Bizkaiko txakolinari buruzko gidea argitaratu dau Foru Aldundiak

Bizkaie! 2012-11-29 10:15   Jan edanak

Txakolinaren jatorria, historia eta orainari buruzko gidea argitaratu dau Bizkaiko Foru Aldundiak, bertora datozan turistei zuzenduta. Bizkaiko Txakolina. Bidaia Bizkaiko jatetxe handietan eta hoteletan banatuko dabe, estadu espainiarreko zein munduko jatorri-deituretan be izango da, eta argitalpen espezializatuen artean bere bai.

Txakolinaren jatorria, historia eta orainari buruzko gidea argitaratu dau Bizkaiko Foru Aldundiak, bertora datozan turistei zuzenduta. Bizkaiko Txakolina. Bidaia Bizkaiko jatetxe handietan eta hoteletan banatuko dabe, estadu espainiarreko zein munduko jatorri-deituretan be izango da, eta argitalpen espezializatuen artean bere bai.

Bost hizkuntzatan argitaratu da gidea, eta cultural traveller esaten jakon turisteari zuzendutako dago. Aisialdi aktiboaren aldeko ekimena da, jakin-minez eta ikasteko eta esperimentetako gogoz dagozan bisitarientzako.

Bizkaiko Ekonomia Sustatzeko diputadu Imanol Pradalesek aurkezpenean azaldu ebanez, gida honegaz lortu nahi dan helburua gure mahastizaintzearen eta ardaogintzearen aberastasunari lotutako turismoa sustatzea da, eta bide batez, gure gastronomia, kultura eta aisialdia eskaintzea zabaltzea, Bizkaian turismoaren sektorearen hazkundea indartzeko.

Mikel Garaizabal enologo eta sommelierrak idatzitako liburuak txakolinera hurreratzeko modu barri bat proposatzen dau, lanketa-prozesuen, upategien, lantzen dan eskualdeen eta jatetxe eta hotelen hurreko erakusketea eta Bizkaiko kokalekurik nabarmenen bitartez.

Gidearen 5.000 ale argitaratu dira, 500 euskeraz, 3.000 gaztelaniaz, eta beste 1.500 ingelesez. Urtarriletik aurrera, beste 2.000 liburu argitaratuko dira, 500 katalanez, 1.000 frantsesez eta 500 alemanez.

Pradalesek aurkezpenean gogoratu dau Bizkaia gaur egun EAEko turismoaren eragilea dala, eta 30.000 laguni emoten deutsola beharra lurraldean bertan. Turismoa hazten ari dan sektorea da eta hala izaten segidutea gura dogu. Gaur egungo egoera ekonomikoak etorkizuneko ikuspegia eskatzen dau. Eta turismoak Bizkaian etorkizuna dauka, azaldu eban.

Mikel Garaizabalek ardaoei buruzko munduko liburu didaktiko onenaren Gourmand 2003 Saria irabazi eban, Euskal Herriko Ardoak liburuagaz. Sari hori, gastronomiari buruzko liburuen Oscar sarien parekotzat jotzen dabe. Ganera, beste liburu bi argitaratu ditu: Mahatsaren orpotik dator eta Ardobidez.

Garaizabalek Ostalaritza eta Turismo titulua dauka. Guardiako Enologia Eskolako Enologia eta Mahastizaintza titulua be badauka, sommelier tituluagaz batera, Madrilgo Merkataritza Ganbaran atarata. Mendraka Txakolina upategiko enologoa da, eta hainbat alderdi teknikori buruzko aholkularia be bada ostalaritza establezimendu eta jatetxetan.

Horrezaz gan, EHUko Farmazia Fakultadeko dastatzaileen taldeko kidea da, eta Bizkaiko Txakolina jatorrizko deiturearen dastatze-batzordekoa be bai. Ardaoagaz lotutako hainbat proiektutan laguntzen dau, berbarako Bizkaiko Txakolinaren Museoan, bertako zuzendari teknikoa da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu