Maiatzaren 4a Amamaren Eguna izango da Bilbon

Bizkaie! 2013-04-19 11:00   Jan edanak

Bilboko Osasun eta Konsumo Sailak eta Slow Food Bilbao-Bizkaia alkarteak Amamaren II. Eguna antolatuko dabe maiatzaren 4an, uriko amama eta aititak omentzeko.

Bilboko Osasun eta Konsumo Sailak eta Slow Food Bilbao-Bizkaia alkarteak Amamaren II. Eguna antolatuko dabe maiatzaren 4an, uriko amama eta aititak omentzeko. Mariano Gomez Osasun eta Konsumo zinegotziak aurkeztu dau ekimena, eta alboan izan ditu Teresa Ibañez de Elejalde eta Pilar Casado amamak.

Maiatzaren 4an, Amaren Egunaren bezperan, Erribera, Deustu edo Abandoko udal merkatuetara lobakaz batera, erosketak egiten doazen sasoiko personek errezeta tradizionalen lehiaketan parte hartzeko aukerea izango dabe.

Merkatuan euren errezetako osagai bat edo beste erosi behar dabe, erosketea egin daben saltokian euren argazki bat egin, eta erosketako tiketa gorde. Etxean, jatekoa prestau beharko dabe, loben aurrean, honeek be errezetea ikasteko, eta han beste erretratu bat egin.

Aitita-amamek erosketako tiketa, merkatuko eta etxeko argazkia, errezetea eta hartu-emonetarako datuak gutun-azal itxi batean sartu behar ditue, eta maiatzaren 11 baino lehen, erosketea egin daben saltokian itzi. Jasotako proposamen guztiak balorauko ditu epaimahaiak, baina kontuan hartuko da Bilboko eta Bizkaiko tradizinozko errezetak izatea.

Errezetarik onenen egileek 400 euroko bonu bana lortuko dabe, merkatuan bertan gastetako. Ganera, parte hartu daben guztien artean erosketak egiteko 300 euroko bonu bana zozketauko da.

Sarituen izen-abizenak maiatzaren 20ko astean jakinarazoko ditue, Bilbao Zerbitzuak erakundearen eta Slow Food Bilbao-Bizkaia alkartearen webguneetan.

Sasoiko andra-gizonek asko daukie erakusteko, aurkezpenean esan daben lez, eurek egindako errezetak baino hobeagorik ez dago. Sukaldatzaritza tradizionaleko platerak izaten dira, belaunaldiz belaunaldi erakutsitakoak. Errezeta tradizionalek dieta orekatu baten eta elikadura osasungarri baten jakinduria daukiela nabarmendu dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu