Getxoko 9. Gaztai Azokeak 18 gaztaigile batuko ditu eguenetik domekara bitartean
2013-03-07 11:10 Jan edanakGetxoko 9. Gaztai Azokea egingo da eguenetik domekara, martiaren 7tik 10era bitartean eta jatorri anitzeko 18 gaztaigile batuko ditu Algortako Geltokia plazan kokatuko diran saltokietan.
2012an be kalidade oneko txakolina izan da Bizkaian
2013-03-05 12:03 Jan edanakBizkaiko Txakolina Jatorrizko Deiturearen Kontseilu Arautzaileak emondako datuen arabera, danetara, 1.647.674 litro txakolin egin ditue, 2011n baino 5.000 litro gehiago. Gehiena txakolin zuria izan da, % 98,7, hain zuzen be; gorria % 0,23 eta txakolin baltza % 0,67; ganerakoan, ardao bereziak dagoz (mahats batze berantiarrekoak eta bisdunak).
Bizkaiko Aldundiak argitaratutako txakolinari buruzko gideak Gourmand saria jaso dau
2012-12-28 11:45 Jan edanakArgitakpenaren helburua da lurraldeko mahastizaintzearen eta ardaogintzearen aberastasunari lotutako turismoa sustatzea eta, bide batez, gastronomia, kulturea eta aisialdi eskaintza zabaltzea.
Patatea Euskal Herrian aztertzen dauen lan batek jaso dau Euskal Elikadurearen Ikerketarako XIX. Felix Mocoroa Saria
2012-12-17 12:25 Jan edanakEHUk jakinarazo dauenez, patateak EAEn igarotako lehen mendea aztertu dau David Palanca ikertzaileak, heldu zanetik haren hazkundea eta konsumoa erabat orokortuta egozan momentura arte. Ikertzaileak azaldu dau bilakaera horren giltzarria Independentzia Gerra izan zala, Araban batez be.
Bizkaiko txakolinari buruzko gidea argitaratu dau Foru Aldundiak
2012-11-29 10:15 Jan edanakTxakolinaren jatorria, historia eta orainari buruzko gidea argitaratu dau Bizkaiko Foru Aldundiak, bertora datozan turistei zuzenduta. Bizkaiko Txakolina. Bidaia Bizkaiko jatetxe handietan eta hoteletan banatuko dabe, estadu espainiarreko zein munduko jatorri-deituretan be izango da, eta argitalpen espezializatuen artean bere bai.
Pastelak alkartea sortu da Gipuzkoako 9 gozotegi artisauen eskutik gozogintzea sustatzeko
2012-10-31 11:23 Jan edanakHonako honeek osotzen dabe Pastelak taldea: Donostiako Barrenetxe, Geltoki eta Echave; Errenteriako Casa Aramendia; Tolosako Gorrotxategi; Zarauzko Sayalero; Ordiziako nanue; Azpeitiako Egaña eta Elgoibarko Muruamendiaraz.
Josean Alijak eta Ferran Adriák gastronomia eta sormenaz jardungo dabe Guggenheim museoan
2012-10-23 12:40 Jan edanakJosean Alija eta Ferran Adrià sukaldariburuek berbaldi bana eskainiko dabe Bilboko Guggenheim museoan, Gastronomia eta Sormena izeneko jardunaldien barruan. Nerua jatetxeko arduraduna izango da lehenengoa, hilaren 23an, 18:30ean.
Eroskik sentsibilizazino-kanpainea inaugurau dau Bilbon elikadura osasungarriaren eta konsumo arduratsuaren ohiturak zabaltzeko
2012-07-05 13:05 Jan edanakEroskik sentsibilizazio-kanpainea jarri dau abian elikadura osasungarriaren eta konsumo arduratsuaren ohiturak herritarren artean zabaltzeko; autobus bat izango da horren ardatz nagusia, eta datozen bost hileotan Euskadiko eta Nafarroako 70 herrialdetan baino gehiagotan izango da.
Basque Culinary Centerrek ia 1.300 ikasle izan ditu lehenengo ikasturtean
2012-07-05 11:41 Jan edanakIkasturtea amaitu da Basque Culinary Centerren. Hamar hileotan, unibersidade-sukaldarien lehenengo promozinoko 70 ikasleez aparte, beste 1.200 ikasle hurreratu dira ikasgeletara. Lehenengo ikasturtearen balantze ona egin dabe zentroko arduradunek.
Enologia barritzailearen ganeko masterra antolatu dau EHUk hirugarrenez
2012-06-20 11:47 Jan edanakKonsumitzaileen gustuei erantzuteko eta produktua merkatuaren eskarira bideratuko daben joera barriak topetako, UPV/EHUko Enologia Barritzailea Unibersidade Masterra abiatu zan 2010/11 ikasturtean. Aurten, masterraren hirugarren edizinoa egingo dabe Gasteizen, irailean. Izena emoteko epea zabalik dago
'Bculinary Udan' udaleku gastronomikoak, Basque Culinary Centerren eskutik
2012-05-30 11:29 Jan edanakBasque Culinary Centerrek Bculinary Udan udaleku gastronomikoen hirugarren edizinoa abiatu dau, gastronomia gogoko daben 14 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta. Udalekuak hamar egunekoak dira, bagilaren 29tik garagarrilaren 8ra, eta Itxasmendikoi Fraisoro Nekazaritza Eskolan egingo ditue, Zizurkilen.
Jatean asko dogu jokoan, Daniel Innerarity eta Andoni Luis Adurizen liburu barriaren arabera
2012-05-16 15:37 Jan edanakBilbon aurkeztu dabe Cocinar, comer, convivir lana, sukaldaritzea eta filosofia batzen dituan proiektua. Jatearen inguruan daukaguzan ideia, ohitura eta aurreretxiak aztertu eta gogoetea plazaratu nahi izan dabe Daniel Innerarity filosofo bilbotarrak eta Andoni Luis Aduriz sukaldari donostiarrak.
Basque Culinary Centerrek ikasleen praktiketarako nazinoarteko jatetxe-sarea osotu dau
2012-04-13 16:29 Jan edanakBasque Culinary Centerreko ikasleek, graduatzen direnean, mundu zabaleko jatetxeetan profesional onenekaz urtebeteko kanpo-praktikak eginak izango ditue. 65 jatetetxeko sarea osotu dabe, eta laster 250 izango dira, ikasleek mailaz maila aurrera egin ahala, zentroko arduradunek azaldu dabenez.
Elena Arzak, munduko emakumezko sukaldari onena
2012-04-11 13:37 Jan edanakArzak jatetxeko sukaldariak munduko emakume sukaldari onenaren Veuve Cliquot saria irabazi dau. Restaurant gastronomiari buruzko aldizkari britainiar ezagunak emoten dau hau sari hau.
EAEko 30 bat enpresek euskal produktuak daroez gaurtik Madrilgo Gourmet aretora
2012-03-06 13:15 Jan edanakEuskal produktuak barriro izango dira Madrilen gaurtik eguenera bitartean egingo dan Gourmet janari eta edarien 26. aretoan. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurraldearen Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak eta Hazi Fundazinoak sustatutako standean, Euskadiko elikagaigintza industriaren 30 bat enpresa izango dira.
Txakolina eta Arabar Errioxako ardaoak Alemaniako Prowein Azoka ezagunean izango dira
2012-02-23 14:40 Jan edanakAurten txakolina eta Arabar Errioxako ardaua Alemaniako Prowein azokan izango dira, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren eskutik. Arabar Errioxako ardaoak eta txakolinaren upategiak nazinoarteko ezagutarazotea dau helburu Jaurlaritzeak. Prowein azokea Dusseldorfen izango da, martiaren 4tik 6ra.
Basque Culinary Centerrek Euskadiren Eguna antolatu dau Berlinalen, euskal gastronomia, produktuak eta kulturea ezagutzera emoteko
2012-02-06 17:47 Jan edanakBasque Culinary Center-ek, zezeilaren 13an, Basque Day lelopean eta Berlinale Zinema Jaialdiaren harian, euskal kulturearen, gastronomiaren eta kalidadezko lurreko produktuen enkantua erakutsiko dau Berlinen.
'Sasoian sasoiko sukaldaritza' liburua plazaratu dau Josema Azpeitiak
2011-12-14 14:46 Jan edanakSasoian sasoiko sukaldaritza liburuak aukera zabala eskaintzen dau: hilebetez hilebete sasoiko produktuen barri zehatza emoten dau; produktu horreek preparetako errezeta ugari be badakar, eta gainera, jatetxe gida aparta be bada, errezetak sasoiagaz batera lan egiten daben izen handidun sukaldariek emondakoak baitira
Nerua, Guggenheim Bilbao Museoko jatetxeak lehenengoz lortu dau Michelin izar bat
2011-11-25 15:22 Jan edanakGida entzutetsuak Josean Alija chefaren sukaldaritzea saritu dau eta Bilboko museoak goi-gastronomiaren alde egindako apustua autortu. Nerua goi-sukaldaritzeari eskainitako Guggenheim Bilbao Museoko gastronomia-gune barria da: Josean Alija chefak zuzentzen dau eta orain sei hilebete zabaldu eben.
Euskadi izango da Espainiako ekitaldi gastronomiko handienaren protagonista Madrilen
2011-10-18 18:24 Jan edanakEuskadi izango da protagonista eguaztenean, hilaren 19an, Madrilen, urtero Espainian ospatzen dan ekitaldi gastronomiko handienean, Millesime ekitaldian.













Iruzkintxu bat: neuk, harako hatan K.Michelenak proposatu eban modura, "euzko" ibiliko neuke "vasco" esateko, eta "euskal" "euskaldun" esateko bakarrik...
»» 50 euskal enpresa baino gehiago ...