Bizkaiko Txakolinaren miloe bat litro baino gehiago produzidu dira 2008ko uztan
2009-04-28 15:03 Jan edanakNekazaritzako foru diputadu Irene Pardok produkzino-ahalmena handitu izana goraipatu dau, 1.073.535 litro lortu baitira. Ardaoaren ezaugarriei jagokenez, 'ardao usaintsuak, finak eta ondo egituratuak' dirala nabarmendu dau.
Bizkaiko Foru Aldundiak Txakolinaren 2008ko uztaren aurkezpenean adierazo dau produkzinoa 'gogoratzeko modukoa' izan dala, izan be, miloe bat litro baino gehiago lortu baitira. Uztaren kalidadea bikaina izan da ardao usaintsuak, finak eta ondo egituratuak lortzeko.
Bizkaiko Txakolinaren 2008ko uztaren aurkezpena Guggenheim Bilbao Museoko atarian egin da, eta bertan izan dira Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Saileko ordezkariak eta 400 konbidatu inguru.
Nekazaritzako foru diputadu Irene Pardok produkzino-ahalmena handitu izana goraipatu dau, 1.073.535 litro lortu baitira. Ardaoaren ezaugarriei jagokenez, 'ardao usaintsuak, finak eta ondo egituratuak' dirala nabarmendu dau.
Bestalde, kalidadeari dagokionean, 'bikaina izan dan uzta honek bere usain-konplexutasunagaitik harridurea sorrarazo leikien txakolinak egiteko aukerea emon dau'. Graduazinoaren harian, bolumenaren % 11 eta 12 artekoa da eta ahoan intensidadea luzaro mantentzen dauen uzta da.
Aurten 36 hektarea barri sartu dira produkzinoan eta Kontseilu Arautzaileak babesten dauen mahastiek betetako azalera 276 hektareara heldu da. Erregistrauta dagozan mahastizainei jagokenez, 291 dira, eta upategi kopurua murriztu egin da, euren lehiakortasuna handitzeko, upategi txikiek alkartzeko daben jokerearen ondorioz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!