoetan erregea erabiliko dogu baina beste edozein mota erabilita be errezeta gozo-gozoa preparauko dozue. Denporaldian (martiaren azken alditik bagilaren amaierara) karu topauko dozue dendatan eta denporalditik kanpo, barriz, askoz merkeago. Beste barik, jantzi amantala eta hasi gaitezan.
Perretxiko nahaskia
Lau lagunentzako osogaiak:
- 400 gr. perretxiko.
- 12 arrautza.
- 12 berakatz ale samur.
- Perejila.
- Gatza.
Zelan egin:
Onena perretxiko txikienak aukeratzea izango da, txikitze lana errazteko. Gatza bota, surtan ipini eta perretxikoakaz ohikoa dan legez, ura gastetea da lehenengo pausua. Ur guztia askatu eta gastau ostean, berakatz aleak zatitu, inkatzen ez dan zartagin batean gatazagaz jarri eta ondoren, perretxikoak botako doguz, guztiari buelta batzuk emonaz.
Jarraian, arrautzak sardexka bategaz irabiatu behar dira eta prest daukagunean, perretxikoak eta berakatz ale txikituak daukaguzan zartaginera botako dogu arrautza irabiatua. Su motelean, arrautzeak gorputza hartu arte eukiko dogu.
Azkenik, txiki-txiki egindako perejila bota gainetik eta gatz puntua probetea baino ez jaku faltako eta gura izan ezkero, erretako ogia jarri geinke platerean lagungarri. On egin.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!